×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Gaztenpresaren 2020ko emaitzak: 256 enpresa eta 504 lanpostu berri

gzt-art-memoria-2020
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresan 25 urte daramatzagu jada Euskadiko eta Nafarroako ekintzaile askori laguntzen. Denbora horretan, hasieran bezala eutsi diogu ekintzailetza sustatzeko eta enplegua sortzeko helburuari.

COVID-19ak eragindako krisiak gogor jo du 2020an gure sare ekonomikoan eta sozialean, eta eragin larria izan du enpleguan. Hala ere, Gaztenpresan lanean jarraitu dugu ekosistema ekintzailea suspertzeko eta sasoi latz honi aurre egin ahal izateko. Hala erakusten dute 2020ko Urteko Txostenaren zenbakiek: 256 enpresa eta 504 lanpostu berri sortzen lagundu dugu. Horrenbestez, esan dezakegu 1994. urteaz geroztik ia 6.000 enpresa eta 10.500 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu dugula, eta 174 milioi eurotik gorako finantzaketa eman dugula LABORAL Kutxaren bidez.

Honela mintzatu da Ibon Urgoitik, Gaztenpresako lehendakaria, 2020ko Urteko Txostena aurkezteko ekitaldian: «Larritasun handiko giro ekonomiko eta sozial batean, Gaztenpresak berriro erakutsi du bere jarduera egokitzen jakin duela ekintzaileei laguntzeko, haiek gehien behar gintuztenean». Bestalde, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak, Idoia Mendiak, «talentua erakartzeko eta atxikitzeko» eskatu du, eta horretarako, «ekintzailetza kolektiboa» bultzatzea proposatu du, besteak beste.

Ezbeharraren aurrean hazten

Inma Ramos fundazioko zuzendariak azpimarratu duenez, negozio askotan gertatu den bezala, Gaztenpresan ere berritu behar izan dugu. Hala, konfinamenduaren ondorioz, bigarren mila batean geratu da enpresa berriak sortzeko helburua, eta eratutako enpresak finkatzeko programa bat prestatu dugu, gure laguntza izan duten enpresei arreta emateko eta ziurgabetasunez betetako sasoi honetan haien ondoan egoteko. Gainera, prestakuntza sustatzen jarraitu dugu, eta arreta berezia jarri dugu onlineko prestakuntzan. 40 tailer antolatu ditugu, negozioen arloko askotariko gaitasunak hobetzea xede hartuta.

2020an ere gazteak aintzat hartu ditugu. Izan ere, haien artean kultura ekintzailea sustatzeko hainbat ekimenetan hartu dugu parte. Hona hemen haietako batzuk: Changemaker Lab, Mondragon Unibertsitatearekin batera; Preúnica lehiaketa, Bilboko Merkataritza Ganberarekin; eta MBAe3 sariak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean.

Enpresak sortzea

Nabarmentzeko moduko datua da hau: 2020an gure laguntza jaso duten pertsona ia guztiak langabezian zeuden abentura horri ekin ziotenean. Zehazki, % 97 langabezian zegoen, eta gainerako % 3a, enplegu hobearen bila. Lagundutako pertsonen % 80k ekintzailetza indibidualaren formula aukeratu du, eta gainerako % 20ak kooperatiba edo sozietate mugatua hobetsi du. Beste datu hau ere azpimarra daiteke: zerbitzu-sektorea (% 75) eta merkataritza (% 25) izan dira ekintzailetza gehien bildu duten jarduerak, hain zuzen ere krisialdian eraginik handiena izan duten sektoreetako bi.

Ikuspegi pertsonaletik, behera egin du emakumeen kopuruak ekintzaileen artean: 2019ko % 47tik 2020ko % 42ra. Batez besteko adina lehengo berbera da: 39 urte. Hona hemen beste datu garrantzitsu bat: ekintzaile guztietatik, % 16k bakarrik ditu unibertsitate-ikasketak eginak.

Finantzaketa

Nahiz eta 2020an enpresa berriak martxan jartzeko batez besteko inbertsioa jaitsi den, zenbatekoa handi samarra da oraindik: 75.000 €. Ekintzaileek enpresa-proiektua gauzatzeko behar izan duten batez besteko mailegua, berriz, 36.000 €-koa baino zertxobait gehiagokoa izan da.

Finkatze- eta mentoring-programen aldaketak

Bizi izan dugun egoera dela eta, finkatze- eta mentoring-programak berritu behar izan ditu Gaztenpresak. Enpresa txikien jarduera bermatzeko xedez, #JarraitzekoBerritzen programa jarri genuen abian. Haren bidez jakin ahal izan genuen nola eragin zien pandemiak negozioei, eta horiek zer neurri jarri zituzten martxan egoerari aurre egiteko. Horrela, online topaketak egin genituen negozioen jabeekin, egoeraren araberako laguntzarik egokiena emateko.

Iazko urtean zehar 19 mentoring-harreman berri formalizatu genituen. Haietan, enpresaren arloko esperientzia handia zuten pertsonek mentore-eginkizuna bete eta beren proiektua aurrera eramaten lagundu zieten ekintzaileei.

 

Zalantzarik gabe, 2020a urte zaila izan da denontzat. Hala ere, 2021ak aukera berriak zabaldu ditu, eta Gaztenpresan lanean jarraituko dugu zuri laguntzeko, ekintzaile izateko ametsa bete dezazun. Hortxe izango gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...