×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuaren txostena: “Enpleguaren gaineko ikuspegi sektorialak euskal ekonomian”

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

EZAGUTZARI LOTUTAKO INDUSTRIAK ETA BEZEROAREN HURBILEKO ZERBITZUAK IZANGO DIRA ENPLEGUAREN ERAGILEAK

  • Ekonomiaren tertziarizazioa gertatu da, eta sektoreen arteko mugak lausotu egin dira
  • GainkualifikazioarI eta emakumea profil teknikoetara sartzeari erantzuna eman behar zaie
  • Biztanleria zahartzeak aukerak ekarriko ditu enpleguaren ikuspegitik
  •  Hurbileko zerbitzuek, hala nola arreta pertsonalari, osasunari edo kirolari lotutakoek, lanpostuak sortzeko ahalmen handiagoa izango dute

 

Nola ari gara irteten krisialditik? Galdera errepikaria da, leku komun bat. Erantzunak zehatzak dira, eta Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuak azken 11 hiletan egin duen txosten batean aurki daitezke. Txostenak 150 orrialde ditu eta haren izena hauxe da: “Enpleguaren aurreikuspen sektorialak euskal ekonomian”.

Azterlana gaur, astelehenean, aurkeztu da lehen aldiz, Laboral Kutxak Bilbon duen egoitzan. Joseba Madariaga txostenaren egile eta Ikerketa Departamentuko zuzendariak aurkeztu du, Julio Gallastegi euskal kreditu-kooperatibako zuzendari nagusiak eta Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak lagunduta.

 

Julio Gallasteguik adierazi duenez, azterlan hau bat dator Laboral Kutxak ekonomiari buruzko ikerketak egiteko eta ezagutza hori gizarteari ezagutarazteko duen tradizioarekin. Finantza- buruzagiak gogora ekarri du Caja Laboralak 1978. urtean beste azterlan bat argitaratu zuela antzeko gaiarekin; eta, azpimarratu duenez, azken hamarkada honetara mugatutako beste azterlan bat plazaratzea komeni zen, “berriz ere krisi ekonomiko sakonaren testuinguru batean” eta “berriz ere lanari buruzko kezka oso nabaria den  egoera batean”.

 

Gallastegik bere egin du Laboral Kutxak euskal ekonomiaren eragile aktibo gisa betetzen duen eginkizuna. Eginkizun horren barruan, entitateak iritzi eraikitzaile eta independentea ematen du datozen urteetarako enpleguaren inguruan aurreikusitako dinamikei buruz, “interesaturiko pertsona eta erakundeei enpleguaren etorkizunaren inguruko elementu garrantzitsuenen berri emateko”.

 

Bestalde, etorkizuneko joerak aurreikusten dituzten txosten mota hauen garrantzia azpimarratu du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak, “etor litezkeen agertokietarako politikak eta jarduketak prestatzeko aukera ematen digutelako”.

Joseba Madariagak, berriz, txostenaren edukirik garrantzitsuenak ezagutarazi ditu. Euskal ekonomiak azken hamarkadan izan duen jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren eboluzioari buruzko azterketa sakona du abiapuntu. Hortik abiatuta, Euskadin epe ertainera eta luzera jarduera eta enplegua sortzeko sektorekako aurreikuspenak aztertzen ditu, nazioarteko eta, batez ere, Europako testuinguruan.

 

Kontzeptualki, produktuen bizi-zikloaren ideiak markatu du aztertzeko metodoa. Hala, heldutasun teknologikoaren ondorioz, produkzioa area geografiko batzuetatik beste batzuetara lekualdatzea da elementu bereizgarria eta garrantzitsua. Bizi-zikloaren eta lurraldeen arteko konparazio-abantailen inguruko teoria hori lan-ildo berritzailea da, eta beste azterlan sektorial batzuetan ere erabili da, hala nola makina-erremintari, zurezko altzarien fabrikazioari edo nekazaritzako elikagaien sektoreari buruzko lanetan.

Estekak:

 ENPLEGUAREN PERSPEKTIBA SEKTORIALAK EUSKAL EKONOMIAN (txosten osoa)

-ENPLEGUAREN PERSPEKTIBA SEKTORIALAK EUSKAL EKONOMIAN (laburpen exekutiboa)

 

¿Quieres leer más artículos relacionados?

enero 13, 2021
Una persona emprendedora es un auténtico valor en sí misma: aporta visión de negocio, iniciativa, creatividad y liderazgo; es innovadora, resolutiva, sabe sobreponerse a los obstáculos y es capaz de reinventarse para mantener su negocio. Pero cuando una persona emprendedora forma parte de otra empresa se convierte en una auténtica joya a la que hay...
enero 4, 2021
Una de las lecciones que nos ha dejado el viejo 2020 es que el emprendimiento implica colaborar, adaptarse y, sobre todo, innovar. Por eso en Gaztenpresa hemos aprovechado la llegada del nuevo año 2021 para poner en marcha nuestra web renovada, una herramienta innovadora diseñada para adaptarse a todos los escenarios del emprendimiento con el...
diciembre 30, 2020
El genial Albert Einstein dijo una vez: “Es en épocas de crisis cuando nace la inventiva, los descubrimientos y las grandes estrategias”. Y aunque 2020 ha sido un año especialmente duro para mucha gente, también nos ha permitido descubrir el talento, la capacidad de superación y el espíritu emprendedor de muchísimas otras personas que, como...
diciembre 7, 2020
El modelo Canvas es uno de los métodos más efectivos que existen para describir una idea de negocio de una manera sencilla, visual y comprensible. Se basa en el libro The Business Model Canvas, escrito por Alexander Osterwalder. Este método parte de la premisa de que cualquier empresa debe asentarse sobre cuatro pilares: los clientes,...
diciembre 1, 2020
Aunque la hostelería es uno de los sectores más castigados por la pandemia, cada día encontramos ejemplos de personas emprendedoras que no se resignan y que intentar combatir esta difícil situación con creatividad y buen ánimo. Juan Carlos Caro y Borja García Argüelles son dos de esas personas que han decidido dar un paso adelante...
noviembre 6, 2020
Como parte del Programa de Consolidación de Gatenpresa, hemos diseñado una serie de webinars que tienen como objetivo ayudarte en la digitalización de tu negocio y la gestión de la tesorería de tu negocio. Son cinco webinars de una 1 hora de duración y temática complementaria, que se pueden realizar individualmente o en su totalidad....

Esta web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia. Si continúas navegando estás dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y de sus políticas.