×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Maylin Vergara, Emakume Migratu Ekintzaileen sortzailea: “Aniztasuna oparotasuna da”

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresaren podcastean, kubaldun honekin (jaiotzez kubatarra eta bihotzez euskalduna) hitz egin dugu. Ekintzaile peto-petoa da, eta ez da konformatu bere proiektuak abiaraztearekin, baizik eta, gainera, ekintzailetzarako grina partekatzen du Euskadira migratutako emakumeekin, kolektibo horrek negozio bat abian jartzeko orduan dituen oztopo gehigarrien jakitun.

 

Laguntza eta ulermenerako gune bat

Lan hori egiteko, Maylin Vergarak Emakume Migratu Ekintzaileak elkartea sortu zuen 2018an, gaur egun 126 kidek osatzen duten komunitatea. Helburuetako bat da prestakuntza eta laguntza emozionala ematea Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren eta ekin nahi duten edo ekitea planteatzen ari diren beste herrialde batzuetako emakume guztiei.

Helburu horrekin, hainbat ekimen garatzen dituzte, hala nola “Errealitate berriak sortuz”, parte hartzen duten emakumeei ekintzailetza- eta emozio-trebetasunei buruzko tailerrak eta prestakuntzak eskaintzen dizkiena, bazkideak izan ala ez, eta “Berdintasunean elkarbiziz”, familiak ekintzailetza-prozesuan inplikatzen dituena laguntza-ingurune bat sustatzeko. Halaber, “Konektatuak” programa ere badute, non emakume migratu ekintzaile eskarmentudunek hasten direnentzat aholkulari gisa jarduten duten.

Eta, inor ekimen horietatik kanpo gera ez dadin, Emakume Migratu Ekintzaileak-ek, adibidez, haurtzaindegi-zerbitzuak eskaintzen dituzte prestakuntzetan. Horrela, emakume ekintzaileei laguntza-sare sendo bat eskaini nahi diete, arreta haien hazkunde pertsonalean eta profesionalean jar dezaten eta denboran iraunkorrak diren proiektuak garatu ahal izateko.

 

Emakume migratzaile ekintzaileak ikusaraztea

Elkartearen beste helburu nagusietako bat emakume migratuen ekintzailetzari ikusgarritasuna ematea da; izan ere, Maylin Vergarak dioenez, “ikusten ez dena ez da existitzen”. Alde horretatik, erakundea, bere webgunearen eta sare sozialen bidez bazkide diren emakume ekintzaileen negozioei laguntzeaz gain, jarduera horiek guztiak bilduko dituen direktorio profesional bat garatzen ari da.

“Migratua naiz eta zure auzoan bizi naiz” ekimena ere martxan dute. Ekimen horren bidez, topaketak sustatzen dituzte auzoetan, bereziki Bizkaian, estereotipoak hausteko eta emakume migratuek tokiko ekonomian ekarpen nabarmena egiten dutela erakusteko..

Maylinek badaki emakume migratu askok premiagatik ekiten dutela – “45 urteko eta 50 urteko emakume batzuk orain ekiten ari dira haientzat enplegurik ez dagoelako” –, baina ziur dago “gizarte ekintzailea gizarte askea” dela, “ametsen atzetik joateko gai den gizartea delako”.

Interesgarria, ezta? Horrelako gogoeta gehiago entzun nahi badituzu eta Emakume Migratu Ekintzaileak elkarteak egiten duen lana hobeto ezagutu nahi baduzu, osorik entzutera gonbidatzen zaitugu. Sakatu “play”!

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...