×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola identifika eta sor dezaket nire negozioaren helburua?

proposito
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekitea dirua irabaztea baino askoz gehiago da: ekimena, pasioa, ilusioa, ahalegina, sakrifikatzeko gaitasuna, erresilientzia… eta beste ezaugarri osagarri pila bat. Ekintzaile batek proiektu berri bat nola martxan jarri aztertzen duenean, helburu bat izan behar du, proiektu hori bizimodua ateratzeko tresna hutsa baino zerbait gehiago bihurtuko duen motibazio jakin bat.

Helburua eta urrezko zirkulua

Eta zer da zehazki helburua? Galdetuko diozu zeure buruari. Euskaltzaindiak honako definizio hau ematen digu: «Lortu edo egin nahi den gauza, nahita bilatzen dena». Hortaz, definizioan horrenbeste azpimarratu dugun «nahi» hori aplikatzeko modurik egokiena nabarmenduko dugu hurrengo lerroetan.

Kontzeptu hori azaltzeko, ez dago Simon Sinek baino hoberik. Idazle eta motibatzaile ingeles horrek lidergo inspiratzailearen eredu sinple baina boteretsu bat diseinatu zuen. Eredu horretan, dena oinarritzen da berak «urrezko zirkulua» deritzonean eta galdera honetan: «zergatik». Ez al diozu inoiz galdetu zure buruari pertsona eta erakunde batzuek zergatik inspiratzen gaituzten eta beste batzuek ez? Sinekek bere aurkikuntza ezagutarazi zuen, eta, haren bidez, erabat aldatu zuen munduari buruzko bere ikuspegia, baita bere jardunbidea ere. Haren teoriaren arabera, munduko lider eta erakunde inspiratzaile garrantzitsu guztiek ¾Apple, Martin Luther King eta Wright anaiak, besteak beste¾ modu berean pentsatzen eta jarduten dute eta modu berean komunikatzen dira, gainerako guztiena ez bezalako modu batean, hain zuzen. Aurkikuntza hori egin ondoren, patroia kodetu eta «urrezko zirkulua» deitu zion.

Erakundeen % 100ek badakite zer egiten duten. >Batzuek badakite nola egiten duten (balio-proposamena esaten dioguna); baina oso gutxik dakite zergatik egiten duten.

«Zergatik egiten dute erakundeek egiten dutena?» galderaren erantzuna da, hain zuzen ere, helburua. Gaur egun spoilerrak oso modan daudenez, spoiler bat egingo dugu: ez da dirua irabaztea. Hori emaitza da beti, baina ez arrazoia. Jarraian azalduko dizugu zein den.

Nola aplikatu helburua negozioetan

Helburua horren elementu garrantzitsua bada, nola aplikatu ekintzailetzaren unibertsoan? Zertarako balio dezake?

Ekintzaile gisa, zure negozio-ideiaren azterketa egin beharko zenuke: Zer betebehar du? Zergatik existitu beharko luke edo existitu behar du? Zein da haren izateko arrazoia eta zergatik axola beharko litzaioke zure xede-publikoari edo edonori? Galdera horien erantzunek osatzen dute helburua, eta horiek izan behar dute zure ideiaren edo proiektuaren komunikazioa eraikitzeko oinarria.

Horregatik, Simon Sinekek azaltzen duen moduan, komunikazioa barrutik kanpora egin behar da.

Propósito-negocio-eus

Teoria hori biologiaren printzipioetan oinarrituta dago. Giza garunaren zeharkako ebakidurari so eginez gero, hiru osagai nagusitan banatuta dagoela ikusiko dugu, eta osagai horiek bat datoz ezin hobeto urrezko zirkuluarekin.

  • Gure neokortexa «zer» mailari dagokio, eta gure pentsamendu arrazional, analitiko eta linguistiko guztien erantzule da.
  • Erdiko sekzioek gure garun linbikoa osatzen dute, eta hori arduratzen da sentimenduez, hala nola konfiantzaz eta leialtasunaz. Bera da, halaber, giza portaera ororen eta erabakiak hartzearen erantzule, baina ez du hizkuntzarako inolako gaitasunik.

Beste hitz batzuetan, kanpotik barrura komunikatzen garenean, gure publikoak informazio konplexu asko uler dezake, hala nola ezaugarriak, onurak edo zifrak, baina horrek ez dio jokabiderik eragingo, eta ez da oso inspiratzailea. Barrutik kanpora komunikatzen garenean, berriz, portaera eta erabakiak kontrolatzen dituen garuneko zatiarekin hitz egiten dugu zuzenean, eta, beraz, entzuleek egunerokotasunean esaten eta egiten dutenarekin aldera dezakete, euren sinesmenekin, alegia; eta askoz errazagoa izango da ekintza bat eragitea.

Jar dezagun adibide argi bat: enpresa bat duzu eta hautaketa-prozesu bat abiarazi duzu. Helburua ez da lana behar duten pertsonak kontratatzea, zuk sinesten duzun horretan sinesten duten pertsonak kontratatzea baizik. Lan egin dezaketelako bakarrik kontratatzen badituzu langileak, orduan diruagatik lan egingo dute. Zure sinesmen berberak dituzten pertsonak kontratatzen badituzu, berriz, beren odola, izerdia eta malkoak jarrita lan egingo dute.

Negozio-helburu bat izatearen abantaila

Negozioaren ikuspegitik, leit motiv hori duten enpresek hobeto egiten diete aurre egoera korapilatsuei, eta erresilientzia-gaitasun handiagoa dute. Ekintzailetza mundu liluragarria da, bai, baina baita erronkaz betea ere, eta zailtasun-garaietan, helburuak ematen duen motibazio gehigarri horrek palanka eragile gisa jardun dezake arazo jakin batzuei aurre egiteko orduan.

Kontsumitzailearen ikuspuntutik, marka batekin konektatzen duten eta harekin harreman emozional bat duten pertsonak leialagoak dira, eta horrek handitu egiten ditu salmentak: Capgeminik egindako azterketa baten arabera, «Espainia laugarren postuan dago kontsumitzaileek lotura emozional gehien duten herrialdeen sailkapenean, eta hala ziurtatzen du inkestatuen % 51k».

Oro har, amets edo desioak ekintzailetzarekin uztartzearen emaitza da helburua; haren bidez, nolabaiteko inpaktua eragin dezakezu gizartean, eta zuk bezala pentsatzen duten pertsonak erakar ditzakezu. Zure negozio berriaren errentagarritasuna handitzeko laguntza behar baduzu, Gaztenpresan izango gaituzu, aukera guztiak aztertzen laguntzeko.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...