Gaztenpresa Fundazioaren TRANSFORMA programak gizarte-ekonomia sustatzeko helburua du, enpresak kooperatiba edo lan-sozietate mugatu bihurtuz.
Norentzat da Transforma programa?
Ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila den negozio bat baduzu, edo erantzunkidetasunarekin, barne-demokraziarekin eta inpaktu sozialarekin konprometitutako talde bateko kide bazara, zuretzat da.
Zeintzuk dira gizarte-ekonomiaren abantailak?
Taldeak kapitalean eta erabakietan parte hartzea.
Langileak konprometituagoak eta motibatuagoak izatea.
Jarritako kapitalera mugatzea erantzukizuna.
Fiskalitate onuragarriagoa izatea, salbuespen eta hobariekin.
Dirulaguntza eta laguntza ekonomiko gehiago izatea eskura.
Finantza-baldintza berezietara jotzeko aukera izatea.