×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Negozio-Plana eta Gaztenpresa Digitala

Amaia Mazón
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Negozio-plan on bat da gure enpresak arrakasta lortzeko lehen urratsa.

GAZTENPRESA: Zertarako esango zenuke dela garrantzitsua negozio-plan bat?

AMAIA MAZÓN: Ideia gauzatzen hasten zarenean, beharrezkoa da jakitea ea horretarako lokal bat behar duzun, bazkideak beharko dituzun, hornitzaileak beharko dituzun, toki batean edo bestean kokatuko zaren etab. Gai izan behar zara, baita ere, ideia hori zure bizitza pertsonalarekin bateragarri egiteko, agian beste forma bat eman beharko zaio. Azken finean ideia horri zentzua aurkitu behar diogu, hori da gure esperientziak erakutsi diguna.

G.: Mikrotik kanpo aipatu dizudan ikerketak dioen moduan, badirudi estatuko enpresen % 70ak baino gehiagok porrot egiten duela sortu eta bosgarren urtea baino lehen. Enpresen % 29ak bakarrik bizirauten du sortu eta bosgarren urtetik aurrera, eta enpresen % 10ak bakarrik lehen 10 urteetatik aurrera. Eta porrot horren arrazoi nagusietako bat, komatxo artean, plangintza falta da. Beraz, zelako garrantzitsua den esaten ari garen guztia, ezta?

A.M.: Azken finean horixe da lortu nahi duguna: jendeak hausnartzea. Nik diodan moduan, pausoa eman aurretik gutxienez aukera guztiak aurreikustea oso garrantzitsua da, onak nahiz txarrak. Datu zehatza ere ez dugu, baina askotan aipatu duzunaren berdina izaten da. Jendeak esperientziaren ondoren beste lanpostu bat aurkitzen du edo familiako arrazoiak edo gaixotasunak direla eta, esperientzia uzten du.

G.: Hizpide dugun negozio-plan famatu hori zein elementuk osatzen dute?

A.M.: Negozio-plan bat berez elementu askok osatzen dute, baina lehen aldiz jendearekin biltzen naizenean galdera hauek egiten dizkiet: ideia argi duzu? badakizu non kokatuko zaren? badakizu zein lokal dauden? lokalak zein behar izango ditu? zein inbertsio egin beharko dituzu negozio-plan hori abian jartzeko? Eta guzti hori gutxi gorabehera argi dutenean, punturik garrantzitsuena eta azkenean bideragarritasuna emango duena: zein gastu sortuko dizkizu jarduerak? Kontuan hartzen ez diren askoz gastu gehiago daude.

Era berean, garrantzi handia ematen diogu forma juridikoen gaiari, ezinbestekoa baita jakitea alta ematen duzunean edo sozietate bat sortzen duzunean, zeintzuk diren zure erantzukizunak, zure betebeharrak eta zer eska diezazuketen gauzak gaizki doazenean. Alegia, forma juridikoak zein diren pixka bat azaltzen saiatzen gara, eta, horren arabera, gero, zer laguntza mota dauden edo zertara irits daitezkeen jakinarazten diegu, forma juridiko baten edo bestearen arabera. Baina beti esan ohi dudan bezala, laguntzen gaia bukaerarako uzten dut, azkenean ez baitut uste laguntzengatik negozio bat abiarazten duenik inork.

G.: Negozio-planaren gai honek hanka pila bat eta informazio pila bat duela ikusten dugu. Beraz, hau guztia okertzen bazaigu, nola lagun diezaguke Gaztenpresak?

A.M.: Lehenik eta behin, bakoitza zein puntutan aurkitzen den jakin behar da eta Gaztenpresa puntu horretatik laguntzen saiatuko da. Pertsonaren egoeraren arabera, ez du zentzurik negozio-plan bat egiteak, ikusi dugun bezala.

Onena negozio-plana bere osotasunean egitea izaten da, baina mundu guztiak ez du hori behar. Gaztenpresan, batez ere, jendea bideratzen saiatzen gara eta negozioa abian jartzeko beharrezkoak diren pauso guztiak ematen, ideia guztiek ez baitute garapen-maila berdina behar. Ideia batzuek askoz garapen-maila handiago behar dute beste batzuek baino.

 

G.: Badago online akonpainamendu zerbitzu bat, webgunean ere badagoena eta Gaztenpresa Digital izena duena, ezta?

A.M.: Bai, Gaztenpresaren webgunean dagoen plataforma bat da eta, azken finean, hori da negozio-plana garatzeko modua, hau da, bideragarritasuna aztertzeko modua, baina online bidez.

Behin plataforman alta ematen duzunean, aholkularia esleitzen zaizu, aurrez aurreko moduan bezala. Aholkulari horrek negozioaren zati guztiak ukitzen ditu eta plataforman egindako galderei erantzuten joaten da, eta esleitutako tutoreak zati guzti horiekin laguntzen dio, zuzenduz eta esanez zein zati dauden garatuago eta zein ez.

Gainera, plataforma horretan bertan mezularitza zerbitzu bat dago zure tutorearekin hitz egiteko. Zerbitzu horren bidez zure zalantzak argitu ditzakezu aurrez aurre berarekin egon beharrik gabe. Jakina, beti egon daitezke aurrez aurre argitzea nahiago dituzun gaiak, nik esan ohi dudan moduan.

Nahikoa da plataforman alta ematea eta, orduan, lehen galdetegi bati erantzun beharko diozu. Galdetegi horri esker jakin ahalko dugu negozio-ideia zein puntutan dagoen eta tutore bat esleituko zaizu, harremana guztiz online bidez izaten da harekin.

G.: Eta Gaztenpresako prestakuntza-eskaintzarako sarbidea ere badago, ezta? Zer da zehazki eskaintza hori?

A.M.: Gaztenpresaren prestakuntza-eskaintza ordu, ordu eta erdiko mintegiak edo ikastaro laburrak izaten dira, astelehen eta asteazkenetan, gure ustez garrantzitsuak diren gaiei buruzkoak. Gaurkotasuneko gaiak direla uste dugu, negozioa sortzea planteatzen ari diren pertsona guztientzako modukoak.

Beraz, enpresa txiki eta ertainentzat interesgarriak iruditzen zaizkigun gaiak dira. Interesgarria da, halaber, online direla, jendeak geroago ikus ditzake, eta doakoak dira.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...