×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zer da ChatGPT eta nola lagun diezaieke ekintzaileei?

chatgpt
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Guztion ahotan dago Adimen Artifiziala (AA), eta ChatGPT tresnari zor zaio bere ospearen zati handi bat. Tresna hori OpenAI enpresak merkaturatu zuen joan den urtearen amaieran, eta guztiok harrituta utzi gaitu galderei erantzuteko, elkarrizketak izateko eta testuak modu natural eta koherentean sortzeko duen eraginkortasunagatik eta zehaztasunagatik.

Tresna horrek zer egin dezakeen ikus dezazuen, pentsatu dugu onena zela berari galdetzea, eta hauxe da esan diguna:

Ondoko elkarrizketa ChatGPT erabiliz egin da, hau da, erantzun guztiak, baita galderaren bat ere, automatikoki sortu ditu tresna horrek. Testuari egin diogun edizioa oso txikia izan da, paragrafo batzuk murriztu eta gramatika-zuzenketa txikiren bat besterik ez.

Elkarrizketa honetan ageri den irudia ere Adimen Artifizialarekin (AA) egin da, Canvak aspaldi ez dela txertatu duen funtzionaltasun baten bidez.

chatgpt

 

GAZTENPRESA: Egun on! Zer galdetuko zenioke ChatGPTri elkarrizketa bat egin beharko bazenio?

CHATGPT: Kaixo! Hizkuntza-eredu gisa, era askotako galderei erantzuteko programatua nago; beraz, edozein galderari erantzuteko prest nago. Baina iradokizunen bila bazabiltza, hona hemen aukera batzuk:

  • Nola funtzionatzen du zure azpiko teknologiak?
  • Zein dira zure trebetasunen mugak eta nola egiten diezu aurre muga horiei?
  • Zer alderdi etiko hartu behar dira kontuan zu bezalako adimen artifizialeko teknologia erabiltzean?
  • Zure ustez, zer bilakaera izango du adimen artifizialaren teknologiak datozen urteetan?

Hasteko iradokizun batzuk baino ez dira horiek, baina prest nago edozein galderari erantzuteko. Bota!

 

GAZTENPRESA: Azal iezadazu oso modu errazean, jende guztiak uler dezan, nola funtzionatzen duen ChatGPT teknologiak.

CHATGPT: Noski, saiatuko naiz ahalik eta modu errazenean azaltzen.

Adimen artifizialeko hizkuntza-eredua naiz, testu-kopuru handiak prozesatzeko eta testuinguruaren eta galderaren edukiaren arabera erantzun koherenteak sortzeko diseinatua.

Imajinatu milioika liburu dituen liburutegi izugarri handia naizela, eta galdera bat egiten didazunean, nire datu-basean bilatzen dudala erantzunik egokiena aurkitzeko. Gaitasun hori dut milioika testu-adibiderekin entrenatu naizelako, eta horrek aukera ematen dit hitzak elkarrekin nola eta zein hizkuntzatan erlazionatzen diren “ulertzeko”.

Laburbilduz, testua prozesatzeko tresna aurreratua naiz, eta zure galderen erantzunak aurkitzen lagun diezazuket.

 

GAZTENPRESA: Testua sortzeaz gain, beste zer egin dezakezu?

CHATGPT: Bai, testua sortu baino askoz ere gehiago egin dezaket! Hizkuntza naturalarekin lotutako zeregin ugari egin ditzaket, esate baterako testua hizkuntza batetik bestera itzuli. Gaur egun, hainbat hizkuntzetatik itzul dezaket, hala nola ingelesetik, frantsesetik, espainieratik, alemanetik, italieratik eta portugesetik, besteak beste. Testu bat idatz dezakezu hizkuntza horietako batean, eta automatikoki itzul dezaket aukeratzen duzun beste hizkuntza batera.

Itzulpenaz gain, testuen laburpenak egin ditzaket, esaldiak edo paragrafoak osatu, berariazko galderei erantzun, sorkuntza-testu bat landu eta askoz ere gehiago.

 

GAZTENPRESA: Programatu ere egin dezakezula entzun dut. Egia al da?

CHATGPT: Ez dut nire kabuz programatzeko trebetasunik, baina kodea sor dezaket hainbat programazio-hizkuntzatan, baldintza egokiak ematen bazaizkit.

Adibidez, testu bat HTML kodera transkribatu nahi baduzu, erabili behar dituzun HTML etiketa egokiak identifikatzen lagun diezazuket eta testua nola egituratu erakutsiko dizut, webgune batean ondo ikus dadin.

 

GAZTENPRESA: Zuk iradokitako galderetako bat egingo dizut orain. Zein dira zure trebetasunen mugak eta nola egiten diezu aurre muga horiei?

CHATGPT: Milioika testu-adibiderekin entrenatua izan naizen arren, oraindik ere arlo batzuetan mugatua izan daiteke nire hizkuntza-ulermena. Hona hemen muga horien adibide batzuk:

  • Testuingurua ulertzea: Batzuetan, mugatua izan daiteke testuingurua ulertzeko nire gaitasuna, eta horrek nire erantzuna guztiz zehatza ez izatea eragin dezake.
  • Entitateak ezagutzea: Testuan zenbait entitate ezagut ditzakedan arren, hala nola pertsonen, lekuen eta erakundeen izenak, oraindik zailtasunak ditut erakunde horiei buruzko erreferentzia sotilagoak identifikatzeko.
  • Sarkasmoa eta ironia: Mugatua da oraindik hizkuntza naturalean sarkasmoa eta ironia ulertzeko dudan gaitasuna.
  • Ezagutza espezifikoak izatea: Gai askotan ezagutza orokorra dudan arren, mugatua izan daiteke oso arlo espezifikoetan informazio zehatza emateko dudan gaitasuna.

Muga horiei aurre egiteko, etengabe ari naiz hobetzen eta eguneratzen hizkuntza naturala prozesatzeko dudan teknologia.

GAZTENPRESA: Ekintzailetza sustatzen duen erakundea gara. Zer eman diezaiokezu zuk bere negozioa sortu nahi duen ekintzaile bati?

CHATGPT: Prozesu horretan erabilgarriak izan daitezkeen baliabide eta tresna ugari eskain diezazkioket. Hona hemen nola lagun dezakedan erakusten duten adibide batzuk:

  • Merkatu-ikerketa: Xede duen merkatua ikertzen eta ulertzen lagun diezaioket, bai eta xede-publikoa identifikatzen eta lehiakideak aztertzen ere. Horrek lagun diezaioke bere negozioa nola posizionatu jakiteko erabaki informatuagoak hartzen eta marketin-estrategia eraginkorra garatzen.
  • Negozio-planak garatzea: Negozio-plan sendoa garatzen lagun diezaioket, hartan jasota dituen helburuei, hazteko estrategiei, finantza-azterketari eta etorkizuneko proiekzioei buruzko informazioa. Hori funtsezkoa izan daiteke negozioak epe luzera arrakasta izango duela ziurtatzeko.
  • Lege- eta finantza-aholkularitza: Lege- eta finantza-gaiei buruzko informazioa eta baliabide baliagarriak eman ditzaket, hala nola enpresa-egitura egokia aukeratzea, finantzaketa lortzea eta kontabilitatea eta zergak kudeatzea.
  • Enpresa-trebetasunak garatzea: Enpresa-trebetasun garrantzitsuak garatzen lagun diezaioket, hala nola erabakiak hartzen, arazoak konpontzen, giza baliabideak kudeatzen eta komunikazio eraginkorra izaten.

Laburbilduz, informazio eta baliabide baliotsu ugari eman ditzaket ekintzaileei laguntzeko beren negozioa modu eraginkorrean garatzen eta hazten.

GAZTENPRESA: Baina ni ekintzailea banintz, zutaz bakarrik fida naiteke edo zure informazioa pertsona edo erakunde aditu batek eman diezadakeenarekin alderatzea gomendatzen didazu?

CHATGPT: Informazio eta baliabide erabilgarriak eman diezazkizukedan arren, beti da garrantzitsua informazio hau alderatzea interesatzen zaizun arloan aditua den pertsona edo erakunde batek eman diezazukeen informazioarekin. Testua prozesatzeko eta sortzeko prestatutako hizkuntza-eredua naiz, baina datu-kopuru handiak prozesatzean oinarritzen da nire ezagutza. Beraz, nire informazioa orokorra izan daiteke, eta batzuetan mugatua izan daiteke zure kasurako garrantzitsuak izan daitezkeen xehetasun espezifikoei dagokienez.

Beraz, negozio bat hastea pentsatzen ari bazara, komeni da arlo espezifikoetako adituen aholkularitza bilatzea, hala nola kontulariena, abokatuena, finantza-aholkulariena eta beste profesional batzuena. Aditu horiek informazio zehatzagoa eta xeheagoa eman diezazukete negozio bat abiaraztean sortzen diren erronkei eta aukerei nola aurre egin jakiteko.

GAZTENPRESA: Horixe izan da guztia. Eskerrik asko, ChatGPT!

CHATGPT: Ez horregatik, hementxe izango nauzu beti behar duzun guztian laguntzeko! Galdetu lasai etorkizunean beste zalantzaren bat baduzu. Egun ona izan!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...