×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Sortu publizitate-kanpaina erraz bat sareetan eta sustatu zure negozioa

facebook-ads
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Sare sozialen abantaila handienetako bat da edozein negozioren marketin-estrategiarako balio dutela. Berdin da nazioarteko enpresa baten edo tokiko ETE baten arduradun izatea, edo kanpaina horretarako aurrekontu txikia izatea: kasu guztietan izango duzu aukera zure premietara doitutako merkatu potentzial batetara iristeko eta zure produktuak eta zerbitzuak zure aukeretara egokitutako kostuekin sustatzeko.

Galdera honakoa da: Nola egin? Erantzuna bikoitza da: batetik, sare sozialetako estrategia egoki batekin eta, bestetik, publizitate-kanpaina errazekin, horiekin bezero gehiagorengana iritsi ahal izango baituzu zure eragin-eremuan.

Beste post batzuetan azaldu dizugu nola eman ezagutzera zure negozioa sareetan eta zein diren sare sozialetan ekintza-plan on bat sortzeko jarraibideak. Oraingo honetan, publizitatean eta hura egiteko sarerik egokienetan jarriko dugu arreta: Facebook eta Instagram, Twitter eta LinkedIn. Kanpaina horiek agentzia espezializatuei eskatzeko beharrezko baliabideak ez badituzu, izan itzazu gogoan jarraibide hauek, publizitate-kanpaina errazak egiten lagunduko baitizute.

Facebook Ads.

Facebooken eta Instagramen online publizitate-plataforma autokudeagarria da. Haren bitartez, iragarkiak erakutsi ahal izango dizkiegu erabiltzaileei, branding-ekintzak egiteko, gure webgunea sustatzeko, gure webgunera trafikoa erakartzeko, gure produktuak saltzeko eta abarretarako. Google Ads plataformaren eskaintza-metodo berdinarekin funtzionatzen du, baina merkatua segmentutan banatzeko askoz gaitasun handiagoa du. Eta kanpaina bat konfiguratzea oso erraza da:

– Zehaztu zertarako nahi duzun iragarkia (erabiltzaileak bere datuak uzteko, zure webgunera joateko, zure argitalpenean Like egiteko…).

Segmentatu publikoa: iragarkia argitaratuko den gunea, data, zure bezero potentzialen adin-tartea, hezkuntza, interesak, hizkuntzak, generoa…

– Aukeratu pantailako zein lekutan agertuko diren iragarkia, aurrekontuaargitalpen-datak eta ordaintzeko modua (klik eginda edo inprimatze bidez).

– Ordaindu eta kito.

Argitaratu aurretik, zirriborro bat ikusiko duzu eta, gero, iragarkien eta emaitzen jarraipena egin ahal izango duzu haren pixelari esker. Facebook Ads plataforman doan sor daitezke iragarkiak: erabiltzaileek egiten duten klik bakoitzeko (CPC) edo mila inprimatze bakoitzeko (CPM) bakarrik ordaintzen da, eta gutxieneko aurrekontua 5 eurokoa da.

Abantaila asko ditu, baina honako hauek dira garrantzitsuenak: erraztasuna, segmentutan banatzeko gaitasuna eta bezeroen merkatu potentziala, Facebook baita gure inguruan gehien erabiltzen den sare soziala. Laguntzaile hau erabiltzen hasteko, sartu esteka honetara.

Twitter Ads

Twitterren publizitate-plataforma Facebookenaren nahiko antzekoa da, baina intuitiboagoa eta zertxobait garestiagoa da. Harekin, followerrak, gure webguneko bisitak, gure webguneko bihurketak, gure argitalpenen retweetak, beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko helbideak eta abar lor ditzakegu. Facebooken bezala, zer lortu nahi dugun erabaki behar dugu lehenengo. Gero, kanpainaren iraupena zehaztu eta hura segmentutan banatu behar dugu, eskaintzen dizkigun irizpideak kontuan hartuta; iragarkiak zein kokaleku geografikotan erakutsi adieraziko dugu; aurrekontua eta gure eskaintza zehaztuko ditugu, lortutako ekintza bakoitzeko; eta ordaindu egingo dugu. Kasu honetan ere kanpainak emandako emaitzen jarraipena egin ahal izango dugu. Twitter Ads oso erabilerraza da, kanpainak oso azkar konfiguratzen dira eta jarraitzaileak lortzen baditugu bakarrik ordaindu ahal izango dugu, segmentazio handia eskaintzeaz gain. Gainera, beste orientazio batzuetara iristeko aukera izango dugu, telebista-programetako Twitter kontuekin jarduten duten erabiltzaileengana, adibidez.

Kanpaina bat Twitter Ads bidez sortzeko, sare horretan kontu bat izan eta esteka honetan sartu behar duzu, besterik gabe.

LinkedIn Ads

Hiruen artean honako hau izango da, seguruenik, errazena. Gainera, publiko jakin batengana iristeko iragarkiak argitaratzea eta argitalpenak babestea ahalbidetzen du, horiek irismen handiagoa izan dezaten. Plataforma honek ere enkante bidezko sistema batekin funtzionatzen du eta, bertan, iragarkiak gure publikorik garrantzitsuenari helaraztea da helburua. Sare hau profesionala da, jakina, eta oso lan-profil zehatzak dituzten erabiltzaileak izango dira beti haren xede. Horregatik, oso segmentazio-aukera bereziak eskaintzen ditu: kokapen geografikoa, adina eta generoa, baina baita enpresan duen kargua, laneko funtzioa, tituluak, gaitasunak, prestakuntza-zentroak eta abar ere. LinkedIn bidez, klik bakoitzeko (CPC) edo 1.000 inpresio bakoitzeko (CPM) ordain dezakegu. Gainera, oso aukera interesgarria eskaintzen du: iragarkiak erabiltzailearen LikedIn postontzira (InMail babestua) zuzenean bidaltzeko aukera. Abantaila horrez gain, sare honek irisgarritasun handia eskaintzen die enpresei, eta ezin hobea da profil profesional zehatz batengana iritsi nahi badugu.

Bestalde, oso CPC eta CPM altuak ditu, eta gure publiko potentzialak guztiz zehaztutako profil profesionala izan behar du aukera hau eraginkorra izan dadin. Edonola ere, emaitza mugatuak ditu eta, beraz, publizitate-kanpaina osagarri gisa zehaztea komeni da. LinkedInen iragarki bat egiteko, hemen klik egin behar duzu.

Zure negozioa marketin-kanpainen bitartez sustatzeko informazio gehiago behar baduzu, gogoratu Gaztenpresan prestakuntza-tailerrak eta -ikastaroak ditugula zuri laguntzeko. Ez izan zalantzarik: konta iezaguzu zure ideia eta ausartu ekitera!

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...