×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Elkarrizketa HALO Donostia-ri: “Sare sozialei esker gure bezeroekin harremanetan egoten gara eta haien feedback-a jasotzen dugu. Azken hori oso garrantzitsua da gure lanean”

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

HALO Donostia hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri.

 

HALO Donostia “estetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro” moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio diferentziala?

Maite Cipitriak, Anne Rotetak eta Miren Arcelusek osatzen dugu HALO, eta horretan datza gure balio diferentziala: proiektua osatzen dugun pertsonengan.

Gorputz-irudiaren kudeaketan eta dermoestetikan trebatutako 3 erizainek sortu dugu zentroa. Hirurok dugu ospitaleratzean eta unitate espezializatuetan ibilbide luzea. Dermoestetikako eta Gorputz-Irudiaren Kudeaketarako erizainaren masterra egin ondoren, ekintzailetzarekin hasteko gogoak genituen eta erizaintzako zentro espezializatu bat sortu nahi izan genuen, orain arte ikusitakoaz bestelako ikuspegiarekin.

Orain dela gutxi, Elizabeth Cuartas doktorea, Medikuntza Estetikoan espezializatua, sartu da taldean. Guztion artean, zerbitzu integral bat jartzen dugu pazientearen eskura.

Sortu dugun zentroan ohiko tratamenduetaz gain, tratamendu aurreratuak eta osoak eskaintzen ditugu, eta aurpegi-, gorputz- eta ile-tekniketan adituak gara. Horretaz guztiaz gain, azido hialuronikoaren infiltrazioak, toxina botulinikoa, PRP, mesoterapia, mikropigmentazioa, oin-erreflexologia, etab. eskaintzen dugu.

Pazienteari ebakuntza aurreko eta ondoko laguntza ere ematen diogu, ohiko erizaintza gisa, ehunak landuz, kirurgia-zaurien jarraipena eginez eta injektagarriak jarriz.

Hainbat teknologia dauzkagu, hala nola irratifrekuentzia, HIFU, LPG, IPL laserra; eta hainbat protokolo ere bai, esku-teknikekin uztartuta, oso emaitza onak eta ongizatea ematen dutenak.

Kosmetologiari dagokionez, zentroa ireki zenetik BABOR kosmetiko profesionalen nazioarteko markarekin dihardugu. 60 urteko esperientzia du larruazalaren zaintzan.

Lerro desberdinak dauzkagu, mota guztietako adinetarako eta larruazal-ezaugarrietarako.

 

Nola sortu zen ideia hori, eta zerk bultzatu zintuzten negozio bihurtzeko urratsa ematera?

Bartzelonan masterra ikasten ari ginela eta Nus Agency-ren laguntzarekin, gure ibilbide profesionala beste bide batetik eramateko ideia sortu zen, egiten ari ginerakein inolako zerikusirik ez zuen beste bide bat hartuta, hain zuzen. Langile kualifikatuekin zentro bat sortzeko aukera ikusi genuen, gaur egun gero eta eskari handiagoa duen sektore batean ondo moldatzeko modukoa.

Gure ibilbideari ekin eta Laboral Kutxan enpresa-kontua ireki genuenean, Gaztenpresari buruz hitz egin ziguten. Haien lantaldearekin harremanetan jarri ginen, eta enpresa abian jartzeko prozesu osoan aholku eman ziguten, negozio-planarekin hasi eta kooperatiba osatzeraino. Zutabe garrantzitsu bat izan zen prozesu osoan, gestio guztietan lagundu ziguten, eta jaso genitzakeen laguntza guztien berri eman zigun.

 

Negozio bat abian jartzeko hainbat era daude, zer dela-eta aukeratu zenuten kooperatiba bat?

Gaztenpresaren aholkularitzarekin eskuartean izan genituen empresa-aukera guztien artean kooperatiba aukeratu genuen; betidanik besteren kontura lan egin bagenuen ere, erizaintzan taldean lan egiten ohituta gaudelako, eta kooperatibak talde-lanaren balio horiek guztiak partekatzen ditu.

 

Gaur egun badakigu presentzia digital on bat izatea funtsezkoa dela. Nola gauzatzen da hori HALO Donostia-ren kasuan?

Sare sozialek asko lagundu digute gure burua ezagutzera emateko orduan. Gaur egun, sareetako presentzia eta, batez ere, gure Instagrameko profila tresna erabilienetako bat da. Horren bidez, gure bezeroekin harremanetan egoten gara eta haien feedback-a jasotzen dugu. Alderdi hori oso garrantzitsua iruditzen zaigu gure lanean.

Webgune bat ere badugu, eta bertan gure zerbitzuak eskaintzen ditugu, hitzorduak erreserbatzeko eta gure produktuak saltzeko aukerarekin. Gu geuk kudeatzen dugu Instagrameko kontua eta webgunea.

 

Proiektu ekintzaile bat baduzu eta abian jartzeko asmotan bazabiltza, jar zaitez harremanetan Gaztenpresako aditu-taldearekin. Gustura lagunduko dizugu zure negozio-ideia negozio sendo bihurtzeko lanetan.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...