×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

«Ilusioz, gogoz eta aholkularitza onez, dena lortzen da»

gzt-art-bule-berri
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Pandemiak ere ezin du espiritu ekintzailea geldiarazi. Ia 20 urtez inoren kontura lanean aritu eta langabezian geratu ondoren, 3 emakume ekintzaile hauek lanari ekin eta beren proiektua aurrera ateratzea erabaki zuten. Euren buruarekiko, bezeroekiko eta merkatuari buruz zuten ezagutzarekiko konfiantzaren ondorioz, ideiak oso argi zituzten, eta jauzi egitera animatu ziren. Duela hilabete batzuk, ilusioz beteta, Magdalena Grandek, Jaione Camachok eta Marta Bodegasek euren zapata-, poltsa- eta osagarri-denda ireki zuten Donostian: Buleberri. Denda nola ireki zuten eta zer-nolako eragina izan duen kontatuko digute lehen eskutik.

GAZTENPRESA: Zergatik animatu zineten ekitera, beste aukerarik aztertu gabe?

BULEBERRI: «Lanean jarraitu behar genuen. Hutsetik hasteak nagikeria pixka bat ematen zigun; baina, egiten duguna izugarri gustuko dugunez, aurrera atera genezakeela pentsatu genuen. Urte asko izan dira mostradorearen atzean, eta esperientzia handia pilatu dugu. Tamalgarria izango zatekeen aukera alde batera uztea, saiatu gabe behintzat».

GZT: Nola sentitu zineten zuen negozioaren ateak lehen aldiz ireki zenituzten egunean?

BB: «Egia esan, sentsazio asko izan genituen, eta askotarikoak. Batetik, urduri geunden, ilusioz beteta eta pozik; baina, aldi berean, zalantza hori geneukan, gure egoera ez baitzen onena. Laburbilduz, pozarren eta edozertarako prest geunden. Beti jokatu izan dugu horrela, eta, orain, are gehiago».

GZT: Prozesu osoa esaldi bakarrean laburtu beharko bazenute, zein izango litzateke?

BB: «Hau litzateke esaldia: zaila bada ere, ilusioz, gogoz eta aholkularitza onez, dena lortzen da».

GZT: Nolakoak izaten ari dira lehen hilabeteak jendaurrean?

BB: «Lehen esan dugunez, urte asko daramatzagu jendearen aurrean lanean, gurekin jarraitzeko prest dauden bizitza osoko bezeroekin. Sinestezina da; mundu guztia dugu laguntzen eta animatzen».

GZT: Bide horretan Gaztenpresaren babesa izan duzue. Zertan lagundu dizue adituen laguntzak?

BB: «Egia esan, gauza guztietan. Aholkatu diguten pertsonei esker lortu ahal izan dugu gure proiektua aurrera ateratzea, eta, gainera, oso denbora laburrean. Bestela, ezinezkoa izango zatekeen. Oso esker oneko gaude. Guretzat, enpresa kudeatzen jakitea zen zailena. Inoiz ez dugu hori egin, eta oso argi geneukan aholkulari on bat bilatu behar genuela. Gaztenpresari eta Bultz-Lani esker ireki ahal izan ditugu gure negozioaren ateak».

GZT: Zer izan da pozgarriena prozesu honetan? Eta zerk sortu dizue zailtasunik gehien?

BB: «Dendan sartu eta zurea dela eta dena ahaleginari eta lanari esker lortu duzula pentsatzea sentsaziorik atseginenetako bat da; ezin duzu sinetsi».

«Eta zailena izapideen kontua izan da. Ikaragarria izan da; ez genekien nondik hasi. Baina aholkatu diguten pertsonei esker, askoz errazagoa izan da dena».

GZT: Zer aholku emango zeniokete proiektu batean hastear dagoen pertsona ekintzaile bati?

BB: «Aholkularitza profesional on bat bilatzea da gure aholkua, funtsezkoa baita. Dena bezala, hasieran zaila da; baina, proiektua martxan dagoenean, oso pozik sentitzen zara».

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...