Youth Business Internationalek eta Citi fundazioak gazteen ekintzailetasuna laguntzeko programa europarra abiarazi dute

Europan gazteen ekintzailetasuna sustatzea helburu duen programa abian jarriko dutela iragarri dute gaur Youth Business International (YBI) erakundeak eta Citi fundazioak, gazteen ekimena enplegua sortzeko eta ekonomia garatzeko motorra delakoan. Citi fundazioaren Pathways to Progress ekimenaren barruan antolatu dute programa eta Alemanian, Espainian, Frantzian, Herbehereetan, Italian eta Suedian burutuko diren ekintzak zehazten ditu. “Expanding Youth […]

AMPEAk Inma Ramosi eman dio aurten 2015eko Emakume Zuzendari onenaren saria

Joan den astean, AMPEAk Arabako emakume enpresari, zuzendari eta profesionalei urtero ematen dizkien sarien XV. edizioa ospatu zuen Europa Biltzar Jauregian. Inma Ramosek, Gaztenpresa Fundazioko zuzendariak (Laboral Kutxaren gizarte-ekintza), Emakume Zuzendariaren kategorian jaso du saria. Emakume Enpresariaren kategorian Ríos Modako Hermitas Rozado izan da garaile, eta gazte enpresarien kategorian, berriz, Zuriñe San Román. 2015eko emakume […]

Mikrofinantzei buruzko Europako lehen Jardunaldia, 2015eko urriaren 19an eta 20an

 Eta enplegu-eskatzaileak enplegu-sortzaile bilakatzeko aukera izango bagenu? Mikrofinantzak Europan gizarte-bazterketaren eta langabeziaren aurka egiteko tresna direla nabarmentzea du xede Mikrofinantzen Europako lehen Egunak. Urriaren 19an emango zaie hasiera egun horren inguruan antolatutako ekintzei, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordearen egoitzan, Bruselan. Bertan izango dira, besteak beste, Marianne Thyssen Enplegu, Gizarte-gai, Prestakuntza eta Mugikortasuneko komisarioa eta Belgikako […]

Youth Business Spain Fundazioaren urteko memoria

Honako hau Youth Business Spain Fundazioaren urteko memoria duzue. Sare osoan egindako jardueren erabateko ikuspegia ematen du. Gogora dezagun YBSren zeregina dela, alde batetik, gazteen autoenplegua garapen ekonomiko iraunkorraren katalizatzailetzat aitortzea, eta bestetik, negozio bat abian jarri nahi duten gazte guztiek beren gaitasunak garatzeko aukera izatea. Youth Business Spainek tokiko bazkideez osatutako sarea dauka, bere […]

Lagunduko zaituen eskarmentudun gidaria: Gaztenpresaren Mentoring programa

Ekiteak erabaki mordoa hartu beharra dakar. Negozio-ideiatik hasita publikoarentzako salmenta-estrategiaraino, bidean egiten dugun urrats bakoitzean erabakiak hartu, helburuak berraztertu, atzera egin eta geure asmoak zehaztu behar ditugu. Eta prozesu horretan zehar zalantzak sortuko dira, nahitaez. Bide onetik al goaz? Hasierako ideiatik gehiegi urruntzen ari ote gara? Beharrezkoa da benetan partida horiek murriztea edo gastu horiek […]

Ekintzaileentzako lehiaketa berria EITBn, Gaztenpresaren laguntzarekin

“Ekintzailetzaren abentura” plazaratzeko asmoa duen saio berria emango du EITBk udazkenean, Euskal Telebistak berak, K2000k, Eusko Jaurlaritzak eta Laboral Kutxak Gaztenpresa Fundazioaren bidez bultzatuta. 10 astean zehar, Euskadiko ekintzaile talde baten bizipenak erakutsiko dira saioan. “Doku-reality lehiaketa” formatuan, historia pertsonalen bidez erakutsiko da ideiak ogibidea eskuratzeko proiektu bihur daitezkeela. Funtsean, lanpostua sortu nahi duten ekintzaile […]

Ausartu zaitez ausarta izaten!

Gaztenpresa Laboral Kutxak gizarte-lanaren alorrean abian jarritako ekimena da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan enplegua sustatzea eta ekintzaileei enpresak sortzen laguntzea du helburu. Gaztenpresak zure negozio-ideia bultzatuko du, eta forma ematen lagunduko dizu. Ondoan izango duzu bide osoan, bai abian jartzean, bai hornitzeko finantzaketa eta erraztasunak bilatzean, bai martxan jarri ostean. 15 urtetan, eta […]

Laboral Kutxak eta AVA-ATA EUSKADIk, Euskal Autonomoen Elkarteak, autonomoen finantzaketa sustatzeko eta kontsumoa hobetzeko hitzarmena sinatu dute

Gaur sinaturiko hitzarmenari esker, Elkarteko bazkide diren autonomoek kreditu abantailatsuak izango dituzte aukeran, zirkulatzaile-beharrei erantzuteko, baita beste banku-produktu batzuk ere, erosketak sustatzeko. Banku-entitateak berehalako kredituak emango dizkie negozioei, eperako erosketak ordaintzeko, eta saltokiko terminalak ere baldintza onetan izango dituzte. GAZTENPRESA Fundazioaren bitartez, ekintzaileei baldintza berezietan emango zaie finantzaketa, beren negozio-proiektua gauzatzeko, eta ibilbide osoan zehar […]

‘Ekiten’ ekintzailetza-programako enpresa-proiektu onenen sariak banatu ditu gaur MONDRAGON UNIBERTSITATEAk

Lehiaketak hiru kategoria ditu MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleentzat: Enpresa Ideia berriak, Landa Ingurunearen Garapena eta Pertsonen eguneroko bizitza errazteko proiektuak Iazko ediziotik, beste kategoria bat dago MONDRAGON UNIBERTSITATEAk presentzia duen Latinoamerikako unibertsitateetako proiektuentzat. Horiek Mexikon eta Kolonbian daude kokatuta Guztira MONDRAGON UNIBERTSITATEko 231 ikaslek eta Latinoamerikako unibertsitateetako 45 ikaslek hartu dute parte. MUkoek 68 proiektu aurkeztu […]

Atzo urteko txostena aurkeztu zen: 462 enpresa sortu dira 2014an, Gaztenpresaren eskutik

Atzo, Labora Kutxa Fundazioaren lehendakari Xabier Egibarrek, Enplegu sailburu Angel Toñak eta Gaztenpresa Fundazioko zuzendari Inmaculada Ramosek urteko txostena aurkeztu zuten. Azpimarratzekoa da sorturiko enpresen errekorra hautsi dela 2014an.   Autoenpleguari buruzko xehetasun aipagarriak eta 2014an Gaztenpresaren laguntza izan duten enpresa berriak: 2014an abian jarritako 462 proiektuetatik 204 Bizkaian kokatu ziren, 114 Araban, 98 Gipuzkoan […]