×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Crowdfundinga, 3F-ak eta bestelako finantzaketa moduak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Negozio edo enpresa bat abian jartzea ez da lan erraza. Negozio-ideia garatzea, abian jartzeko izapideak betetzea eta lokalaren kokapenik egokiena aukeratzea gutxi balitz bezala, orain horren guztiaren kostua kalkulatu beharko duzu eta martxan jartzeko finantzaketa bilatu.

Ohiko finantzaketa-bideak izango dituzu buruan, seguruenik, eta zure finantza-erakundean egongo zinen maileguen merkatu-baldintzen berri jasotzeko. Baina post honetan bestelako aukera batzuk azalduko dizkizugu, zure negozioa abian jartzeko baliabideak aurki ditzazun.

Hiru F-ak (Family, Friends & Fools)

Ekintzaile gisa duzun ametsa bete ahal izateko aurrean dituzun iturri gertukoenak eta, ustez, eskuragarrienak dira. Hiru ‘efe’-ez ari gara: Family, Friends & Fools, edo, euskarara ekarrita, familia, lagunak eta eroak. Lehenengo biei buruz ez dugu ezer esatekorik, zuk inork baino hobeto ezagutzen baitituzu. Alderdi emozionala aldeko duzu familiartekoak eta lagunak zure negozioaren onurez konbentzitzeko, mailegua eska diezaiekezu edo inbertitzaile gisa parte har dezaten. Baina alde txarra ere badu horrek, dirua baino askoz gehiago jartzen baituzu arriskuan: zure harreman pertsonalak. Gainera, litekeena da senide edo lagun horrek negozioaren partaide izateko asmoa edukitzea, eta denboran aurrera hura ondotik kendu ezinik ibil zaitezke.

Hirugarren taldeak tarte berezia merezi du: adituak izan gabe zure negozioaren aldeko apustua egiten duten pertsonen taldeaz ari gara. Agian haietakoren batekin egon zara eta zure ideiak dituen abantailak sinetsi ditu, edo, beharbada, hirugarren batek jarri zaituzte harremanetan. Nolanahi ere, zure proiektuari begira daude eta finantzatzeko prest dira. Baina, zeren truke? Inbertitzaile amateurrak direnez, kontrapartida gutxiago eta kontratu malguagoak eskatuko dituzte. Baina, aldi berean, inbertitzeko gaitasun txikiagoa izango dute eta inbertitzaile profesionalek eskaintzen dituzten abantailarik ez dugu izango, gomendioak, kontaktuak, esperientzia eta kaudimena, esaterako.

Crowdfundinga

Crowdfundinga finantzaketa-eredu masiboa da, non partikularrek proiektu bat finantzatzen duten ordainen edo partaidetzen truke, edo modu altruistan. Eredu horren abantaila nagusia da inbertitzaileek inbertitu duten proiektuan sinisten dutela, eta, horrenbestez, kausa edo jarduera jakin baten nolabaiteko mezenas bilakatzen dira. Ildo horretan, inplikatutako kolektiboek osatu ohi dute inbertitzaile-taldea, jarduera berria edo berritzailea finantzatzen dute eta ekimenak oihartzun informatiboa izaten du. Gure inguruan nahiko berria da formula hori, eta haziz joan da Interneteko plataformen ugaritzeari esker; izan ere, bide horretatik sustapenerako eta hedapenerako aukerak zabaldu dira. Crowdfunding edo mikromezenasgo mota bat baino gehiago dago:

  • Saria dutenak. Mezenasgoarekin zuzenean lotutako proiektuak dira, eta jardueraren inguruko produktuak, esperientziak edo zerbitzuak izaten dira inbertsioaren ordaina edo saria. Mota horretako crowdfunding plataformetako bat Verkami da, sorkuntzaren esparrukoa; Goteo izenekoak, berriz, batez ere elkartasunaren arloan dihardu.
  • Inbertsio motakoak. Formula horrekin enpresa baten akzioak, partaidetzak edo mozkinak eskaintzen dira emandako diruaren ordain gisa. Crowdcube da ezagunenetako bat.
  • Mailegu erakoak. Partikularrek maileguak ematen dizkiete enpresei online plataformen bidez, eta ordainean interes-tasa lortzen dute. Horietako bat Arborius da.
  • Dohaintzakoak.  Dohaintza egiten dutenek proiektua aurrera ateratzea dute helburu bakar, ez dute ordainik espero. Xede sozialetarako dohaintzak biltzeko tresna ezaguna da Teaming, euro batetik aurrerako dohaintzak egin daitezke bertan.

Business Angels

Hurbileko inbertitzaile ere esaten diete. Kapitala, esperientzia eta merkatuan dituzten kontaktuak eskaintzen dituzten pertsona pribatuak dira. Dirua jartzen dute, baina mentoring profila dute, eta haien know-howa ia-ia kapitala bezain garrantzitsua da. Azken alderdi hori, hain zuzen, arazo-iturri ere izan liteke. Gaitasuna eta ezagutzak dituztenez, negozioaren gestioan gehiegi eskuhartzeko gogoa izan dezakete; azken finean, haien dirua jokoan baitago. Horregatik, business angelaren aukera oso aproposa da gure nitxo-proiektua haren sektore eta ingurune geografiko berekoa bada.

Autofinantzaketa

Aztertu beharreko lehenengo aukera da, jakina. Izan ere, negozioan duzun konfiantza transmititzeko modurik onena zuk zeuk inbertitzea da. Gainera, horrela egiten ez baduzu, zeure negozioaren gaineko agintea galtzeko arriskua duzu, zure erabakitzeko gaitasuna hutsaren hurrengoa izan daiteke. Abantailak agerikoak dira. Nagusia autonomia da, erabakiak hartzeko orduan ez zaude inoren esanetara. Erraztasuna da beste abantaila bat, ez baituzu inongo legezko izapiderik bete behar; onura ekonomikoak ere baditu autofinantzaketaren aukerak: ez duzu interesik ordaindu behar eta ez duzu abalen edo bermeen beharrik. Haatik, alde txarrak ere baditu. Lehenik eta behin, zure baliabideak mugatuak izango dira, seguruenik, eta, agian, langabezia-prestazioa ere erabili nahi izan duzu ekintzaile-proiektua aurrera eramateko. Era berean, inbertsioak zuk zeuk egiten dituzunez, zehaztasun eta zorroztasun gutxirekin inbertitzeko arriskua duzu. Ildo horretan, komenigarria da kanpoko aditu baten iritzia jasotzea beti, aurrera daramatzazun ekintzak baloratzen lagundu zaitzan.

Edonola ere, gogoratu Gaztenpresan zure negozioa sortzeko prozesu osoan zehar laguntzen dizugula, hala nola abiatzean, negozio-planean, negozioa sendotzen eta, noski, finantzaketan ere.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Abril 19, 2024
Lo más difícil de poner en marcha un nuevo negocio no es tener la idea de lo que se quiere montar, sino bajarla a tierra y analizar si esa idea que ronda tu cabeza puede convertirse en un negocio real que, además, sea viable y rentable. Una herramienta que te puede resultar muy útil en...
Abril 12, 2024
Un buen plan de negocio es el primer paso para el éxito empresarial. GAZTENPRESA: ¿Para qué dirías que es importante un plan de negocio? AMAIA MAZÓN: Cuando empiezas a materializar la idea, hay que ser consciente de si para esa idea realmente vas a necesitar un local, vas a necesitar socios, si vas a necesitar...
Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...