×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Youth Businees Spain Fundazioan urtebete daramagu lanean

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Duela urtebete hiru fundaziok (Madrileko Tomillok, Euskadiko Gaztenpresak eta Kataluniako CEPACek) Espainiako gazteen autoenplegua sustatzeko elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu zuten. Ekimenez, ahaleginez, talde-lanez eta ikaskuntzaz beteriko urtea izan da. Ibilbide horretan, beste fundazio batzuek bat egin dute ekimenarekin, eta denbora tarte laburrean YBSk 8 fundazio izango ditu Espainian.

YBS nazio-eremuko fundazioa da, eta gazteen autoenplegua sustatzen du, gazteek beren lanpostua sortzeko lanbide- edo enpresa-proiektu bat abian jarriz eta, horrela, langabeziari aurre egiteko.

YBSk ekintzaile-sena eta negozio ideia bat duten, baina hori abian jartzeko beharrezko baliabideak ez dituzten, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei laguntzen die, prestakuntza-programak, finantzaketa eta mentoringa bateratzen dituen metodologia baten bidez. YBSk sustaturiko mentoring programa estatu mailako ekimen kolektibo bat da eta autoenplegua sustatzea du helburu. Profil ekintzailea duten eta duela gutxi negozio bat martxan jarri duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

YBSren helburua datozen 5 urteetan Espainian 5.000 negozio berri sortzen laguntzea da. Horiek, aldi berean,  10.000 lanpostu berri sortuko dituzte gazteentzat.

Gaztenpresan harro gaude horrelako ekimenetan parte hartzeaz, euskal ekonomiak aurrera egiteko eta euskal enpresa-ehuna garatzeko guztiz beharrezkoak direla ulertzen baitugu.

Gure mentoring programa interesgarria iruditzen bazaizu edo informazio gehiago nahi baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko, 900 101 143 telefonora deituz edo info@gaztenpresa.org helbidera idatziz.

Mentoring buruzko informazio gehiago

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...