Pribatutasun-politika

GAZTENPRESA FUNDAZIOAk (aurrerantzean, “GAZTENPRESA“) erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera. Horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu emandako datu pertsonalak ez daitezen galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu edo lapurtu, teknologiaren egoera, datuen izaera eta izan ditzaketen arriskuak kontuan hartuta.

GAZTENPRESAk, zure informazio pertsonala edo harreman profesionaletarakoa erabiltzeak zuretzat duen garrantziaz eta informazio hori kudeatzeko moduaz jabetuta, zure esku jartzen du Pribatutasun-politika hau, “GAZTENPRESA DIGITALA” izeneko web-plataformaren bidez, https://miproyecto.gaztenpresa.org-en eta https://gaztenpresa.org/gaztenpresa-digital/-en (aurrerantzean, “Ikaskuntza-plataforma“), zure datu pertsonalak nola tratatzen ditugun eta zure pribatutasuna eta ematen diguzun informazioa nola babesten dugun zehatz-mehatz jakinarazteko. Etorkizunean aldaketak eginez gero, Ikaskuntza-plataformaren bidez edo beste bitarteko batzuen bidez jakinaraziko dizugu, sartutako pribatutasun-baldintza berriak ezagut ditzazun.

Ikaskuntza-plataforma honen bidez ez da erabiltzaileen datu pertsonalik jasotzen haiek jakin gabe, eta ez zaie berariaz aipatutakoez bestelako hirugarrenei jakinarazten.

Ikaskuntza-plataformak hirugarren erakundeen webguneetarako estekak ditu, eta horien pribatutasun-politikak ez dira GAZTENPRESArenak bezalakoak. Webgune horietara sartzean, zure pribatutasun- eta cookie-politikak onartzen dituzun erabaki dezakezu. Oro har, Interneten nabigatzen baduzu, hirugarrenen cookieak onartu edo atzera bota ditzakezu zure nabigatzailearen konfigurazio-aukeretatik edo web-orritik bertatik.

Nor da Tratamenduaren Arduraduna?

Ikaskuntza-plataformaren bidez emandako datu pertsonalen arduraduna honako hau da:

GAZTENPRESA FUNDAZIOA

IFZ: G-20784500

Helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua zk.g., 20500, Arrasate, Gipuzkoa

900 101 143 / 944 104 131

rgpd@gaztenpresa.org

www.gaztenpresa.org

Zein helbururekin eta legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Ikaskuntza-plataforman erregistratu ondoren, haren bidez lortutako datu pertsonalak tratatzen ditugu, erabiltzaileari tresnak, dokumentazioa, prestakuntza-bideoak, informazio interesgarria eta deskargagarria emateko, negozio-ideia edo ekintzailetza-proiektua ikasi eta garatzeko, edo haren bideragarritasuna baloratzeko, eta edukiei buruz informatuta edukitzeko, ikaskuntza-prozesuan lagunduko dion tutore baten laguntzarekin. Ikaskuntza-plataformaren berrikuntzak posta elektroniko bidez jakinaraziko dizkizugu, horiei buruz informatuta egon zaitezen.

Tratamendu hori legitimatzeko oinarria Ikaskuntza-plataformaren bidez ematen diguzun baimena da, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikuluaren arabera.

Nola biltzen dugu zure informazioa?

Zure informazio pertsonala Ikaskuntza-plataformaren bidez biltzen dugu, bertan erregistratzen zaren unetik.

Erabiltzailearen zer datu tratatuko ditugu?

Ekintzaileei buruz tratatutako datu pertsonalak pixkanaka biltzen dira Ikaskuntza-plataforman sartutako prestakuntza-blokeetan (“Ideia”; “Plana”; “Finantzaketa”; “Izapideak”; “Kontsolidazioa”). Tratatzen dugun informazio pertsonalak honako identifikazio-datu hauek ditu: izen-abizenak, sexua, lurraldea (GAZTENPRESAren jarduera Euskadin eta Nafarroan egiten baita), telefonoa, posta elektronikoa, profesional mota, NANa, helbidea, adina, lan-egoera, lanbide-esperientzia, negozio-proiektuarekin lotutako datu ekonomikoak eta finantzarioak, merkataritza-informazioa.

Bestalde, tutoreari dagokionez, izen-abizenen identifikazio-datuak jasotzen dira.

Gainera, Ikaskuntza-plataformaren bidez, cookieen bidez, hain zuzen, nabigazioari buruzko informazio pertsonala biltzen dugu. Erabiltzen ditugun cookieak, haien helburuak eta nola konfiguratu edo desgaitu ditzakezun argi eta zehatz jakiteko, kontsultatu gure

Cookie-politika.

Era berean, Ikaskuntza-plataformaren bidez sartzen ari zaren informazioa eskuratuko dugu.

Zer erantzukizun duzu erabiltzaile gisa?

Datuak kanal elektronikoen bidez ematean, erabiltzaileak 18 urtetik gorakoa dela eta GAZTENPRESAri emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla bermatzen du. Ondorio horietarako, erabiltzaileak baieztatzen du jakinarazitako datuen egiazkotasunaren erantzule dela eta informazio hori behar bezala eguneratuta edukiko duela, bere benetako egoerari erantzuteko moduan, eta, datu faltsu eta zehaztugabeak emanez gero, horien erantzule egingo dela, bai eta sor daitezkeen kalte eta galera zuzenen edo zeharkakoen erantzule ere.

Zenbat denbora gordeko dugu zure informazioa?

GAZTENPRESAn zure informazioa bildu genueneko helburua betetzeko behar den denborarako baino ez dugu gordeko, ezartzen zaizkigun lege-betebeharrak betetzeko eta datuak bildu zireneko helburua betetzetik erator litezkeen erantzukizunei erantzuteko.

Nolanahi ere, eta oro har, zure informazio pertsonala gordeko dugu, baimena atzera botatzen edo tratamendua ezabatzeko eta/edo mugatzeko eskubidea gauzatzen ez duzun bitartean. Kasu horretan, informazioa blokeatu egingo da, eta gordeta edukitzeaz gain ez da erabiliko, harik eta erreklamazioak egiteko edo defendatzeko beharrezkoa izan daitekeen arte edo legezko preskripzio-epeen barruan erantzun beharreko erantzukizunen bat erator daitekeen arte. Gainerako kasuetan, informazioa ezabatu egingo da.

Nortzuk dira zure datuen hartzaileak?

GAZTENPRESAk honako hauei soilik jakinaraziko dizkie datu pertsonalak:

–        Estatuko Administrazio Orokorreko, administrazio autonomikoetako eta toki-administrazioetako hirugarrenak, organismoak eta erakunde publikoak, baita bere kasuan datuak ematera legez behartuta dagoen jurisdikzio-organoak ere.

–        Erabiltzailearekin kontratu-harremana kudeatu ahal izateko sozietate laguntzaileak eta/edo partnerrak:

LABORAL KUTXA (IFZ: F75076935; helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua zk.g., 20500 Arrasate-Gipuzkoa), baldin eta ekintzailearen proiektua finantzatzeko beharra aintzat hartzen bada.

Era berean, GAZTENPRESArekin kontratu bidez lotutako zerbitzuen hornitzaileek ere trata ditzakete datuak. Tratamendu-eragile horiek GAZTENPRESAren kontura tratatuko dituzte datu pertsonalak, gure jarraibideak zorrotz betez eta tratamenduaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren segurtasun-bermeekin: enpresa-aholkularitza espezializatuko zerbitzuen enpresa hornitzailea eta Ikaskuntza-plataformaren diseinuaren eta kudeaketaren enpresa hornitzailea.

Ba al dago datuen nazioarteko transferentziarik?

Ez dago zure datuen nazioarteko transferentziarik Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpoko herrialdeetara, Cookie-politikan ezarritako baldintzetan izan ezik, hala badagokio.

Zer eskubide dituzu zure datuen tratamenduari dagokionez, eta nola erabil ditzakezu?

Datuak babesteko araudian ezarritako betekizunekin bat eginez, honako eskubide hauek dituzu: datuen atzipena, zuzenketa, ezabaketa eta eramangarritasuna, datuen tratamenduari aurka egitea eta mugatzea, bai eta datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakien xede ez izatea ere, hala dagokionean.

Eskubide horien ezaugarriak honako hauek dira:

–        Doakoa da, argi eta garbi funtsik gabekoak edo gehiegizkoak diren eskaerak izan ezik (adibidez, errepikakorrak). Kasu horretan, GAZTENPRESAk kanon proportzionala kobratu ahal izango du jasandako administrazio-kostuekiko edo jarduteari uko egin ahal izango dio.

–        Zuzenean edo legezko edo borondatezko ordezkariaren bidez erabil ditzakezu eskubideak.- Zure eskaerari hilabeteko epean erantzun behar diogu, baina, eskaeren konplexutasunaren eta kopuruaren arabera, epea beste bi hilabete luza daiteke.

–        Eskubide horiek erabiltzeko bideei buruzko informazioa eman behar dizugu. Bide horiek irisgarriak izan behar dute, eta, eskubide horiek erabiltzea eskatuz gero, ezin dizugu ukatu beste bide bat aukeratzen baduzu ere. Eskaera bitarteko elektronikoen bidez aurkezten bada, informazioa bitarteko horien bidez emango da, ahal denean, besterik eskatzen ez badiguzu.

–        GAZTENPRESAk ez badu eskaera bideratzen, gehienez ere hilabete barru jakinaraziko dizu zergatik ez duen egin, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa jartzeko aukera duzula ere jakinaraziko dizu.

Zure eskubideak balia ditzakezu GAZTENPRESAn, honako bide hauetako edozein erabiliz:

  1. Posta arruntez: eskaera idatzita eta sinatuta GAZTENPRESAra bidaliz, Uhagon Alkatea kalea 12, 48009 PK Bilbo, Erref. “DBEOko Eskubideak Erabiltzea”.
  2. Posta elektronikoz: eskaera eskaneatuta eta sinatuta bidal dezakezu rgpd@gaztenpresa.org helbide elektronikora, gaian “DBEOko Eskubideak Erabiltzea” adieraziz.

Bi kasuetan, nor zaren egiaztatu beharko duzu, NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia edo, hala badagokio, kopia eskaneatua aurkeztuta, interesdunari edo haren legezko ordezkariari bakarrik erantzuten diogula ziurtatzeko. Azken kasu horretan, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko duzu.

Era berean, eta bereziki zure eskubideak erabiltzeko orduan uste baduzu ez duzula erantzun egokirik jaso, jakinarazten dizugu erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzula Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril).

Nola babesten dugu zure informazioa?

GAZTENPRESAn zure informazio pertsonala babesteko konpromisoa hartzen dugu.

Neurri, kontrol eta prozedura fisikoak, antolakuntzakoak eta teknologikoak erabiltzen ditugu, fidagarriak eta eraginkorrak, datuen osotasuna eta segurtasuna zaintzeko eta pribatutasuna bermatzeko.

Gainera, datu pertsonaletara sarbidea duten langile guztiei prestakuntza eman zaie, eta zure datu pertsonalen tratamenduekin lotutako betebeharren berri dute.

Segurtasun-neurri horiek guztiak aldian-aldian berrikusten dira, egokiak eta eraginkorrak direla bermatzeko.

Hala ere, segurtasun absolutua ezin da bermatu, eta ez dago zeharkaezina den segurtasun-sistemarik; beraz, tratatu beharreko eta gure kontrolpean dagoen informazioa arriskuan badago segurtasun-arrakala baten ondorioz, neurri egokiak hartuko ditugu arrakalaren eragina minimizatzeko, gertakaria ikertzeko, DBEBari jakinarazteko eta, hala badagokio, kaltetutako erabiltzaileei jakinarazteko, neurri egokiak har ditzaten.