×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola ezagutu arriskuak proiektu bati ekiteko orduan

GZT-ART-76-Análisis-riesgos-empresa (1)
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzailetzaren igerilekuan murgildu aurretik, urik badagoen egiaztatu beharra dago; gure kasuan, horrek esan nahi du arrisku-analisia gauzatzea eta negozio-plana egitea.

Gogoan izan ezazu negozio-plana edo enpresa-plana oso tresna baliagarria dela eta laburbildu behar duela enpresa-proiektu berria nolakoa den eta jaso egin behar dituela negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua. Gainera, une oro gidatuko eta bideratuko zaituen mapa bat ere izan beharra dauka.

Negozio-plan guztiek gutxi gorabehera antzeko ezaugarri eta atalak dauzkate, baina garrantzitsua da kontuan izatea enpresa guztiak desberdinak direla, batzuetan antzekoak diruditen arren. Horregatik, beharrezkoa da aintzat hartzea proiektu berri batek arrisku batzuk hartu beharra dauzkala bere gain, eta, beraz, aldez aurretik aztertu beharko ditugu ezustekorik eta arazorik ez izateko.

 

Zer arrisku-faktore topa ditzakezu?

Arriskuen analisian badaude kontuan hartu beharreko faktore batzuk, etorkizunean arazo batzuk saihesteko.

  • Ekonomiaren unea: gureak ez diren arrazoi batzuen ondorioz (adibidez, pandemia edo gerra) gorabehera ekonomiko eta politikoak gertatzen dira eta horiek eragina daukate mundu guztian eta edozein sektoretan. Gertaera horiek aintzat hartu behar dira arriskuak aztertzean eta baloratu egin behar da nola eragin dezaketen zure negozioan.
  • Urtarokotasuna: urteko garai jakin batzuetan urritu egiten da ondasun eta zerbitzu batzuen eskaria. Aztertu eta aurreikusi beharra daukazu hori noiz gertatzen den, horren eragina baloratzeko.
  • Zure negozioko sektoreak: atzeraldi ekonomikoak agian sektore jakin batzuetan baino ez du eragingo. Eta, berdin, hazkundean dagoen area batek bere salmentak areagotu ditzake, baina etorkizunean burbuila bihur daiteke.

 

Nola eragin dezake zure negozioan?

Gure arrisku-analisia egiterakoan, kontuan izan beharko dugu arriskuak bi mota nagusitakoak direla: barnekoak eta kanpokoak, hau da, gure kontrolpean daudenak eta gure kontrolpean ez daudenak.

Barne-arriskuak gure kontrolpean daudenak dira, eta horietakoak dira antolaerakoak, hau da, gure negozioaren antolakuntzarekin zerikusia daukatenak. Oso garrantzitsuak dira dena ondo eta haizea poparean joateko; horregatik, eginkizunak behar bezala zehaztu eta pertsona egokiari esleitu behar dizkiogu, batez ere gure atzetik lantalde bat baldin badago.

Baina badaude, baita ere, kanpo-arriskuak, gure ekintzailetza-prozesuarenak eta gure enpresa-sorkunzarenak ez direnak. Besteak beste, horrelakoak dira legeekin zerikusia daukatenak, edo merkatuarekin erlazionatutakoak. Adibidez, prezioen inflazio-tasa, produktu bakoitzeko marjina edo kontsumo-bolumena murriztea/handitzea.

 

Arriskuen ebaluazioa sinplifikatzeko tresnak

Ezinbestekoa da zure negozioaren arriskuak ebaluatzea, merkatuko mehatxuak identifikatzea eta estualdietan aurrera egiteko jarduera zehatzak planteatzea. Zer egingo zenuke gauzak ez balihoaz zuk imajinatzen zenuen bezala? B plan bat beharko duzu espero ez zenuen arazoei irtenbidea aurkitzeko. Tresna jakin batzuk eskura izatea lagungarria izan dakizuke lagundu egingo dizutelako arriskuen ebaluazioa egiten, arriskuak aztertzen eta garrantziaren arabera lehenesten, batez ere gure arriskuak ez direnak.

  • Aurrea hartzea. Agian tresnarik garrantzitsuena izango da. Baina lehen adierazi dugun bezala, ez da erraza arrisku batzuk aurreikustea, garrantzitsua da trebatuta egotea eta ahal den guztietan aurrea hartzea.
  • AMIA analisia: klasikoena eta ohikoena, Ahuleziak, Mehatxuak, Indarguneak eta Aukerak hitzen akronimoa. Proiektu baten arriskuak identifikatzeko ez ezik, indarguneak ere nabarmentzeko aukera ematen du.
    • Ahulezia: hobetu behar ditugun barne-alderdiak.
    • Mehatxua: lehiakideak gu baino gehiago dira area hauetan.
    • Indargunea: barne-bertuteak.
    • Aukera: epe laburrerako helburu zehatzak.
  • Arrisku-matrizea: proiektua planifikatzean, arriskua, probabilitatea eta larritasuna ebaluatzeko balio du. Arrisku bakoitzaren probabilitatea eta larritasuna identifikatu beharko dituzu, zure arrisku-matrizera eramateko eta horrela horietako bakoitzaren eragina neurtu ahal izateko. Horrek lagundu egingo dizu sortzen den arrisku edo arazo bakoitzari eman beharreko lehentasuna zehazten, eta behar bezala gestionatu ahal izango dituzu.

Huts-hutsetik hasita negozio berri bat sortzeak abentura liluragarria da, baina arriskuak ere badauzka, eta komeni zaizu horiek aztertzea eta aurreikustea bidea zertxobait errazteko. Zure lehen urratsa negozio-plana egitea izango da, eta zer sektoretan arituko zaren,  balizko arriskuak aztertu beharko dituzu. Diruak lagundu egiten du, baina ez da dena eta ez ditu arazo guztiak konpontzen. Enpresa batek funtzionatzea ez dago faktore ekonomikoen baitan bakarrik; horregatik, beste faktore asko ere kontuan izan behar dituzu.

 

 

 

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...