5 ebook marketinari eta salmentei buruz - Gaztenpresa

5 ebook marketinari eta salmentei buruz

1515 Oraingoan, doako 3 ebook eta ordaindutako beste 2 aurkezten dizkizugu. Horiei esker, zure salmentak hobetu eta online inguruneko marketin-estrategiak berritu ahal izango dituzu. Izan ere, Gaztenpresan adituak gara zure negozioa sortzeko fase guztietan laguntzen, zure enpresa finkatzen, merkatuarekin  dituzun harremanak hobetzen eta behar duzun guztia eskaintzen, zure ekintzaile-abentura errealitate iraunkorra eta emankorra izan dadin.

 

Edukia zeu zara

Badakizu zer den edukien marketina? Beharbada inoiz ez diozu izen hori jarri, baina egunero ikusten duzu telebistako edo Interneteko kanpainetan. Publizitatea aldatzen ari da, eta enpresek argi dute beren mezuetan urrunago heldu eta bezeroei kalitateko edukiak eskaini behar dietela, edo haiengana iritsiko diren historiak kontatu. Doako ebook hau Eva Sanagustín adituak koordinatzen du. Bertan, 12 adituren ekarpen baliotsuak aurkituko dituzu, hainbat diziplinatako edukiak erabiltzeko:  komunikazioa, bilatzaileen optimizazioa, ingurune sozialetako marketina, inbound marketina, brandinga…  Kontzeptu horiek guztiak erraz azalduta daude, eta sarritan ilun dauden ideiak argitu egiten ditu egileak.

 

2.0 Erakarpen Marketina

Marketinaren ohiko ereduak etorkizuneko bezeroak bilatzea zuen xede. Erakarpen-marketinak (edo inbound marketina), berriz, Google eta sare eta  ingurune sozialak erabiltzen ditu bezero potentzialak erakartzeko. Horretarako, marketin mota horrek hainbat tresna erabiltzen ditu. Horiek guztiak argi azalduta daude Oscar del Santo marketin-adituak idatzitako doako ebook honetan. Hari esker, inbound marketinaren lau faseak ezagutzen ditugu: sortzea, optimizatzea, sustatzea eta bihurtzea. Fase horietan guztietan, beharrezkoa da lehengo moduko iragarle edo saltzaile gisa jokatzeari utzi eta edukien sortzaile eta gizarteratzailea bihurtzea.

 

Blogen munstroa

Antonio Cambronero benetako beteranoa da blogen munduan. Dagoeneko 14 urteko esperientzia du Blogpocket izeneko blogarekin. Orain, liburu bat eskaintzen die doan bere harpidedunei. Liburu hori ezinbestekoa da zuretzat, baldin eta bloga erabili nahi baduzu zure zerbitzuak edo produktuak saltzeko edo ezagutarazteko estrategiaren osagai gisa. Egileak zure bloga astebetean optimizatzeko trikimailu eta tresnak azaltzen ditu argi eta zehatz, asteko egunen arabera banatutako ataletan, astelehenetik igandera.

 

#Socialholic

Fernando eta Juan Luis Polo anaiek hamar urtetik gorako esperientzia dute ingurune sozialetako marketinaren arloan. Liburu honetan aditzera ematen digute nolakoak izango diren harreman berriak enpresaren eta egungo bezeroaren artean (gizaki “supersoziala” era “hiperkonektatua”, haien hitzetan). Figura hori eta sare sozialen muina ulertzen baditugu soilik monetizatu ahal izango ditugu web 2.0ko ekintzak. Egileek argitara eman dituzte aldaketa digitalaren protagonisten benetako kasuak eta haiekin egindako dozenaka elkarrizketa, socialholic deritzona zer den eta zergatik eman behar diogun garrantzia azaltzeko.

 

Buyology: Erosteko zergatiaren egiak eta gezurrak

Neuromarketinari buruzko artikuluan azaldu genuenez, garrantzi handikoa da jakitea  zer pentsatzen duen pertsona batek erosterakoan. Liburu hau adituek gehien gomendatzen dutenetako bat da, Bertan jasotzen dira mundu zabaleko 2.000 boluntarioren jokabideari hiru urtez egindako ikerketaren emaitzak, alegia nola jokatzen zuten iragarkiak, logotipoak, markak eta produktuak erakusten zitzaizkienean. Egilea Martin Lindstrom da, marketinaren alorreko egile eta aditua. Time aldizkariaren arabera, munduko 100 pertsonarik eraginkorrenetako bat da. Zalantzarik gabe, datu horietako batzuek ideia berriak emango dizkizute zure salmenta-estrategian erabiltzeko.

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?