×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Arazoak al dituzu fakturak kobratzeko?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Etsipenak, ilusioak, pozak, zailtasunak… ekiteko proiektuen hasiera emozio biziko garaia izaten da, erronkak eta arriskuak ere ez dira falta. Gaztenpresan badakigu bizitzako une erabakigarria dela, eta horrelakoetan laguntza eta aholkua eskertzen direla. Horregatik, urteak daramatzagu milaka laguni abentura horretan laguntzen. Badakigu berankortasuna dela beren konturako jarduera bati ekiten diotenen arazoetako bat. Izan ere, enpresa txiki eta ertainetako arduradunei eta langile autonomoei sarrien eragiten dien arazoetako bat da, eskura kobratzen ez dutenean.

 

Arazoaren tamaina

Krisia hasi zeneko 2007. urtearen amaieratik milioi erdi negozio inguru itxi egin behar izan dituzte berankortasunaren eta kobratu gabeko salmenten ondorioz. Erantzukizuna, hein handi batean, administrazio publikoena da, eta baita enpresa handiena eta beste eragile batzuena ere, ordaintzeko epeen kontura gehiegikeriak egiten baitituzte. Azkenean, langile autonomoak eta enpresa txiki eta ertainak babesik gabe sentitzen dira askotan, eta normala da galdetzea legezko tresnarik ba ote dagoen kobratu gabeko salmenten ordainketa erreklamatzeko.

 

Eragiketa komertzialetako berankortasunaren aurkako Legea: Zer dioen

Araudia 2004tik indarrean badago ere -3/2004 Legea-, berankortasuna eta ez-ordaintzeak eragozpen handia dira oraindik. Legediaren arabera, aldeak ados jartzen ez badira, saltzaileak 30 egun naturaleko epea du bezeroari ordaintzeko, zerbitzuak eskaini edo merkantzia eman den datatik aurrera. Epea 60 egun naturaletara zabal daiteke, baina ez gehiago. Emandako ondasunen edo zerbitzuen gaineko adostasuna egiaztatu behar den kasuetan, egiaztapena gehienez 30 eguneko epean egin beharko da, emandako ondasunak edo zerbitzuak jaso ondoren, eta ordainketa egiaztapen-dataren ondorengo 30 eguneko epearen barruan egin beharko da.

 

Legea betetzen al da?

Egia esan…, gutxitan. Ez dago berariazko erregistrorik, baina Administrazio publikoek eta enpresa handiek asko atzeratzen dituzte ordainketak. Berankortasunaren aurkako Sektore anitzeko Plataformak egindako 2014ko txostenaren arabera, sektore pribatuan batez besteko ordaintze-epea 89 egunekoa da (2013an baino 4 egun gehiago), Legeak finkatutako gehienezko 60 eguneko epetik oso urruti. Sektore publikoan batez besteko ordaintze-epea 82 egunekoa da, 2013an baino nabarmen laburragoa (111 egunekoa zen orduan), baina Legeak finkatzen duen 30 eguneko epetik urrun dago, hala ere.

Euskadin eta Nafarroan ordaintzeko epeak Estatukoak baino nahikoa hobeak dira. Euskadin, batez besteko ordaintze-epea 51 egunekoa da; autonomia-erkidegoen artean jarraian dator Nafarroako Foru Komunitatea, 52 eguneko atzerapenarekin, Langile autonomoen federazioaren Behatokiak jasotako 2015eko lehen hiruhilekoko datuen arabera.

 

Nola konpondu ez-ordaintzeen arazoa?

Ez ditzagun kontu gehiago atera. Badakigu zer dagoen eta enpresa askok pairatzen dute arazoa. Konponbide eta estrategia egokiak aurkitzea da garrantzitsuena, zor diguten dirua kobratu ahal izateko. Hona hemen iradokizun batzuk:

*Hartu prebentziozko neurriak salmenta finkatu baino lehen: aztertu eta egiaztatu norekin izango dituzun negozio-harremanak bide horretan aurrera egin baino lehen (eta, noski, atzera bota lehenago ere zorrak dituela sumatzen baduzu edo zorduna berankorren fitxategiren batean azaltzen bada). Beste aukera bat kreditu-asegurua kontratatzea da, enpresak ez-ordaintzeen arriskutik babesten dituen poliza (batzuentzat garestiegia da, baina enpresen herenak horrelakoren bat kontratatu ohi du). Halaber, enpresen berankortasun-profila monitorizatzen duten tresnak ere badira, eragiketa txarrak saihestu eta ordaintzaile onekiko negozioak bakarrik onartzeko.

*Izan malgutasuna eta negoziatzeko gaitasuna. Jarri harremanetan bezeroarekin ez-ordaintzearen arrazoiak jakiteko eta izan malgua zorra ordaintzeko modua negoziatzeko orduan. Bi aldeen arteko komunikazioa funtsezkoa izango da ez-ordaintzeari adiskidetasunezko konponbidea emateko.

*Erreklama ezazu; ez da aurrez aurrekoa, negoziazioa baizik. Normalean, hartzekodunak ez du horrelako gaietan esperientziarik izaten eta ez da eroso sentitzen eskubidez eta Legez berea dena erreklamatu behar duenean. Baina hori da egin beharrekoa, lasai eta ondo pentsatuta aurre egin behar diogu arazoari eta geurea dena erreklamatu. Horrelako egoeretan, beste askotan bezala, baliagarria izan liteke enpresa-gestioan eskarmentua duen pertsona batekin hitz egitea. Gaztenpresan horrelako aholkularitza eskaintzen dugu, gure mentoring programari esker.

*Kontuan izan negozio bat dela. Lehen harremanean, kontratuz dagokiona ez duela bete gogoratuko diogu zordunari. Eta horretan jarraitu behar dugu, ez dugu ez-ordaintzea ahaztu behar zorraren gaineko akordioa lortu nahi badugu. Etengabeko arreta eskaini behar diogu egoerari, konpontzea lortu arte. Ez da denbora pasatzen utzi behar: zor zaharra, zor txarra.

*Kontuan izan berankortasuna sorrarazi duten zergatiak. Batez ere ohiko bezeroa bada. Egoera ekonomikoaren ondorioz enpresa askok arazoak izan ditzakete ordainketak egiteko. Batzuetan, aurreikuspen-faltaren edo gehiegizko baikortasunaren ondorioz gertatzen da. Elkarrizketa da armarik onena: ordaintzeko baldintza bereziak adosten saiatzea. Modu horretan, gure dirua berreskuratzeaz gain ez dugu bezeroa galduko, seguruenik.

*Kontratatu berreskurapenetan aditua den profesionalaren zerbitzua. Ez-ordaintzeak kudeatzen eta berreskuratzen adituak diren abokatuek, lehenik eta behin, ordainketa formalki eskatuko dute eta adiskidetasunezko konponbidea adosten saiatuko dira. Horretan porrot egiten badute, eta kobratzeko edo zordunaren ondasunak bahitzeko aukera badago, auzibideari ekitea gomendatu ohi dute.

Gure gizarte-bokazioko lanaren barruan dago ekintzaileei horrelako egoeretan aholku-eman eta laguntzea. Autoenplegua sustatzea dugu helburu, laguntza ematea zure ilusioa negozio egonkor bilaka dadin, eta ausarta izaten ausartu zaitezen laguntzea. Ideia bat baduzu, dei iezaguzu. Gure helburua, LABORAL KUTXAren gizarte-ekintzaren parte garen aldetik, zure beharren araberako finantzaketa eta adituen aholkularitza eskaintzea da, zure proiektua gauza dezazun.

 

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Octubre 3, 2024
Vemos habitualmente el término “patrocinado”, ya sea un evento o contenido, pero ¿qué es exactamente? El patrocinio es una estrategia de marketing en la que una empresa (el patrocinador) proporciona financiamiento a una entidad, evento, persona o causa (el patrocinado) a cambio de la exposición de su marca asociada a ese elemento. Es decir, se...
Septiembre 18, 2024
Una mesa de tres patas. Pero no una cualquiera. Una sólida, resistente. Una de esas en las que te juntas a pasar buenos momentos. Eso podría decirse que es Emakumeook. Un proyecto creado por tres mujeres emprendedoras. Almudena, Bea y Naiara.   GAZTENPRESA: ¿Cómo os conocisteis y cómo surge Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook surge porque una...
Septiembre 3, 2024
¿Tu negocio necesita un impulso? ¿Tienes la sensación de que tu empresa se ha estancado últimamente? Quizá sea hora de reevaluar tu estrategia comercial o tu plan de negocio para subir de nivel, potenciar la visibilidad de tu marca y aumentar las ventas de tu producto o servicio. Te ofrecemos una serie de tips para...
Julio 30, 2024
En esta tercera temporada del podcast, hemos ahondado en la economía y el impacto social a través de diversas iniciativas emprendedoras. Pero, ¿cómo se mide y evalúa el impacto social? Para responder a esta pregunta, contamos en el último episodio de la temporada con Jessica Pizarro Arteaga, una emprendedora que ayuda a entidades y empresas...
Julio 23, 2024
La Asociación de Mujeres Emprendedoras y Empresarias en Euskadi lleva más de 10 años promoviendo y visibilizando el emprendimiento femenino. Con Izaskun Rama, su actual presidenta, charlamos en este nuevo episodio del podcast sobre los desafíos que afrontan las mujeres a la hora de poner en marcha sus propios negocios.   El origen de la...
Julio 18, 2024
20 años de aventura emprendedora dan para mucho. Y si no, que se lo cuenten a nuestra invitada, Irene Rodríguez. En estos casi 20 años, ella ha formado dos familias. La de casa, con su marido y sus dos hijas. Y también, Iddtek, una empresa que hoy cuenta con casi 100 empleados.   GAZTENPRESA: ¿Cómo...