×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Bizkaiko ekintzaileak: Dani de Pablos

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresak beren enpresa martxan jartzen laguntzen die Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileei. Lagun diezazukegu?

Dani de Pablos 1997. urtetik argazkigintzan diharduen profesional bat da. 2009ko urtarrilean, bere lehen enpresa sortzea erabaki zuen David Herranzekin batera, eta hortik Fotografía2 jaio zen.

Horrela,  erreportaje fotografikoari ekin zion, edozein euskarritan eta bitartekotan, erabateko arduraldia eskainiz.Prentsa, azoka, publizitate edo ekitaldietarako lanak egiten dituzte.Baina ezkontza-erreportajeak dira beren benetako espezializazioa.

Gaur egun, Dani www.danidepablos.com web orri berriarekin eta proiektu berriekin hasi da lanean, uneoro bere pasioarekin lotuta: argazkigintza. Facebooken bere lanak ikus ditzakezue (facebook.com/danidepablosfotografo). Bere zerbitzuak eskatzeko elkarrizketa bat egin nahi baduzue, 607 712 183 telefono mugikorraren edo info@danidepablos.com helbide elektronikoaren bitartez egin dezakezue.

Bere estudioa Leioan dago, Gobelas Eraikinean, Landabarri Pasealekuko 4. zenbakian.

Ordutegi malgua du eta, beraz, arazorik gabe jarri ahal izango zarete berarekin harremanetan.

(Gaztenpresako ekintzailea bazara eta gure blogean zure negozioaz hitz egitea nahi baduzu, bidal ezazu posta elektroniko bat info@gaztenpresa.org helbidera, mesedez)

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...

2025-03-14 23:00:19