×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Frankiziak: ekintzailetzan abiatzeko aukera ona?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Nolabaiteko arrakasta-bermea duen negozioa abian jartzea. Horixe da enpresa-abenturari ekiteko prest dagoen ekintzaile guztien ametsa.

  • Zeure produktuak edo zerbitzuak merkatuan dagoeneko ibilbidea egina duela jakiteak lasaitasun handia dakar.

Amets hori badago, frankizien munduan.

  • Negozio-eredua dagoeneko probatuta dago: nolabaiteko errentagarritasun-bermea eskaintzen du, enpresa frankizia-emailearen marka-irudia, lana eta gizarte-aitorpena dituelako oinarri.

Formula horrek abantaila handia ematen dio ekintzaileari, baina enpresa frankizia-emaileak ezinbesteko baldintza batzuk betetzen baditu soilik.

Abenturari heldu aurretik, egon ziur halako negozio bat abian jartzeko behar den profila eta gaitasun ekonomikoa eta profesionala dituzula.

Gogoan izan frankizia batean, enpresak zehazten dizkizun jarraibideak errespetatu beharko dituzula kudeaketan, irudian, sustapenean eta abarrean. Hori etsigarria izan daiteke ekintzaile-sen menderakaitza dutenentzat.

Argi ibili frankizia berriekin

Burtsan erabiltzen den atsotitz batek hauxe dio: «azken ogerlekoa (edo euroa) beste batek irabaz dezala». Horrek esan nahi du batzuetan ez dela komeni muturreraino arriskatzea eta, oraindik irabazteko marjina dagoela pentsatu aurren, akaso erretiratzea komeni dela. Frankizien munduan hauxe esan liteke: «Lehen ogerlekoa beste batek irabaz dezala». Zure aurrezkiak hipotekatu eta buru-belarri negozio berri batean sartu aurretik, ziurta ezazu negozioak dagoeneko merkatuan ibilbidea egina duela.

  • Erreferentziarik eta egiaztatutako emaitzarik gabeko frankizia hartu behar ez den arriskua da, nahiz eta abantaila eta etekin potentzial itzelak eduki.
  • Ez zaitez fida: eskuratu frankizia-emaileari eta enpresari buruzko informazio guztia eta, ondoren, egiaztatu frankizia hori duten beste lagun batzuekin.

Egiaztatu marka-erregistroa eta enpresa

Marka komertzial bat ustiatzeko prest egongo zinateke, ziur egon gabe errentan emango dizuna jabea dela? Ez, zalantzarik gabe. Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan kontsultatzea komeni da, frankizia-emailea markaren jabea dela ziurtatzeko. Eta, horrekin batera, enpresa frankizia-emaileen erregistro publiko ofizialean inskribatuta dagoela ere egiazta dezakezu. Oso tramite errazak dira eta lasaitasun handia emango dizute.

Eskatu dokumentu guztiak

Onartzen dituzun betebeharren zerrenda osoa, zehatza eta zorrotza eduki behar duzu: zer enpresatara jo behar duzun, zer esklusibotasun dituzun… Besteak beste, frankiziaren ezaugarriei buruzko txosten osoa, irekita dauden establezimenduen kopurua, inbertsioaren baldintzak, zure betebehar eta eskubideak, eta enpresak nahitaez egin behar dituen marketin-kanpainak.

Aztertu kontratua

Ahalegin handia egin frankiziaren kontratua ondo aztertzeko: izan ere, agiri horren bidez jasoko duzu produktu edo zerbitzu jakin bat merkatu jakin batean merkaturatzeko eskubidea, kontraprestazio zuzena, zeharkakoa edo biak ematearen truke. Hau da, lotu egingo zaitu eta datozen urteetan izango dituzun betebeharrak zehaztuko ditu.

  • Kontratu horren bidez, marka bera, izena, errotulua, ikurra, logotipoa eta gainerako sinboloak erabiltzeko eskubidea lagatzen da, bai eta kontratuak indarrean dirauen bitartean eman behar dizuten laguntza komertzial edo teknikoa Harreman estua eta etengabea edukiko duzue, baina beti bi enpresa bereizi izango zarete, hala legez nola finantzari dagokionez.
  • Alderdi batzuk egiaztatu behar dituzu: frankizia-emaileari eman behar dizkiozun etekinen ehunekoa eta royaltiak; irekitako eta itxitako frankizien kopurua (oso garrantzitsua da itxiera-indizea % 3-4koa baino txikiagoa izatea); unitate bakoitzaren irabaziak eta salmentak, eta enpresaren balantzea. Datu horiek ulertzeko laguntza behar baduzu, eskatu zalantzarik gabe.

Ez zaitez fida frankizia idilikoez, eta ikertu Interneten

Beste atsotitz bat: «inork ez du eurorik ematen 50 zentimoan». Egia izateko onegia bada, normalean, gezurra izango da: adibidez, frankizia-emaile batek ere ez du bermatzen inbertsioa, eta ahaleginik egin gabe ez da irabazirik etortzen.

Norbaitek ikuspegi idilikoa irudikatzen badizu, galdetu zer «baina» dagoen, egon egingo baitira, eta asko, beste edozein enpresatan bezala. Eta, jakina, ikertu Interneten ea gauza arrarorik dagoen. Gaur egun, bilatzaileak iruzurrak antzemateko tresna ikaragarri onak dira.

  • Aski da «iruzurra» hitza eta frankiziaren izena elkarrekin idaztea, epaileen ebazpenik eta abokatuen foroetan egindako kontsultarik dagoen egiaztatzeko.
  • Baina ez erreparatu zorrotz-zorrotz kritika guztiei, negozio guztiek sortzen dituztelako kontrako iritziak, eta frankiziak ez dira salbuespena.

Ibilbide hori egin ondoren jakingo duzu aukeratu duzun frankizia ekintzailetzan abiatzeko aukera ona ote den. Frankiziei buruzko informazio gehiago behar baduzu, frankizien munduan sartzeko jakin behar duzun guztia irakur dezakezu, edo Gaztenpresarekin harremanetan jar zaitezke. Zure negozioa abian jartzeko behar duzun guztia kudeatzen lagunduko dizugu. Zain gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...