×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Lanbideren – Eusko Jaurlaritzaren laguntza berriak EAEko ekintzaileentzat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Enpresa berriek 2014ko azaroaren 15era arte eska ditzakete dirulaguntzak

Laguntzen deialdi hori ekintzailetzako proiektu berriak finantzatzeko da. Horien bitartez, Eusko Jaurlaritzak ekonomia-jarduera eta enplegua sortzea sustatu nahi ditu.

Lanbideren laguntzak eskatzeko eskakizunak:

  1. a) EAEn erroldaturik egon eta bertan bizitzea.
  2. b) Langabezian egotea eta Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda izatea.
  3. c) Bideragarritasun-txostena duen enpresa- edo negozio-proiektu bat izatea.
  4. d) Jarduera berriari alta emango zaion epigrafe berean IAEn alta emanda ez egotea dirulaguntza eskatzeko dataren aurreko bi urteetan.
  5. e) Norbere enpresa edo negozioa sortzeko konpromisoa hartzea, eta jarduera horri dedikazio esklusiboa eskaintzea.
  6. f) Dirulaguntzaren xede den enpresa-jarduerari eusteko konpromisoa hartzea, IAEn alta ematen den datatik gutxienez 2 urtez.
  7. g) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatea. Betebehar hori bete dela automatikoki egiaztatuko du organo gestoreak, eskatzaileari baimenik eskatu gabe, azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuak onarturiko Euskadiko Ogasun Orokorreko Printzipio Ordenatzaileen Legearen Testu Bategineko 50.3 artikuluan jasotakoari jarraiki.
  8. h) Dirulaguntzak eta laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, ez administratiboki ez penalki, ezta horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten pean ere, sexu diskriminazioari loturikoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 legeari jarraiki.

 

Zein prestazioa?

Dirulaguntzaren xede diren maileguak eta/edo finantza-errentamenduak finantzaturiko inbertsioen bidez, enpresa edo jarduera ekonomiko berria martxan jartzeko beharrezko aktiboak eskuratzeko hasierako inbertsioa finantzatuko da. Aktibo horiek honako kategoria hauetakoren baten barruan egon behar dira, Kontabilitateko Plan Orokorrak xede horretarako finkaturiko definizioari, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuko honako epigrafe hauetan jasotakoari, jarraiki:

 

210 Lursailak eta ondasun naturalak.

211 Eraikuntzak.

212 Instalazio Teknikoak.

213 Makinak.

214 Tresneria.

215 Bestelako instalazioak.

216 Higigarriak.

217 Informazioa prozesatzeko ekipamendua.

218 Garraiorako elementuak, jarduera nagusia pertsonen eta/edo merkantzien garraioa bada.

219 Bestelako ibilgetu materialak.

Finantza-errentamendu bidezko eskuratzeen kasuan, 6211 epigrafea erabili ahal izango da.

 

Gainera, aktibo zirkulatzailean ere inberti daiteke, betiere inbertsio hori inbertsio osoaren % 25 edo txikiagoa bada.

Dena dela, inbertsio-planean sarturiko ondasunek lotura zuzena izan behar dute diruz lagundutako jarduerarekin.

 

Informazio osoa nahi baduzu, Lanbideren Laguntzak orrialdean aurkituko duzu. Baina ez ahaztu eskaerak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaitzen dela.

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...