×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Eukene Arana, Zainekoa: “Zerotik enpresa bat sortzeko behar genuen prestakuntza eman diguzue”

Entrevista Eukene Araba
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Beatriz Ramos eta Tzibi Juaristierekin batera, Eukene Aranak irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat jarri du martxan, erakunde publiko eta pribatuei haurrak eta nerabeak babesten, eta tratu ona prebenitzen eta lortzen laguntzeko. Elkarrizketa honetan azaldu digu.

 

Hobeto ezagutzeko, azalduko al diguzu labur-labur zer egiten duzuen Zain Protección Infancia y Adolescencia erakundean?

Gure lana, batez ere, erakunde publiko eta pribatuei aholkularitza eta laguntza ematea da, haurren eta nerabeen eskubideak errespetatzen dituzten gune seguruak eta tratu onekoak sor ditzaten, igarotzen dituzten eremu guztietan (hezkuntza, kirola, aisia eta denbora librea…).


Zainek hiru bazkide sortzaile ditu. Nola sortu zen elkartzeko eta zuen proiektua gizarte-ekimeneko kooperatiba gisa martxan jartzeko ideia?

2021ean, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteko lege bat onartu zen. Bertan ezartzen denez, haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten erakundeek eta organizazioek, baita profesionalek ere, adingabeen aurkako indarkeria-kasuak prebenitzeko, identifikatzeko eta haietan jarduteko betebeharra eta erantzukizuna dute..

Guk master batean ezagutu genuen elkar, eta haurrak eta nerabeak babesteko gaiak lantzen ari ginen jada hainbat arlotan; beraz, legea onartuta, ikusi genuen aukera bat genuela gure trebetasunak, osagarriak direnak, proiektu propio batean batzeko. Zer forma juridiko hartu ez genekien, baina zer aukera genituen jakin genuenean, argi geratu zitzaigun gizarte-ekimeneko kooperatiba zela gure proposamenarekin hobekien egokitzen zena..


Eta nola lagundu dizue Gaztenpresak prozesu honetan?

Hasteko, enpresa bat zerotik sortzeak zer esan nahi zuen ulertzeko behar genuen hasierako prestakuntza eman digu, noski, gu haurren babesean adituak garelako, baina ez genekien zer egin behar genuen enpresa bat sortzeko. Beraz, Gaztenpresatik zentzu horretan jaso dugun prestakuntza oso lagungarria izan zaigu kooperatiba bat sortzeko orduan zer zimendu eraiki behar genituen eta zer gauza hartu behar genituen kontuan jakiteko..

Gaztenpresak aholkularitza ere eman digu egin behar izan ditugun kudeaketa guztietan, hala nola notarioarengana joatea, kudeaketaren bati irtenbidea aurkitzea edo nondik atera ez genekien paperen bat lortzea, etab. Egia esan, laguntza handia izan da guretzat.

 

2022ko urtarrilean eratu zenuten kooperatiba. Nola baloratzen duzue denbora honetan izan duzuen jarduera?

Lehen hilabete hauek oso zoroak izan dira, baina, egia esan, oso ondo hasi gara, eta gure beldur nagusia arrakastaz hiltzea izan da. Izan ere, ekin bezain laster, Katalunian 150 gizarte-erakunde trebatzeko aukera ematen zigun proiektu bat sartu zitzaigun, eta, beraz, oso abiatze bizkorra eta interesgarria izan da. Ezin gara kexatu!

Eukene, eskerrik asko zure denboragatik eta Zaineko bazkideen esperientzia ekintzailea kontatzeagatik!

Irabazi-asmorik gabeko kooperatiba honekin harremanetan jartzeko:

Zain Protección Infancia y Adolescencia

Tel. 618 030 779

Helbide elektronikoa: info@zaininfancia.com

Webgunea: https://zaininfancia.com/

LinkedIn: @zain-infancia-y-adolescencia

 

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...