×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Lehiakideak eta gure posizioa merkatuan

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Lehia, askotan, mehatxu bat izan badaiteke ere gure negozioarentzat, funtsezko elementua da merkatua eta produkzio-sektoreak osasuntsu egoteko. Izan ere, lehia osasungarri batek:

  • Berrikuntza eta sormena errazten ditu.
  • Eskaintza eta lehiakortasuna areagotzen ditu.
  • Bezeroekiko harremanak hobetzen laguntzen du.
  • Sinergiak eta etengabeko hobekuntza sustatzen ditu.

Gianni Versace diseinatzaile italiarrak esan zuen bezala, «lehiakide baliotsuak izateak zure lana hobeto egiten laguntzen dizu».

Baina, zure lehiakideen aurrean dituzun abantailak baliatzeko, lehenbizi identifikatu eta sakon ezagutu behar dituzu lehiakide horiek. Izan ere, edozein negozio-planen funtsezko elementuetako bi dira merkatuaren eta lehiaren azterketak. Urrats hauek eman behar dituzu lehiakideak aztertzeko:

Lehiakideak identifikatzea

Pellokeria bat iruditu arren, garrantzitsua da argi izatea norekin lehiatuko zaren merkatuan. Izan ere, lehiakideek:

Haien produktua edo zerbitzua ezagutzea

Begiratu haien fabrikazio-kostuak, diseinua, funtzionalitatea…. oro har, zure produktua hobetzen lagunduko dizun guztia.

Haien salmenta-bolumena, egitura eta finantza-sendotasuna aztertzea

Komeni zaizu jakitea zein den zure lehiakideen egitura operatiboa, zer baliabide behar dituzten euren negozioa mantentzeko, zenbatekoak diren haien salmenta-bolumena eta irabaziak… hau da, arituko zaren joko-eremua ezautzeko aukera emango dizun guztia.

Balio-proposamen bereizgarria sortzea

Elementu horiek eta beste batzuek lagundu egingo dizute zure produktu edo zerbitzuarentzako balio-proposamen bereizgarria sortzen, eta, horrela, merkatuan zure txokoa aurkitzen.

Balio-proposamena zehazte aldera lehiakideak aztertzeko prozesu horretan, funtsezkoa da benchmarkinga. Gestio-tresna horren bidez, beste enpresa batzuen produktuak, zerbitzuak edo prozesuak gureekin alderatzen ditugu, interesatzen zaiguna gure negozioari eransteko eta merkatuari proposamen bereizgarria eskaintzeko.

Benchmarkingaren prozesuak

  1. Aztertu beharreko aldagaiak aukeratzea; adibidez, produktu baten diseinua edo bezeroarentzako arreta-zerbitzua.
  2. Eredutzat hartu nahi ditugun enpresak hautatzea, hau da, hobetu nahi ditugun alderdietan erreferentziakoak direnak.
  3. Aukeratutako aldagaietatik zer datu behar ditugun zehaztea; adibidez, bezeroari erantzuteko denbora.
  4. Informazioa biltzea, esaterako bezero edo hornitzaileekin egindako elkarrizketen bidez.
  5. Informazioa egokitzea gure enpresara, ahal dugun guztia hobetzeko.

Gogoan izan, negozioa abian jartzeko edo suspertzeko laguntza gehiago behar baduzu, Gaztenpresan zure esanetara gaudela abentura ekintzailearen etapa guztietan zure ondoan egoteko.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...

2025-03-14 04:21:03