×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Laura Leandro eta Noel Herresánchez, HOME zentrokoak: “Taldean egindako ariketa egokituak bizi-kalitatea hobetzen du eta pertsona kalteberen bakardadea arintzen du”

Laura_Leandro_y_Noel_Herresánchez
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Maiatzaren amaieran ireki zuten Bilbon House Of Movement Experience (HOME) zentroa, entrenamendu pertsonal eta mugimendu egokiturako gunea. Proiektu horren atzean, Laura Leandro eta Noel Herresánchez ditugu, eta euren esperientzia ekintzailea kontatuko digute elkarrizketa honetan.

Entrenamendu-zentro horretara joaten diren guztientzat “etxe” bihurtzeko asmoz sortu duzue HOME. Zer du bereizgarri zuen proposamenak ariketa fisikoa egiteko beste aukerekin alderatuta?

Noel: HOMEn entrenamendu egokituan espezializatuak gara. Horrek esan nahi du hemen ez dizkiogula ariketa-jarraibide berberak ematen mundu guztiari, baizik eta pertsona bakoitzaren gaitasun fisikoetara egokitzen garela, abiapuntua edozein izanda ere. Entrenamendu-ingurune segurua eta % 100 inklusiboa eskaintzen dugu, pertsona bakoitzak bere bizi-kalitatea hobetu dezan, adina edozein dela ere, eta lesioren bat, muga funtzionalen bat eta abar badu ere.

Laura: 6 laguneko talde txikiekin egiten dugu lan, eta taldeko pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen dugu entrenamendua. Horrela, guztiok batera entrenatzeak dakarren onura sozialari eusten diogu, eta adinekoek edo dibertsitate funtzionala dutenek aurre egin behar dieten gaitz nagusietako bat arintzen dugu: bakardadea edo isolamendua.

Era berean, entrenamendu pertsonaleko saio indibidualak egiten ditugu ariketa % 100 pertsonalizatua egin nahi duten pertsonekin, edo beren egoeragatik saio bakoitzean laguntzaren bat behar dutenekin.


Zer baldintza berezi behar dira horrelako zentro bat martxan jartzeko?

Noel: Hemen irisgarritasuna funtsezkoa da alderdi guztietan, entrenamendua azaltzeko modutik hasita. Garrantzitsua da jendeak ulertzea nola eta zertarako egiten den ariketa jakin bat, eta hori eginez zer onura lortuko ditugun.
Jakina, erabilitako espazioaren eta ekipamenduaren irisgarritasuna ere funtsezkoa da. Izan ere, hori da aurkitu dugun zailtasunik handienetako bat, entrenamenduko material gehiena guztiz funtzionalak diren pertsonentzat egina baita. Guri ekipamendu horrek ez digu balio, eta egokitu egin behar izan dugu desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsonek erabil dezaten.


Nola bururatu zitzaizuen Bilbon entrenamendu egokituko gune hori sortzea?

Noel: Jendea gimnasio batean entrenatzen hasten denean, ohikoena izaten da pertsonak zentroaren proposamenera egokitu behar izatea, eta ez alderantziz. Beraz, konturatu ginen hor bazegoela aukera bat gauzak aldatzeko. Gainera, ondo egoteko eta ondo sentitzeko ariketa gehien egin behar duten kolektiboei lagundu nahi genien (adineko pertsonak, desgaitasuna dutenak eta abar).

Laura: Guretzat, behar zen zerbait zen, baina egiaztatu nahi izan genuen jendeak horrelako entrenamendua eskatzen zuela, eta, horregatik, inguruko elkarteekin eta gimnasioekin elkarlanean hasi ginen. Hala, ikusi genuen gure proposamenak oso harrera ona zuela eta pertsonek oso emaitza onak lortzen zituztela. Autonomia eta bizi-kalitatea hobetzen zituzten, eta, gainera, gustatu egiten zitzaien, gozatu egiten zuten eta gehiago nahi zuten. Orduan argi izan genuen, hurrengo urratsa egin behar genuen: geure zentroa ireki.


Prozesu horren zein unetan jarri zineten harremanetan Gaztenpresarekin?

Laura: Bilbon ireki dugun zentroak lokal handi samarra behar du, eta, gainera, behar bezala egokitu behar da. Beraz, inbertsio handia egin behar da, batez ere gu bezalako bi gazterentzat. Horregatik, finantzaketa-iturri alternatiboak bilatu behar izan genituen, eta horrela iritsi ginen Gaztenpresara. Gure proiektuari forma ematen lagundu diguzue, negozio-plan errealista batean islatzen, eta, zuen laguntzari eta aholkularitzari esker, lortu dugu Laboral Kutxak gure proiektua finantzatzea ere.

Noel: Nire ustez, ekintzaile guztiok munduko gogo handienarekin hasten ditugu gure proiektuak, baina batere ezagutzarik gabe. Horregatik, oso garrantzitsua da gidatuko zaituen eta aholkuak emango dizkizun norbait edukitzea egunero agertzen diren erronkei nola aurre egin jakiteko: bezero gehiago nola lortu, zure bizitzan inoiz egin ez dituzun administrazio-gestio jakin batzuk nola egin, fakturak ordaintzeko nahikoa altxortegi nola eduki, etab.

 

Laura eta Noel, eskerrik asko zuen historia kontatzeagatik!

 

Eta, HOME zentroari buruz gehiago jakin nahi baduzue, hementxe dituzue harremanetarako datuak:

 

HOME – House Of Movement Experience

Zarandoa Etorbidea, 9B – 48015 Bilbao

Instagram: @houseofmovemente

Facebook: @houseofmovemente

LinkedIn: @home-house-of-movement-experience

Youtube: House Of Movement Experience

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...