Laboral Kutxako bezeroentzako doako lantegia. Gaztenpresak emango du eta email marketingeko bidalketak egiteko Mailchimp erabiltzen ikasiko da.
Nork eman dezake izena?
Lantegia Laboral Kutxako bezero diren autonomo profesionalei eta mikro ETE-ei dago zuzenduta.
Ikastaroa non eta noiz emango den:
- Bilbon apirilaren 29an(Uhagon kalea, 12 -1.)
- Gasteizen apirilaren 29an (Pedro Orbea kalea, 8)
- Donostian apirilaren 30ean (Urbieta kalea, 64 -1. ezk.)
- Iruñean maiatzaren 4an (Arcadio Larraona kalea, 1 – 1.; Lurralde Zuzendaritza)
Ordutegia
14:00etatik 16:00etara, Gasteizen izan ezik. Gasteizen 13:00etatik 15:00etara
Email marketingari buruzko lantegiko edukiak:
- Zertan datza email marketinga? Zertarako erabil dezaket?
- Tresna praktikoa: Mailchimp, tresnaren azalpena.
- Kontuan izan beharreko lege-alderdiak
- Email marketingaren emaitzak neurtzea
Izena emateko
Izena emateko beharrezkoak dira honako datu hauek: izen-abizenak, telefonoa eta probintzia.
Informazioa jasotzeko eta izena emateko jarri harremanetan Bultz-Laneko Susana Vicenterekin: svicente@bultz-lan.com posta-helbidean edo 944 102 144 telefonoan