×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Merkataritza elektronikoaren abantailak negozio tradizionaletan

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Sarritan gertatzen zaigu geure bezeroei aholku ematen diegunean. Gaur egun, negozioa martxan jartzen laguntzen diegun ekintzaile ia guztiek badakite zein garrantzitsuak diren tresna digitalak eta zer aukera eskaintzen dituen ingurune digitalak.  Halere, negozio tradizionalak dituzten ekintzaile batzuek oraindik ez dute argi ikusten beren proiektuen eta mundu digitalaren arteko lotura.

Askotan, oztoporik handiena alferkeria izaten da, ezagutzen ez den eremu baten aurreko segurtasunik eza, eremu horren inguruko kontzeptu argirik ez dugulako. Internet zerbait urruna izan daiteke oraindik “era analogikoan” pentsatzen duten ekintzaile batzuentzat.

Horren adibiderik argienetako bat merkataritza elektronikoa da. Bateragarria al da ohiko merkataritzarekin? Nola lagundu ahal dio negozio tradizionalari? Erantzuna argia da: merkataritza elektronikoa, bateragarria ez ezik, saltzeko modu osagarri ezin hobea ere izan daiteke enpresa txiki tradizionalarentzat. Hona hemen gero eta negozio-zifra handiagoak dituen eta goraka ari den formatu horren abantaila batzuk:

 

Zertan lagundu ahal dio merkataritza elektronikoak merkataritza tradizionalari?

Tokikoa izatetik globala izatera igarotzen. Zure inguruneko bezeroez gain, edonor izan daiteke zure eroslea. Hortaz, askoz gehiago irabaz dezakezu.

Salmenta-puntu fisikoan saltzen ez diren produktuak online eskaintzen. Ez duzu zertan katalogo osoa zure dendan eduki. Dena dela, gogoan izan komeni dela eskaintzen dituzun produktuen argazki onak izatea eta, batez ere, produktuak ontziratu eta bidaltzeko prozesu onak izatea.

Zuk saltzen ez baduzu, lehiakideak beteko du merkatuko hutsune hori. Defendatzeko modurik onena erasotzea da: ez utzi lehiakideei zureak izan daitezkeen salmentak egiten.

Erakusleihorik onena mundu guztiak ikus dezakeena da. Eta online saltzearen abantaila nagusietako bat, hain zuzen, ikusgaitasuna da. Internet komunikabide bat da, agian gaur egungo indartsuena. Aprobetxatu!

Saldu ez diren izakinei irteera ematen. Sarea irtenbiderik onena izan daiteke  zure saltokian hainbat hilabetez biltegiratuta izan dituzun produktuentzat, bestela litekeena da produktu horiek inoiz ere ez saltzea. Inoiz ez dakizu noiz helduko den erosle bat eta, gainera, sarean ikusgai izango duzu beti produktua.

24/7. Online denda ez da inoiz ixten eta eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan saltzeko aukera ematen du. Halere, horrek beste alderdi garrantzitsua du: online kanalaren bidez ere arreta ona eman behar zaio bezeroari.

Gehiago saltzea. Aurreko guztiak ondorio argia dakarkigu: zure sareko lana ona bada, salmentak gehitzen direla nabarituko duzu. Eta onena hauxe da: batzuetan, denda fisikoa makalaldia igarotzen ari denean,  online denda zure euskarririk onena izango da eta kontuak orekatzen lagunduko dizu.

 

Zertan laguntzen dio merkataritza tradizionalak merkataritza elektronikoari?

Orain arte azaldu dugu zertan lagundu ahal dion merkataritza elektronikoak merkataritza tradizionalari. Baina, alderantziz? Zer ekarpen egin ahal dio esperientzia tradizionalak merkataritza elektronikoari? Egia esan, asko. Gaztenpresan argi dugu: denda fisikoan ondo egiten duzuna, sarean ere abantaila izango da.

Saltoki tradizionalen aldeko punturik garrantzitsuenetako bat sorrarazten duten konfiantza da. Interneteko negozioetan, ordea, ahulezia nabarmena da hori, batzuetan hain inpertsonalak direnez, mesfidantza sorrarazten baitute. Horregatik, denda fisikoaren konfiantza eta lotura hori aprobetxatu behar dugu, kontsumitzailerik mesfidatienak erakartzeko.

Gainera, produktu egiaztatuak izango dituzu: badakizu zerk funtzionatzen duen denda fisikoan eta zure bezeroen iritzia ezagutzen duzu; beraz, feedback ezin hobea duzu produktu hori online merkaturatzeko. Denda fisikoan arrakasta duenak Interneten ere arrakasta izango du ziur aski.

Abantailak ez dira hor bukatzen. Zure bezero batek baino gehiagok galdetuko zizun ea Interneten saltzen duzun. Horixe da beste indarretako bat: zure bezero fisikoak izan daitezke zure lehen online bezeroak. Baliatu zure irudi eta ospe onaz: bezeroekin duzun lotura eta negozio fisikoaren irudia funtsezkoak izango dira online dendak ere irudi ona izan dezan.

Ikus daitekeenez, mundu digitalean murgiltzeko arrazoi asko daude, eta ez egiteko oso gutxi. Zuk zeuk erabaki behar duzu, eta guk lehen urratsak ematen  lagunduko dizugu.

Gehiago ikertu nahi baduzu, bisitatu e-commerce motei buruzko gure post berria.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Noviembre 11, 2024
Al carecer de la rigidez del trabajo por cuenta ajena, como autónomo puede parecer que tienes más facilidades para conciliar la vida personal y laboral, pero esa aparente flexibilidad también puede generarte problemas a la hora de separar ambas facetas: trabajo y descanso; negocio y ocio. Asimismo, tu productividad también puede verse afectada. Por eso...
Octubre 9, 2024
Maite Ibáñez de Maeztu ha estado a la cabeza de Maikala, una pastelería que ha sido referente del barrio bilbaíno de Deusto y del Casco Viejo.   GAZTENPRESA: Maikala es un proyecto que arranca en 2015, ¿verdad? MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: Nació en el 2015 con la puesta en marcha de la parte del obrador...
Octubre 3, 2024
Vemos habitualmente el término “patrocinado”, ya sea un evento o contenido, pero ¿qué es exactamente? El patrocinio es una estrategia de marketing en la que una empresa (el patrocinador) proporciona financiamiento a una entidad, evento, persona o causa (el patrocinado) a cambio de la exposición de su marca asociada a ese elemento. Es decir, se...
Septiembre 18, 2024
Una mesa de tres patas. Pero no una cualquiera. Una sólida, resistente. Una de esas en las que te juntas a pasar buenos momentos. Eso podría decirse que es Emakumeook. Un proyecto creado por tres mujeres emprendedoras. Almudena, Bea y Naiara.   GAZTENPRESA: ¿Cómo os conocisteis y cómo surge Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook surge porque una...
Septiembre 3, 2024
¿Tu negocio necesita un impulso? ¿Tienes la sensación de que tu empresa se ha estancado últimamente? Quizá sea hora de reevaluar tu estrategia comercial o tu plan de negocio para subir de nivel, potenciar la visibilidad de tu marca y aumentar las ventas de tu producto o servicio. Te ofrecemos una serie de tips para...
Julio 30, 2024
En esta tercera temporada del podcast, hemos ahondado en la economía y el impacto social a través de diversas iniciativas emprendedoras. Pero, ¿cómo se mide y evalúa el impacto social? Para responder a esta pregunta, contamos en el último episodio de la temporada con Jessica Pizarro Arteaga, una emprendedora que ayuda a entidades y empresas...