×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Mundu digitalean ekintzailetzan aritzea: SavileCode enpresaren aholkuak Interneten Mundu Egunean

gzt-art-savilecode
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Pandemiak goitik behera aldatu zituen pertsonen kontsumo-ohiturak eta ingurune digitalago batera egokitu behar izan zuten. Datuak lehendik ere pozgarriak ziren eta Interneteko erabiltzaile den Euskadiko biztanleriak hazten jarraitu zuen 2021. urtean, % 84,9raino. Gai horri buruz hitz egingo dugu gaur, Interneteko Mundu Egunean, Pello Múgicarekin eta SavileCode enpresaren talde guztiarekin. Gainera, lehen eskutik kontatuko digute nola hasi ziren ekintzailetzaren munduan eta Gaztenpresarekin izan zuten esperientzia.

 

7 urte dira jada SavileCode proiektuarekin hasi zinatela, esan iezaguzu zertan aritzen zareten eta nola sortu zen ideia.

Unibertsitatearen ondoren, ikaskide batzuek eta nik merkatua aztertu genuen mundu digitalean zer teknologia erabiltzen ari ziren alderatzeko eta ulertzeko. Ikusi genuenez, oro har, zabalduegia zegoen CMS eduki-kudeatzaileen bidez egindako plantillen eta webguneen erabilera. Hori dela-eta, gure faktore bereizgarria hor egon zitekeela ondorioztatu genuen, webguneen arloaren barruan artisautzari tokia eginez berriro ere.

Neurrira egindako online dendak eta webguneak prestatzen ditugu SavileCoden, baita negozio baten diseinu korporatiboa ere, gehien egokitzen zaion irudia sortuz. Proiektu digitalak neurrira egitea oso garrantzitsua dela uste dugu, bezero bakoitzak eta bezero bakoitzarentzat esklusiboki diseinatutakoak eta garatutakoak.

 

Eta zein da enpresaren latemotiv-a?

Bezeroak pozik eta gure lanarekin harro egon daitezela, zalantzarik gabe. Hori da egon litekeen publizitaterik onena, bezeroek gomendatuko baitituzte gure zerbitzuak.

 

Nola iritsi zineten Gaztenpresaraino eta zein izan zen zuen esperientzia?

Proiektu pertsonal bat antolatzen ari ginen, finantzaketaren bila genbiltzan eta Gaztenpresa aurkeztu zigun LABORAL Kutxak, gure negozio-ideia taxutzeko eman ahalko zigun laguntzarekin batera. Asmatu egin genuen erabat SavileCode proiektua abiarazteko aurretik genituen prozesu eta zeregin guztiak ongi antolatzeko eta planifikatzeko Gaztenpresaren taldearen laguntza lortzearekin.

Bere negozioa hasteko pentsatzen ari den edozein pertsonari aholkatuko genioke Gaztenpresara joatea, inolako zalantzarik gabe. Esperientzia oso positiboa izan zen, pertsona oso atsegin eta konprometituak izan baikenituen laguntzaile dena ongi atera zedin.

 

2022. urtearen hasiera-aldera, munduan zeuden Interneten pertsona erabiltzaileen kopurua ia 5.000 milioira iritsi zen (biztanleriaren % 60 baino gehiago) eta kopuru horrek hazten jarraituko duela aurreikusten da. Zer-nolako inpaktua izan du joera horrek zure jardueran?

Pandemiatik aurrera, dena geratu egin zen eta jendeak lehen eskutik egiaztatu ahal izan zuen online presentzia izatearen garrantzia, arlo pertsonalean zein profesionalean. Gaur egun, bere negozioen horizontea zabaltzeko premia handiagoa ikusten du jendeak, eta gehiago jabetzen da online denda bat izatea hori egiteko modurik egokiena dela.

Joera hori asko nabaritu da, batez ere online merkataritzan. Egun, Bilboko zenbait negoziorekin ari gara lanean, online denda bat izateari esker pandemiari biziraun dioten batzuekin, hain zuzen ere. Gainera, kasu batzuetan denda horien fakturazioa denda fisikoarekin alderatuta hazi egin dela ere esan dezakegu.

 

Zer aholku emango zenizkiokete Interneten presentzia izatea balioesten ari den negozio bati?

Kontuan izan behar du bere ekosistema guztiak egon behar duela harmonia baten pean diseinuari dagokionez, negozioaren marka-iruditik sare sozialetaraino eta online duen presentziaraino, negozioaren packinga ahaztu gabe, halakorik baldin badu. Hori da mundu digitalean irudi guztiz profesionala erakusteko modu bakarra. Gainera kontuan izan behar da lana ez dela amaitzen webgunea edo online denda sinple bat sortzearekin, eta, aitzitik, negozio motaren mende ere badagoela, eta jabetu behar dugu denda fisiko batek eskatzen duen konpromiso eta dedikazio bera eskatzen duela. Azken batean, erakusleiho irekia eta eguneko 24 orduz mundu guztiak ikusgai duena dugu, asteko 7 egunetan gainera.

Online denda edo webgune bat lan etengabea da, zeinean edukia aldatu edo gehitu egin behar den aribidean, erabiltzaileen trafiko-ekosistema bat sortuz eskueran dauden sare sozialen bidez, eta abar. Hori da bide bakarra negozio bat eta, bidez batez, fakturazioa hazarazteko.

 

Webgune batean ordaintzeko metodoei dagokienez, erabiltzailearentzako erraztasunaz edo horrek duen kostuaz gain, zer gehiago uste duzu izan behar dela kontuan

Kontuan izan beharrekoa da transakzioko segurtasunak funtsezko garrantzia duela, horregatik da garrantzitsua ordainketa-pasabide ofizialekin lan egitea. Gainera, ordainketa egiten den uneko arintasuna funtsezkoa da erosketa ziurtatzeko garaian. 3 interakzio baino gehiago dituzten prozesu guztiek gehitu egiten dute erabiltzaileek prozesua bertan behera uzteko eta salmenta galtzeko posibilitatea.

 

Banku-txartela eta PayPal izan ohi dira ordaintzeko metodo ohikoenak ecommerce batean. Badago orain bertan sarritan ezartzen ari zareten ordaintzeko beste metodorik?

Guk asko lan egiten dugu Stripe eta Monei bezalako ordainketa-pasabideekin. Orain saltoki txikienen artean gero eta gehiago ari da Bizum ezartzen, prozesu horren bidez asko errazten baitiezu erabiltzaileei ordainketa-prozedura osoa. Gainera, PayPal sistemari merkatua jaten ari zaiola esan beharra dago, sistema horrek dakartzan komisioengatik bereziki.

Pellok eta haren taldeak kontatu diguten bezala, negozio batentzat lana ez da amaitzen webgune bat izan eta bere burua munduari erakustearekin, eta eguneroko monitorizazioa eta eguneratzea behar du. Ekintzailetzan aritu nahi baduzu baina zalantzak badituzu mundu digitalean sartu edo ez, Gaztenpresan zure ideia aztertuko dugu eta zalantzak argituko ditugu.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...