×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Hasi ekiten: Nola sortu pertsona bakarreko sozietate mugatu bat?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Autonomoa edo pertsona bakarreko sozietate mugatua? Gaztenpresan gehien komeni zaizun aukera azalduko dizugu

Norbere konturako jarduera profesional bat abiarazten dugunean banakako enpresari gisa (autonomo) alta hartzea da ohikoena, beharreko izapideak oso azkar egiten baitira: aurretiko kapital soziala bakarrik eskatzen da eta online ere egin daiteke, fisikoki inora joan beharrik izan gabe. Dena den, kasu batzuetan komenigarriagoa izan daiteke pertsona bakarreko sozietate mugatu bat sortzea. Zer da hori? Zer abantaila ditu? Zer izapide egin behar dira? Jarraian azalduko dizugu.

 

Pertsona bakarreko sozietate mugatu bat sortzeak dituen onura juridiko nagusiak…

 

  1. Erantzukizuna kapital sozialera mugatzen da: norberaren ondarea eta enpresaren ondarea bereizten dira. Banakako enpresariaren irudia aukeratuz gero (langile autonomoa), gure erantzukizuna mugagabea da eta, beharbada, gure gaur egungo nahiz etorkizuneko ondasun guztiekin egin beharko diogu aurre.
  2. Izaera fiskalekoak: sozietateak sozietateen gaineko zerga ordaindu behar du. Fakturazio jakin batetik aurrera, zerga-ordainketa handiagoa izan daiteke, autonomoak PFEZ ordaindu behar baitu eta, beraz, zenbat eta onura gehiago, orduan eta handiagoa izango da ordaindu beharreko zergaren ehunekoa. Sozietate mugatuek sozietateen gaineko zerga ordaindu behar dute; zerga finko hori % 24koa da merkataritza-sozietate txikien kasuan.
  3. Sozietate anonimoak baino araubide juridiko malguagoa dute.

 

… eta kontuan izan beharreko zenbait alderdi

Sozietate mugatu guztiekin gertatzen den moduan, pertsona bakarreko sozietate bat sortzeko ere kapital soziala aurkeztu behar da (3.000 euro gutxienez) eta jarraian azalduko ditugun izapideak eta betebeharrak egin behar dira, zertxobait konplexuagoak.

 

 Sozietatea sortzeko izapideak, banan-banan

 

1.- Lehenik eta behin, izen juridikoa eskatu. Izen sozialik gabe ezin izango dugu enpresarik sortu eta, horretarako, “izen sozialaren eskaera negatiboa” aurkeztu behar dugu Merkataritza Erregistro Nagusian. Bertan, aukeratu dugun izen legala beste enpresaren baten izenarekin bat ez datorrela egiaztatuko dute. Dokumentu hori Merkataritza Erregistroan eskatu behar da eta, horretarako, negoziorako bost izen jasoko dituen proposamen bat aurkeztu behar dugu. Nola jakin izen horiek aurretiaz existitzen ez direla? Hutsik egiten ez duen metodoa ez izan arren, online enpresen gidak begiratzea komeni da izena libre dagoen edo ez egiaztatzeko; era berean, Interneteko bilatzaile batean bilaketa egin eta hiru proposamen original aurkeztu daitezke. Eskaera egin ostean, ziurtagiriak sei hilabeteko balioa izango du.

2.- Dokumentua eskuratu ostean, banku-kontu bat ireki ahal izango dugu enpresaren izenean, baina hura oraindik sortu ez denez, banku-kontuan “eratze bidean” adieraziko da; bertan, hasieran beharrezkoa den gutxieneko kapitala txertatuko dugu, hau da, 3.000 euro. Bankuak kapitalaren ekarpen ekonomikoa frogatzen duen banku-ziurtagiri bat emango digu, eta hura notariotzan aurkeztu beharko dugu.

3.- Hirugarren urratsa. Enpresa sortzeko estatutuak eta eskritura publikoa aukeratu dugun notariotzak prestatuko ditu. Estatutuak pertsona bakarreko sozietatea arautuko duten arauak dira. Ideia orokor bat izateko, online hainbat eredu deskarga daitezke.  Mota honetako enpresak sortzeko orduan eskritura publikoak sortuko dizkigu, seguruenik, gastu gehien, baina hura nahitaezkoa da enpresa Merkataritza Erregistroan erregistratu ahal izateko. Notarioari honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dizkiogu: estatutu sozialak, merkataritza-erregistroaren ziurtagiri negatiboa, kapital sozialaren ekarpenari dagokion banku-ziurtagiria eta NAN.

4.- Hurrengo urratsa: Ogasunera joatea, bertan hainbat izapide egin beharko baitugu. IFK lortu eta Balio Erantsiaren gaineko Zergan alta eman behar dugu (zentsu-aitorpena). Autonomo gisa alta hartzeko ere egin behar da izapide hori, 036 ereduaren bitartez. Horri enpresaren eskritura publikoaren kopia gehitu behar zaio. Horrela, behin-behineko IFK emango digute.

5.- Behin betikoa lortzeko, Merkataritza Erregistrora joan eta gure enpresa erregistratu behar dugu. Horretarako, aurreko urratsetan lortutako agiri guztiak aurkeztu behar dira: eratze-eskrituraren kopia, izen sozialaren ziurtagiri negatiboa eta behin-behineko IFK. Merkataritza Erregistroan erregistratu ostean, Ogasunera itzuli eta bertan behin betiko IFK emango digute. Gure sozietatea sortuta egongo da dagoeneko.

Arestian genion moduan, aukera hau langile autonomo bihurtzea baino zertxobait neketsuagoa izan daiteke, baina hainbat onura fiskal lor ditzakegu eta gure erantzukizun pertsonala mugatzen du.

Autonomoa izatea edo sozietate bat sortzea nahi duzun argi ez baduzu, Gaztenpresan laguntza eskain diezazukegu. Deitu doako 900 101 143 telefono-zenbakira edo idatz iezaguzu info@gaztenpresa.org helbide elektronikora.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Diciembre 11, 2024
La innovación y la diferenciación son pilares fundamentales para el éxito en el ámbito empresarial, especialmente en un entorno globalizado y altamente competitivo. Ahora que la mayoría de empresas están en Internet y utilizan la tecnología como herramienta y escaparate, saber usarlas correctamente es aún más importante. Hoy día la innovación y la diferenciación son...
Noviembre 11, 2024
Al carecer de la rigidez del trabajo por cuenta ajena, como autónomo puede parecer que tienes más facilidades para conciliar la vida personal y laboral, pero esa aparente flexibilidad también puede generarte problemas a la hora de separar ambas facetas: trabajo y descanso; negocio y ocio. Asimismo, tu productividad también puede verse afectada. Por eso...
Octubre 9, 2024
Maite Ibáñez de Maeztu ha estado a la cabeza de Maikala, una pastelería que ha sido referente del barrio bilbaíno de Deusto y del Casco Viejo.   GAZTENPRESA: Maikala es un proyecto que arranca en 2015, ¿verdad? MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: Nació en el 2015 con la puesta en marcha de la parte del obrador...
Octubre 3, 2024
Vemos habitualmente el término “patrocinado”, ya sea un evento o contenido, pero ¿qué es exactamente? El patrocinio es una estrategia de marketing en la que una empresa (el patrocinador) proporciona financiamiento a una entidad, evento, persona o causa (el patrocinado) a cambio de la exposición de su marca asociada a ese elemento. Es decir, se...
Septiembre 18, 2024
Una mesa de tres patas. Pero no una cualquiera. Una sólida, resistente. Una de esas en las que te juntas a pasar buenos momentos. Eso podría decirse que es Emakumeook. Un proyecto creado por tres mujeres emprendedoras. Almudena, Bea y Naiara.   GAZTENPRESA: ¿Cómo os conocisteis y cómo surge Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook surge porque una...
Septiembre 3, 2024
¿Tu negocio necesita un impulso? ¿Tienes la sensación de que tu empresa se ha estancado últimamente? Quizá sea hora de reevaluar tu estrategia comercial o tu plan de negocio para subir de nivel, potenciar la visibilidad de tu marca y aumentar las ventas de tu producto o servicio. Te ofrecemos una serie de tips para...