×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Garatu zure negozio-ideia: Canvas eredua

Canvas
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Canvas eredua da negozio-ideia bat modu sinplean, bisualean eta ulergarrian deskribatzeko metodo eraginkorrenetako bat. Alexander Osterwalder-ek idatzitako The Business Model Canvas liburuan dago oinarrituta.

Metodo horrek hau du premisatzat: enpresek lau ardatz izan behar dituzte. Hauek dira: bezeroak, eskaintza, azpiegitura eta bideragarritasun ekonomikoa. Hortik aurrera, produktuak edo zerbitzuak bezeroei balio erantsia ematea lortu behar du zure negozioak.

Canvas negozio-ereduaren 9 moduluak

Bildu zure negozioari buruzko informazio garrantzitsu guztia folio batean. Canvas ereduak zure balio-proposamena aurkitzen laguntzen dizu, modulutan banatutako sistema erraz baten bidez.

1. Funtsezko bazkideak

Norekin elkartuko zara zure negozioak funtziona dezan?

Fidagarritasunez jarduteko, ezinbestekoa da gure kolaboratzaileak konfiantzazkoak eta fidagarriak izatea. Atal honetan, nor diren eta haiekin zer harreman duzun adierazi beharko duzu. Lankidetzaren lau adibide emango dizkizugu:

  • Konfiantzazko hornitzaileak: aktiboak ziurtatzeko.
  • Gobernuak: arriskuak eta ziurgabetasuna murrizteko.
  • Partner teknologikoak: mantentze-lanetarako eta aurrez aurreko euskarrirako.
  • Joint-venturesak: negozio berriak martxan jartzeko.

2. Funtsezko baliabideak

Zer baliabide behar dituzu lanean hasteko?

Deskribatu zure negozio-ereduak arrakasta lortzeko ezinbestekoak diren aktiboak eta gaitasunak. Esaterako, zure enpresak elikagaiak prozesatu behar baditu, packaging-makineria beharko du, baina, akademia bat sortzeko asmoa baduzu, irakasle egokiak izatea izango da funtsezkoena. Pentsatu mota honetako baliabideetan:

  • Finantzarioa: eskudirua, kredituak, akzioak eta abar.
  • Fisikoa: bulegoak, garraiobideak, ekipamenduak eta abar.
  • Intelektuala: markak, patenteak, know-howa eta abar.
  • Giza baliabideak: profil profesionalak.

3. Balio-proposamena

Zer beharri erantzuten dio zure produktuak edo zerbitzuak? Zertan da desberdina lehiakideenekin alderatuta?

Negozio-ideia baten beste funtsezko elementuetako bat da. Zure produktua edo zerbitzua besteen gainetik nabarmendu dadin, lehiakideek eskaintzen ez duten balio-proposamena eman behar diozu. Lehiatzeko abantaila hori alderdi hauetan isla daiteke:

  • Prezioa
  • Produktuaren kalitatea
  • Jasangarritasuna
  • Pertsonalizazioa
  • Esklusibotasuna

Gogoratu hori izango dela bezeroek zure produktua aukeratzeko arrazoietako bat.

4. Bezeroekiko harremana

Nola lortu, mantendu eta gehitu bezero berriak?

Bezero bat fidelizatu ahal izateko, beharrezkoa da hark nola pentsatzen duen, zer gogoko duen eta zure enpresarekin zer-nolako harremana izan nahi duen jakitea. Hona hemen zure bezeroarekin izan ditzakezun harreman batzuk:

  • Harreman pertsonala
  • Online zerbitzuak
  • Zerbitzu automatizatuak
  • Self-serviceak

5. Banaketa-kanalak

Nola iristen zaio gure produktua bezeroari?

Modulu honetan, zure bezeroengana nola iritsi eta haiekin nola komunikatu deskribatzen da.

Baliabide fisikoak

Kontuan izan merkataritzako erraldoien abantaila nagusietako bat banaketa dela. Lehiatzeko ezinbestekoa da banaketa-kanal eraginkorra, segurura eta azkarra izatea. Horretarako, hau egin behar duzu:

  • Prezio lehiakor bat adostu.
  • Bidalketa-politika erakargarri bat zehaztu.
  • Saldu osteko zerbitzu bat eskaini.

Baliabide digitalak

Identifikatu eta erabili zure bezeroarengana iristeko eta harekin konektatzeko kanal digital egokiak. Zehaztu helburuak eta kanalak zure marketin digitaleko estrategiaren barruan. Hona hemen zure eskura dauden banaketa-kanal batzuk:

6. Zure bezeroak, merkatuaren segmentazioa

Nori zuzenduta dago zure produktua edo zerbitzua?

Bezero potentzialak dira edozein negozio-estrategiaren xede nagusia. Zure enpresa berriak arrakasta izatea nahi baduzu, zure bezeroak identifikatu behar dituzu, haiengana fidagarritasunez zuzentzeko eta produktu edo zerbitzu bereizgarri bat eskaintzeko.

Segmentazio geografikoa: aurkitu non dauden.

Zehaztu zure bezeroen kokapen fisikoa. Ezagutu saltzeko eta publizitate-kanpainak egiteko leku egokiak. Pertsonalizatu haien tokiko, nazioko edo nazioarteko esperientzia.

Segmentazio demografikoa eta soziala: egin profil orokor bat eta ikertu haien interesak.

Zehaztu adierazle hauek eta antzekoak: adina, generoa, familia-estatusa, nazionalitatea, lanbidea edo diru-sarrerak. Horrela, xede duzun profilaren zaletasunak eta interesak mugatu ahal izango dituzu, eta haren beharrak nola estali jakingo duzu.

7. Funtsezko jarduerak

Zer jarduera behar dituzu diru-sarrerak sortzeko?

Modulu honi esker, zure negozioak funtzionatzeko zer jarduera egin behar dituzun jakingo duzu. Oinarri gisa, hartu zure balio-proposamena, banaketa-kanalak eta bezeroekiko harremanak, zure produktua edo zerbitzua entregatzeko behar dituzun jarduerak ondorioztatzeko.

Horien artean daude, esaterako:

  • Produktuaren diseinua, ekoizpen-fasean
  • Bezeroentzako prestakuntza-jarduerak
  • Laguntza teknikoa

8. Kostuak

Zein dira hasi ahal izateko kostuak?

Puntu hau hertsiki lotuta dago aurrekoarekin, zure jarduerak eragiten dituen gastuak identifikatzen baititu, eta horiek ere kontuan izan behar dituzu salmentaren azken prezioa zehaztean.

Atal honetan, alokairuak, zergak, soldatak eta kostuen egitura osatzen duten gainerako elementu guztiak sartu behar dituzu. Azterketa horrekin, proiektua errentagarria den ikusi ahal izango dugu. Kontuan izan, besteak beste:

  • Baliabide finko eta aldakorren kostuak
  • Eskala-ekonomia
  • Irismen-ekonomia

9. Diru-sarreren iturriak

Nola lortu diru-sarrerak gure produktu edo zerbitzuarekin?

Atal honetan, zure enpresa-jarduerarekin diru-sarrerak lortzeko erabiliko dituzun metodoei buruz hausnartu ahal izango duzu. Horretarako, bezeroak zure produktuaren edo zerbitzuaren truke zenbat ordaintzeko prest dauden kalkulatu behar duzu. Oso garrantzitsua da:

  • Bezeroei eskaintzen diegun balio erantsia zehaztea, haren truke ordain dezaten.
  • Prezioa zure irabazi-marjinetara eta balioetsitako salmenta-zifretara doitzea, errentagarritasunari eusteko.
  • Onartuko ditugun ordainketa-sistemak aukeratzea.

 

Canvas eredua

Canvas ereduaren alde onak eta alde txarrak

Canvas eredua tresna bikaina da zure negozioaren inguruko informazio garrantzitsua laburbiltzeko. Izan ere:

  • Ikuspegi globala ematen du.
  • Azkarra da, eta eztabaida eta ideiak sortzea sustatzen du.
  • Merkea

Dena den, metodo horrek baditu eragozpenak ere, eta kontuan izan behar dituzu, haren irismena eta gaitasunak ebaluatu ahal izateko.

  • Planteamendu abstraktu batean oinarritzen da.
  • Oso sinplifikatuta dago eta garapen zabalagoa behar du, negozio-plan oso bat eta analisi estrategiko bat barne.

Nolanahi ere, Canvas eredua oso tresna praktikoa da zure negozio-ideiaren bideragarritasunari buruzko lehen azterketa egiteko. Gogoratu, gainera, Gaztenpresan hainbat tresna ditugula analisi hori osatzeko eta zure ideiaren bideragarritasuna egiaztatzeko, edo zure negozioa hobetzeko aukerak bilatzeko.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...