×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola ekin modaren munduan jasangarritasunaren bidez

gzt-art-moda-sostenible
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Kotoia; artile eta liho organikoak; material birziklatuak; landare-larrua; laranja-, banbu- eta anana-zuntzak… Jasangarritasunaren eta ingurumenaren aldeko gizarte-joera asko bereganatu ditu modaren munduak azken urteotan, eta lanean jardun du gure ingurunea hobeto errespetatzen duten materialak sortzeko. Aldi berean, beste joera bat etorri da, jantziak birziklatzearen, berraprobetxatzearen eta berrerabiltzearen aldekoa, ekonomia zirkularraren kontzeptuari jarraituz. Horretan, hain zuzen, funtsezko eginkizuna bete du ekintzailetzak. Apustu horren ondorioz, gero eta ezagunagoak dira fashion sharing, slow fashion eta upcycling kontzeptuak. Eta ekintzailetzan gaur egun erabiltzen diren tresnetako bat dira, moda jasangarriaren merkatuan sartzeko. Ba al dakizu zer diren?

Kontzeptu berriak

  • Fashion sharing. Negozio-linea horretan, jantziak aldi baterako alokatzen dira harpidetza-sistema baten bidez, baliabide naturalak hobeto aprobetxatzeko, jantzien bizi-zikloa luzatzeko eta askotariko sektore sozioekonomikoek marka guztiak eskura izatea errazteko. Hau da modalitate horren helburua: jantziari ahalik eta erabilerarik handiena ematen lagunduko duen «armairu zirkularra» lortzea. Ildo horretan doa gure lehen #BerrituErronka irabazi duen ideia. Hain zuzen, honako hau proposatzen du tokiko modarekin lotutako negozio bat berritzeko: kontsumitzaileek hileko kuota bat ordaintzea, hainbat jantzi etxera eraman eta nahi dutenean itzuli ahal izateko.
  • Slow fashion. Tokiko enpresa txikiak izaten dira joera horren protagonistak. Askotan birziklatutako edo bigarren eskuko jantziekin egiten dute lan, eta negozio-eredu bat sustatzen dute, jantzigintzako multinazional handiek garatzen dutenari guztiz kontrajarria. Helburu hauek dituzte: arropa gutxiago produzitzea, seriean fabrikatutako arropak ez duen balio bereizgarria ematea jantzi bakoitzari, eta ahalik eta gehien luzatzea jantzi horien balio-bizitza, baliabide naturalen kontsumoa murrizteko.
  • Upcycling. Teknika horrek material baztertuak eta oihal zaharrak erabiltzen diru jantzi berriak egiteko. Joera horrekin bat egin dute dagoeneko punta-puntako markek, hala nola Marine Serrek. Upcycling teknikaren bidez orotariko objektuak aprobetxatzen dira balio handiagoko produktuak egiteko. Horretarako erabilitako sortze-prozesuak jantziaren balio bizitza luzatzen du, gainera. Azpimarratzekoa da ildo horretan zihoazela #Berritu Erronka-rako jasotako beste ideia batzuk.

Kontuan hartu beharreko alderdiak

Baina, zer lor dezake ekintzaile batek mundu horretan sartzen denean? Hona hemen ekintzailetza-ekosistemaren ezaugarri batzuk: izaera berritzailea, ikuspegia eta eraldatzeko gaitasuna. Funtsezko gaitasunak dira modaren munduan proiektu jasangarri bati ekiteko. Eta hori lortzeko aholku hauek hartu behar dituzu kontuan:

  1. Ingurumenarekiko errespetuak eta produkzio-sistema jasangarriek izan behar dute zure nortasunaren eta marka-irudiaren oinarri finkoak. Publikoak zure markaren ezaugarri guztiak ikusi behar ditu zure produktuetan: material organikoen erabilera, produkzio jasangarria edo birziklatutako materialen erabilera.
  2. Jasangarritasuna ez dagokio soilik ingurumenari. Gogoan izan gizartearen eta ekonomiaren arloak ere hartzen dituela barne jasangarritasun kontzeptuak. Zure negozioak gizarte-kohesioa bultzatu eta aberastasuna sortu behar du dagoen esparru geografikoetan.
  3. Hurbiltasuna ere jasangarritasuna da. Tokiko hornitzaileak aukeratzea lagungarria da garraioak eragindako isurtzeak murrizteko eta bizi zaren edo lan egiten duzun eremu geografikoan baliabideen berrinbertsioa bermatzeko.
  4. Zabaldu zure enpresa-kultura enpresan lan egiten duten pertsona guztien artean. Zure negozioak nekez transmitituko ditu balio jakin batzuk edo diseinatuko ditu produktu jasangarriak, baldin eta zurekin lan egiten duten pertsonek ez badute behar besteko espezializaziorik eta enpresa-kulturarik.
  5. Erabili prezio-politika egokia. Lehiakorra izateko prezioak jaistea; horra ekintzaile batek bere negozioa abian jartzean izaten dituen tentazioetako bat. Batzuetan, hainbeste murrizten dira marjinak non negozioa ekonomikoki bideraezina baita. Egia da negozio berri batek prezioak doitu behar dituela lehiakorragoa izateko, baina muga batzuekin: slow produktuak askoz garestiagoak dira fast produktuak baino, eta jasangarritasunak kostu bat du; bada, zure bezeroek onartu egin beharko dute kostu hori, kalitateko produktu bat eskuratu nahi badute (baldin eta bezero egokiei eskaintzen badiezu produktua, jakina).

Aholku hauek gure ekintzaile-sareko kide askori lagundu diete egungo krisia gainditzen eta #JarraitzekoBerritzen, moda jasangarriaren munduan proposamen berritzaileak eginez. Sektore horrekin edo beste batekin lotutako negozio-ideia bat baduzu, Gaztenpresan lagundu ahal dizugu asmo horri behar duen bultzada ematen. Zatoz gurekin!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...