×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Merkataritza-kontaktuak gestionatzeko 5 programa (CRM)

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresan, gure helburua negozio berriei aholku ematea eta finantzaketa lortzea da. Hain zuzen, autoenplegua eta ekintzailetza sustatzen ditugu, eta horrexegatik dakigu zein den bere enpresa sortzen ari den edozein pertsonaren kezka handietako bat: Nola lortu bezeroak? Baina, pentsatu dugu bezeroak nola gestionatu, behin lortu eta gero? Bisita-txartelak gordetzea, telefono mugikorreko zerrenda eguneratuta izatea… Pertsona bakoitzak bere teknika dauka, baina profesional batek, garai digital honetan, sistema osoagoa behar du bere bezero-zorroari ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko. Horretarako, bezeroak gestionatzeko sistemak daude, edo CRMak (Customer Relationship Manager sistemak).

Jarraian, lau CRM konponbide aurkezten dizkizuegu, zuen bezero-zorroa gestionatzen lagunduko dizuetenak.

 

SumaCRM

Hilean 9 eta 79 euro bitarteko planekin, bezeroak gestionatzeko SumaCRM aplikazioa ETE-entzat bereziki eginda dago. Izan ere, haren sortzaileen artean beren bezeroak gestionatzeko arazoak izan zituzten bi ekintzaile daude, eta hori konpontzeko, aplikazio erraza eta baliagarria sortzea erabaki zuten, eta gainera, gestionatzen erraza. Beraz, orrialde bat sor dezakegu kontaktu bakoitzeko, eta hartan, elkarrizketa, mezu elektroniko edo lan guztiak sartu. Doako bertsio bat du, funtzionaltasun guztiekin, baina muga hauek ditu: gehienez bi erabiltzaile, 100 kontakturako agenda, 50 MB-ko tokia fitxategiak gordetzeko, bost negoziazio eta bost kasu. Bestalde, nahi adina ohar eta ataza sar daitezke.

 

Salesforce

CRMen sektorean aitzindaria den konponbideetako bat da. Osoena eta pertsonalizagarriena da, eta ez da sektoreko aplikazio klasikoak baino gutxiago. Izan ere, egia esan, Salesforce aplikazioak, CRMen funtzionalitateez gain, bezeroen arretarako (desk), salmentetarako eta marketinerako plataforma espezifikoak ditu, besteak beste. Aplikazio bakoitza (haiek “hodei” esaten diete) bere aldetik erosi behar da. Bi eragozpen nagusi ditu: alde batetik, ikaste-kurbarik luzeena du, eta beste batetik, garestienetako bat da; adibidez, Sales Cloud edo salmenten hodeiari dagokionez, erabiltzaile bakoitzak 70 eta 270 euro bitarteko prezioa ordaindu behar du hilabetean. Hori bai, funtzionaltasunei dagokienez, ez du parekorik.

 

SuiteCRM

Kasu honetan, open source programa bat da, gure zerbitzarian doan deskargatu eta instala dezakeguna, baldin eta beharrezko ezagutzak baditugu. Ez dugu lizentziarik ordaindu beharko, baina denak behar bezala funtzionatzeaz arduratu beharko dugu. SuiteCRMren jatorria SugarCRM aplikazioa da (erreferentziazko CRM bat), eta bezeroak gestionatzeko funtzionaltasun berberak ditu; hala nola, bezeroei lotutako kanpoko dokumentuak atxikitzea, lan eta ekitaldiak gogorarazten dituen agenda bat sortzea, eta produktu eta zerbitzuak zein haien tarifak gestionatzea. SuiteCRM aplikazioan, beste modulu osagarri batzuk ere badaude, doan erants ditzakegunak.

 

Highrise

Enpresa-kontaktuak gestionatzeko aplikazio klasiko bat da. Highrise oso plataforma intuitibo eta erabilerraza da. Beste aplikazioek bezala, kontaktuak Excel artxibo batetik eta helbide elektroniko batetik inportatzeko aukera ematen du. Highrise aplikazioan, kontaktu bakoitzak fitxa bat du; hartan, haren datu guztiak, harekin ditugun interakzio guztiak eta harentzat zer lan egin behar ditugun idatz dezakegu. 24 eta 149 dolar bitarteko prezioa du hilean, erabiltzaile kopuruaren arabera. Halaber, doako plan bat ere badu, baina bi erabiltzailek soilik erabil dezakete, gehienez 250 bezero sar daitezke, eta ezin da dokumenturik erantsi. Baina, Google Drive eta Dropbox aplikazioen garai honetan, nork du dokumentuak atxikitzeko beharra?

 

Gestiolan

Berez, ez da CRM bat, baina izan daiteke. Alegia, LABORAL Kutxak, Gaztenpresa ahalbidetzen duen erakundeak, doako fakturazio- eta aurrekontu-programa bat eskaintzen die bere bezeroei: Gestiolan. Programa horri CRM modulu bat gehi dakioke. Beraz, bezero bakoitzari buruzko merkataritza-informazioarekin batera, fakturazio-fluxu guztia kontrola daiteke. Modulu hori, Gestiolanen nukleoa ez bezala, ez da doakoa. Haren funtzioak eta kostua kontsulta ditzakezu hura garatzen duen enpresaren web-orrian: 3e Trade.

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...

2025-02-18 23:01:39