×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zure espiritu ekintzaileak saria du

GZT_Campaña-Reto-Post-Lanzamiento-de-Concurso-1000x530_OK_eus
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Azken urtean, Gaztenpresan berritzeko eta negozio bat egokitzeko zenbait adibide eman dizkizugu osasun- eta enpresa-krisi zail honetatik irteten saiatzeko.

Baina, orain, zure txanda eta beste askorena iritsi da, barruan daramazuen espiritu ekintzailea probatzen duzuen edo hala egin nahi duzuenona.

Hurrengo egunetan, #BerrituErronka jarriko dugu abian, eta zure irudimena jarri beharko duzu martxan erronkari aurre egiteko. Negozio-mota bat emango dizugu, eta zuk hura berritzeko eta egungo egoera zuzentzeko zer egingo zenukeen esan beharko diguzu. Horregatik, 1.500, 1.000 eta 500 euroko hiru sari emango ditugu, eskudirutan, hiru ideia nabarmenenak saritzeko.

Ez duzu zertan ekintzailea izan edo negozio bat eduki; nahikoa da ideia on bat izatea eta zure aletxoa jartzeko gogoa izatea. Hala ere, gogoratu, parte hartzeko, Euskadin edo Nafarroan bizi edo eduki behar duzula zure negozioa, eta gehienez ere hiru minutuko bideo bat prestatu behar duzula; bertan, zure ideiak zertan datzan azaldu beharko duzu. Zure bideoaz gain, idatzizko deskribapen bat aurkeztu ahal izango duzu, gehienez ere 500 hitzekoa. Nahiago baduzu, zure ideia islatzen duen argazki bat ere igo dezakezu, baina izan ezazu kontuan, kasu horretan, idatzizko deskribapena nahitaezkoa izango dela. Gainera, gogoratu Gaztenpresa sare sozialetan jarraitzea eta newsletterrean harpidetza egitea ezinbesteko baldintzak izango direla. Erronka argitaratzen denetik 14 egun baliodun izango dituzu zure irtenbidea bidaltzeko eta hurrengo estekan zure datuak betetzeko.

Aurkeztutako proposamen guztien artean, epaimahai batek 2 ideia onenak aukeratuko ditu. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Gaztenpresaren kudeaketa-taldeko pertsona batek, LABORAL Kutxaren Negozio Garapeneko beste batek, BULTZ-LAN aholkularitza-enpresako beste batek eta UPV/EHUko MBAe3 – Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterreko zuzendaritza-taldeko beste batek. Honako alderdi hauek hartuko dituzte kontuan: eskakizun guztiak betetzea, proposamenaren originaltasuna eta aurkeztutako erronkari zein gaur egun bizi dugun egoerari egokitzea. Hirugarren saria publikoak emango du, hurrengo landing pageko bozketa bidez.

Irabazleei Gaztenpresako sare sozialen bidez egingo zaie jakinarazpen ofiziala, erronka itxi eta hurrengo egunetan.

Azkenik, aurrez eskerrak eman nahi dizkizugu, berritzko bultzada bat behar duten pertsonekin zure ideia partekatzeagatik.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...