×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Sektore teknologikoan ekitera bazoaz, 5 blog hauek jarraitu beharko zenituzke

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekiteko asmoa baduzu, Gaztenpresan lagun diezazukegu. Doako 900 101 143 telefono-zenbakira dei diezagukezu

Internet oso biblioteka zabala da eta egunero ikas dezakegu zerbait. Aurkikuntza-prozesu horretan, blogosferak leku nabarmena betetzen du. Dena den, eskura dugun informazio kantitatea oso handia da eta, batzuetan, gainezka edo galduta sentitu gaitezke. Horregatik, post honetan teknologiaren esparruko blog-aukeraketa txiki bat prestatu dizuegu.

Blog hauek beste ikuspegi bat eskaintzen dutela uste dugu eta horrexegatik gomendatu nahi dizkizuegu, ikuspegi hori oso lagungarria izan baitaiteke zure ideia ekintzaileari buruzko funtsezko alderdiak zalantzan jartzeko. Eta jakina, ahalik eta gehien irakurtzea eta, pixkanaka, zure irizpide propioa eraikitzea gomendatzen dizugu. Gaztenpresan, zure negozioaren fase guztietan laguntzeaz gain, boluntariotzan oinarritutako mentoring programa jarri dugu martxan. Programa horrek harremanetan jartzen ditu esperientzia duten eta negozioen inguruko ezagutzak dituzten pertsonak eta esparru horretan hasi berri diren pertsonak.

Eta orain bai, hona hemen guk gomendaturiko blogak!

 

Antonio Ortiz – Error 500

Antonio Ortiz 2003an hasi zen blog pertsonal hau idazten. Eskarmentu handiko profesionala da, zalantzarik gabe, eta gertatzen den guztiaren berri izateko blog bakar bat aukeratu beharko bagenu, honako hau aukeratuko genuke. Autorea Weblogs SL taldearen fundatzaileetako bat da, Xataka, Genbeta edo Applesfera blog ezagunak barne hartzen dituen blog-sarea. Bere Error 500 blogean Interneteko azken joerak eta teknologia berriek gizartean duten inpaktua aztertzen ditu. Post horiez gain, Causas y azares izeneko sekzioa bereziki interesgarria da. Bertan, hainbat iturritako post eta irakurgai interesgarrien aukeraketa bat gaineratzen du (ia) astero. Ezinbestekoa da egunean egoteko.

 

Gemma Muñoz – ¿Dónde está Avinash cuando se le necesita?

Izenburu berezi horren atzean Gemma Muñoz dugu, web orrien azterketan Espainiako aditu garrantzitsuenetako bat. 2012an, 100 Emakume Liderren artean aukeratu zuten Espainian, Emakume Ekintzaile eta Berritzaileen kategorian. Bere blogean, analitikaren munduari buruzko hausnarketak eta kasu praktikoak aurki ditzakegu, eta datu horiek bezero gehiago lortzeko nola erabili ikas dezakegu.

 

Gonzalo Martin – Transformación digital

Gonzalo Martín Espainiako Arenas Entertainment taldearen lehendakariordea da (Estatu Batuetako merkatu hispaniarreko zine eta telebistarako marketinaren liderra), baita Territorio Creativo enpresako zuzendaria eta kidea ere. Gutxik bezala ezagutzen du ikus-entzunezko sektorearen errealitatea eta sektore horrek Internetera egin duen migrazioa. Oharren bilduma gisa definitzen du bere «Transformación digital» blog pertsonala. Ohar labur nahiz luze horiek behar bezala adierazten dute erakundeek nola aldatzen dituzten beren prozesuak ekonomiaren, gizartearen eta bizitzaren digitalizazioaren eraginez. Blog horretan, datuen erabilerari, negozio-ereduei eta birtualizazioari buruzko artikuluak aurki ditzakegu, hausnarketarako bidea irekiz.

 

Madrid Geek Girls

Pentsa leku bakar batean Sanitas, Alsa, Toprural edo Rentalia enpresen analitikaz eta marketinaz arduratzen diren pertsonak aurkitzen dituzula. Bada, leku hori benetakoa da: Madrid Geek Girls emakume taldearen hileroko bilerak. Horien artean, arestian aipatu dugun Gemma Muñoz andreaz gain, Ana Soplon (Sanitaseko Web Analitikaren arduraduna) edo Zaida Santiago (Rentalia.com web orriaren Online Marketinaren arduraduna) profesionalak aurki ditzakegu. Blog horretan, publizitate eta negozio-ereduen arloetako azken joerez hitz egiten digute, denbora errealeko eskaintzez, adibidez.

 

José Alcántara – Versvs

José Alcántara laser kimikan doktorea eta sareen analisi eta adimenean aholkulari aditua da. La sociedad de control (El Cobre, 2008) eta La neutralidad de la Red (El Arte de las Cosas, 2010) liburuen egilea da. Bere blogean, aldaketa teknologikoek eta teknologia digitalek gure bizitzen garapenean eragiten dituzten ondorioei buruzko hausnarketa egiten du, berak azpimarratzen duen moduan, horiek pribatutasuna eta askatasunak ulertzeko gure modua aldatzeaz gain, garapenerako aukera berriak irekitzen baitituzte. Blog horretatik haren espiritu kritikoa da gehien gustatzen zaiguna. Horren adibidea da “Cómo la mística encontró su lugar en la gestión de la empresa” izeneko bere azken postetako bat.

 

Bonus track: David Bonilla – Newsletter de Bonillaware

Ez da blog bat, baina gehigarri gisa, Bonillawareren newsletterra jarraitzea gomendatzen dizuegu. Horren bitartez, David Bonillak –“hitz egiteaz nekatu den eta gauzak egiten hasi den” pertsona gisa definitzen du bere burua– artikulu interesgarri bat helarazten digu, astero, gure postontzira. Artikulu horietan denetik aipatzen digu, Runnics enpresan ekintzaile gisa izan duen esperientzia eta software-patenteek nola eragin diezaguketen, esaterako.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....