×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzaileetzat gomendatutako 4 liburu

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekitea pentsatzen ari bazara, Gaztenpresan laguntza eskain diezazukegu. Doako 900 101 143 telefono-zenbakira dei diezagukezu.

Aurreko beste sarrera batean ekintzaileentzako 5 blog gomendatu genituen. Zure negozioa abiaraztea pentsatu baduzu ezagutuko dituzu seguruenik, eta sarea arakatuko zenuen ahalik eta informazio gehien bilatzeko helburuarekin. Gaur blogosferatik harantzago joango gara eta ekintzaile gisa eman beharreko lehen urratsetan lagungarriak izango zaizkizun 4 liburu aurkeztuko dizkizugu. Paperean eta liburu elektronikorako formatuan lor ditzakezu eta, beraz, ezin izango duzu esan leku asko hartzen dutela.

 

  1. Generación de modelos de negocio. Alexander Osterwalder eta Yves Pigneur

Nahitaez irakurri beharreko liburua da, eta ez jorratzen dituen edukiengatik bakarrik, baita liburua bera arrakasta handiko negozio-eredu bat izan zelako ere. Egileek esperientzia handiko 470 profesionalen laguntza lortu zuten. Gainera, profesional horiek ordaindu egin zuten liburuan parte hartzeko. Itzulpenak ere elkarlanean egin ziren hein handi batean, argitaletxeari gasturik eragin gabe. Nola lortu zuten? Tira, liburua irakurri behar da! Pasadizo hori alde batera utzita, “Generación de modelos de negocio” liburuan enpresa-berrikuntzarako gida praktiko eta dinamiko bat aurkituko duzu (liburu bisuala da batik bat). Editoreek dioten bezala, oso erabilgarria da “ameslarientzat, ekintzaileentzat, profesionalentzat eta eraginkortasunaren eta etengabeko hobekuntzaren babesleentzat”.

 

  1. Diseñando la propuesta de valor. Alexander Osterwalder, Yves Pigneur, Alan Smith eta Gregory Bernarda

Bai, aurreko egileak berriz ere; zertaz ari diren oso ongi dakiten espezialistak dira, eta oraingoan oso modu bisual eta erakargarrian eman dute informazioa. Liburuaren azpititulua “Cómo crear los productos y servicios que tus clientes están esperando” (Nola sortu zure bezeroek espero dituzten produktuak eta zerbitzuak) da, eta argi eta garbi adierazten digu irakurketa oso praktikoa izango dela. Sarreran dioten moduan, liburua asko gustatuko zaizu balio erreala sortzeko zereginak estutzen bazaitu, bilera antzuekin eta gaizki antolatutako taldeekin etsita sentitzen bazara, huts egin duten proiektu bikain eta ausartetan inplikatu bazara edota ideia on baten porrotak desengainatu bazaitu.

 

  1. El método Lean Startup. Eric Ries

“Lean» metodologia, oro har, programazio-proiektuetan erabiltzen den lan egiteko modu bat da. Metodologia horretan, hainbat funtzionaltasun eraiki behar dira pixkanaka. “Iterazioak” edo lan-mugarriak sortu behar dira eta, horietan, funtzionaltasuna hazi egiten da, sinpleenetik hasi eta azken bertsioraino. Ahalegin txikia eginez Gutxieneko Produktu Bideragarri bat sortzea da oinarrizko ideia eta, hortik abiatuta, premiak zehaztea, bezeroek edo erabiltzaileek emandako erantzunaren arabera, azken produktua lortu arte. Liburuan behar bezala azaltzen da metodologia hori enpresa-ingurunean nola aplikatu behar den, produktuak edo zerbitzuak era arinagoan eta bezeroarekiko hurbiltasun handiagoarekin sortu edo eskaini ahal izateko.

 

  1. El libro negro del emprendendor. Fernando Trías de Bes

2007.urtean argitaratu zen, eta oraindik indarrean dagoen klasiko bat da. Azpititulua “No digas que no te lo advirtieron” (ez esan ohartarazi ez zintuztenik) da, eta oso modu atseginean azaltzen du ekintzaile batek zer egin behar ez duen. Jarduera bat hasteko zereginaren giza alderdia azaltzen du, eta identifikatuta senti gaitezke agertzen dituen egoera askorekin. Hasi aurretik irakurtzeko gomendagarria den liburu bat da. Izan ere, eguneroko lanerako prestatzen gaitu oso modu errealistan eta, beraz, horretarako prest gauden ala ez ikusteko aukera ematen digu. Liburuak balio handia du, beste liburu batzuen aurkakoa egiten duelako; arrakastaren gakoak eman ordez, ikasteko aukera emango diguten porrotaren gakoak agertzen dizkigu.

 

Interesgarriak iruditzen zaizkizu? Beren negozio-ideia abiarazten duten pertsonentzako gomendioren bat duzu?

 

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....