×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

IGASI Vacuum Solution S.L.: industria-sektorean sortu berria den ETE bat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Espiritu ekintzailea testuinguru eta sektore guztietan zabaltzen ari da, industrialean barne, baita gaur egungoa bezalako egoera berezietan ere. Enpresa Txiki eta Ertainaren eguna dela eta, elkarrizketa egin diogu IGASI Vacuum Solutionko lantaldeari. Proiektu ekintzailea da, eta laster urtebeteko ibilbidea beteko du enpresa gisa.

 

Nola sortu zen Igasi eta nola definituko zenukete zuen enpresa?

Enpresa gaztea gara, sortu berria. Aurretik, eraztun likidoko huts-ponpak fabrikatzeko eta konpontzeko enpresa bat zegoen, eta haren errautsetatik sortu ginen. IGASI Vacuum Solution enpresa 8 eta 20 urte bitarteko esperientzia duten ingeniari- eta finantzari-talde batek osatzen du. Hausnarketa-aldi baten ondoren, eta etorkizuneko proiektuei buruzko elkarrizketa askoren ondoren, oso lehia txikiko merkatu-hobi bat aurkitu genuen, potentzial handiko negozio bat ikusi, eta aurrera egitea erabaki genuen. Enpresa sortzeko erabakia hartu ondoren, Andoain aukeratu genuen ezartzeko, gure bezero potentzialak dauden inguruaren erdi-erdian dagoelako eta produktua fabrikatzeak eskatzen dituen premia nagusiak betetzeko prestatuta dagoelako: proba-banku bat, mekanizazio-lantegiak hurbil, etab.

 

Bilakaera horretan, noiz sartu zen Gaztenpresa?

Hausnarketa horren ondoren, erabaki genuen aholkularitza behar genuela proiektuaren ideiak finkatzeko eta bideragarritasun-plana egiten laguntzeko, finantziazio-bideak aurkitzeko eta enpresak aurrera egin zezakeela ziurtatzeko ikuspuntu objektibo bat aurkitzeko. Beste lankide batzuen aipamenen bidez, harremanetan jarri ginen Bultz Lan enpresarekin, eta hori Gaztenpresaren enpresa laguntzailea da. Tutoreetako batekin, Marisarekin, hitz egin genuen, eta harritu egin gintuen haren profesionaltasunak; izan ere, nahiz eta gure produktua ezagutu ez, hasieran kontuan hartu ez genituen puntuak planteatu zizkigun. Gaztenpresaren eskutik iritsi ginen LABORAL Kutxara eta Elkargira. Erakunde horiek gure negozio-ideia finantzatzen eta abian jartzen lagundu ziguten. Emaitza oso positiboa izaten ari da, gaur egun funtzionatzen ari garelako eta gure bezero-zorroa handitzen ari delako, bai Estatuan, baita nazioartean ere.

 

Nor dago enpresa honen atzean eta nolakoa da eguneroko bizimodua?

IGASI taldea hiru lagunek osatzen dugu: Garbiñe Imaz Tolosa Finantza Departamentuan dago; Asier Calle Hernandez Produkzio Zuzendaria da; eta Igone Agirre Iturbe Merkataritza Teknikaria da. Talde honen zeregin nagusia da bezero berriak lortzea, eta horiei laguntza teknikoa ematea hutsaren eta haren osagaien inguruan, adibidez, eraztun likidoko huts-ponpekin eta horien osagarriekin. Urte askotako esperientzia daukagu, eta gure zerbitzua eskaintzen dugu arazo teknikoak konpontzeko lehendik dauden instalazioetan eta instalazio berrietan. Bezeroen instalazioetara joaten gara, eta in situ baloratzen ditugu etorkizunean sor daitezkeen beharrak edo arazoak.

Eraztun likidoko huts-ponpen parke bat daukagu aldi baterako alokatzeko, bezeroek ekoizpena gelditu beharrik izan ez dezaten.

 

Gaur egungo osasun-testuinguruaz gain, egoera soziopolitiko konplexua ere bizi dugu, enpresa-sare osoari zuzenean edo zeharka eragiten diona. Nola eragin dizue zuei?

Gure sektoreko edo beste edozein motatako ia enpresa guztiek bezala, egunero egin behar diogu aurre lehengaien, elektrizitatearen, gasolinaren eta abarren prezio-igoerari. Horregatik, gure salmenta-prezioei ia egunero eman behar izaten diegu berriz balioa. Hain zuzen ere, gure enpresa ziurgabetasun eta ezegonkortasun handiko une batean sortu zen, bai ekonomian, bai gizartean, eta, beraz, oraingoz ez dugu beste errealitaterik ezagutzen. Aurreko krisialdietan ere egin behar izan genituen ahaleginak, profesionaltasunez eta heldutasunez, eta eskarmentu horrek indartu egin gaitu gure proiektuan are gehiago sinesteko. Ilusio handiz hasi genuen proiektua, eta ia urtebete egin ondoren, ikusi dugu gure helburuak betetzen ari direla.

 

Zuk ere negozio-ideia bat baldin baduzu eta itxuratu nahi baldin baduzu, jarri harremanetan Gaztenpresa taldearekin, negozio plan bat egiten eta zure proiektu ekintzailearen potentziala ebaluatzen lagunduko dizugu.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...