×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Patxi Vizcaino, Vaprest elkarteko bazkidea: “Gaztenpresak gure enpresa sortzen lagundu digu gure lan-jarduerarekin jarraitu ahal izateko”

Patxi Vizcaino, Imanol Lecuona e Iñigo Gracia
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Patxi Vizcainorekinhitz egin dugu. Imanol Lecuona eta Iñigo Graciarekin batera, Vaprest enpresa gipuzkoarra jarri dute martxan. Enpresa horrek mota guztietako sektoreetarako presiozko aparatuak instalatu, konpondu eta mantentzen ditu: altzairutegiak, galdategiak, elikagai-fabrikak, ospitaleak, garbitegiak, etab.


Nola erabaki zenuten Imanolek, Iñigok eta zuk ekitea?

Gure ekintzailetza beharretik dator. Argi eta garbi. Hirurok lurrunezko galdarak eta fluido termikoak instalatzen zituen eta ia 30 urtez martxan egon zen enpresa batean egiten genuen lan. Baina, ekarri zuen covid eta krisi ekonomikoarekin, eta agian kudeaketa txar baten ondorioz ere, azkenean enpresa horrek itxi egin zuen. Hala ere, gu ziur geunden oraindik bazegoela negozio-aukerarik sektore horretan, betiere ondo lan egiten bazen, eta, beraz, geure enpresa sortzea pentsatzen hasi ginen..


Negozioa sortu eta zein unetan jarri zineten harremanetan Gaztenpresarekin?

Hasiera-hasieran. Aurreko enpresaren hartzekodunen konkurtso-prozesuan geunden oraindik, prentsaren bidez edo, agian, Internet bidez jakin genuenean Gaztenpresak gure negozioa sortzen lagun diezagukeela. Horrela jarri ginen harremanetan Marisa Trueba eta Irenerekin eta, ordutik, haiek lagundu digute enpresa sortzeko prozesuaren fase guztietan. Genituen zalantza asko argitu dizkigute, eta negozio-planarekin lagundu digute. Laboral Kutxarekin ere harremanetan jarri gintuzten finantzaketaren gaiari heltzeko..

Zuen enpresa, Vaprest, errealitate bihurtu zen 2021eko abenduan. Nola baloratzen duzue zuen negozioak denbora honetan izan duen ibilbidea?

Oso modu positiboan, espero genuena baino hobeto joan zaigulako. Negozio-plana egin genuenean, nahiko negozio-perspektiba estuak planteatu genituen, oinak lurrean jarrita, baina, gure harridurarako, nabarmen gainditu ditugu. Esan beharra dago zorte handia izan dugula iraungitako enpresaren bezeroek eta hornitzaileek gure alde egitea erabaki dutelako eta gure enpresa-abenturan lagundu gaituztelako. Haien laguntzari esker, plantilla handitu behar izan dugu, eta gure asmoa da pertsona gehiago kontratatzen jarraitzea, guregan konfiantza duten enpresei zerbitzurik onena eman ahal izateko.

Patxi, eskerrik asko zuen ekintzailetza-historia partekatzeagatik!

Hemen aurki dezakezue Vaprest:

Egiburuberri Pasealekua Ibilbidea, 20100 Errenteria, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 713 496. Webgunea: https://vaprest.com/

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...