×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Hona hemen ekintzaile bat… Lumiere&Lumiere

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Posible al da betiko bideoklub batek Interneten garaian bizirik irautea? Oso pertsona gutxik erantzungo lukete baietz; baina, urteetan zehar ehunka enpresa sortzen lagundu ostean, ilusio bat modu egokian planteatu, aztertu eta babestuz gero, hark aurrera egin dezakeela erakutsi digu gure esperientziak.  Gure lehen galderari “baietz” erantzungo lioketen pertsona horietako bati, Iñigo Libanori, adibidez, ondo atera zitzaion. Lotura digitalen eta espazio birtualen garai hauetan, gune fisiko batek asko eskain zezakeela pentsatu zuen, eta Lumiere & Lumiere sortu zuen.

 

Bideoklub bat baino askoz gehiago.

Paris, 1895eko abendua. Pelikulak 46 segundo bakarrik irauten zuen. Geldirik zegoen tren batekin hasten zen, eta kamerarekiko angelu diagonalean agertu eta pantailaren ezkerraldetik desagertzen zen. Legendaren arabera, ikusleek beldurtuta oihu egin zuten, eta batzuek aretotik ihes egin zuten. Erregistro historikoa duen pelikula baten lehen proiekzioa izan zen, eta Auguste eta Louis Lumière anaiei eskertu behar diegu. Bilboko Belostikaleko 11. zenbakian (hirigune historikoaren erdian) dagoen gune eder horrek bi aitzindari horiek omentzen ditu. Ez da Lumière anaien lehen proiekzio hori eman zen Salon Indien du Grand Café aretoa, baina zinema xede duen gune horretan kafea eta tea har daitezke, eta pelikulekiko maitasun-giro kutsakorra nabari da. Bertan, hitzaldiak eta hizketaldiak egiten dira, proiekzioak eskaintzen dira eta film laburren lehiaketa bat antolatzen da. Eta hori guztia leku eder batean, adituen arabera, ezinbestekoa Bizkaiko hiriburuko zinemazaleentzat.

«Gozatzeko aukera eskaini nahi dugu, zinema maite dutenen gozamenerako eta horiek elkarrekin harremanetan egoteko pentsatutako ingurune atsegin batean, etengabe aldatzen ari den baina beti Zinema protagonista duen agerlekuan». Horrela deskribatzen du Iñigo Libanok. Hura ere Gaztenpresara hurbildu zen bideoklub klasiko bat kafetegia eta liburutegi espezializatua barne hartuko zituen zinemazaleen topagune bihurtzeko ideiarekin. Izan ere, zinema kultura zabaltzeko baliabide gisa hartuko zuen eta bideokluben tradiziotik onena jasoko zuen leku bat sortu nahi zuen Iñigok. Nola lortu duen jakin nahi baduzu, ikus ezazu ikus-entzunezko formatuan. Pelikulekiko maitasuna arnasten den gune horretara gerturatuko zaituen bideo hau ikustera eta, jakina, zure negozio-ideia abiarazteko asmoa baduzu, gure laguntza guztiz doan eskatzera animatzen zaitugu. LABORAL Kutxaren gizarte-ekintzaren parte garen aldetik, hasierako unetik zuri laguntzea dugu helburu, finantzaketa berezia eta gure profesionalen laguntza ordainezina eskainiz. Hemen gaituzue.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...