×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

‘Ekiten’ ekintzailetza-programako enpresa-proiektu onenen sariak banatu ditu gaur MONDRAGON UNIBERTSITATEAk

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email
  • Lehiaketak hiru kategoria ditu MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleentzat: Enpresa Ideia berriak, Landa Ingurunearen Garapena eta Pertsonen eguneroko bizitza errazteko proiektuak
  • Iazko ediziotik, beste kategoria bat dago MONDRAGON UNIBERTSITATEAk presentzia duen Latinoamerikako unibertsitateetako proiektuentzat. Horiek Mexikon eta Kolonbian daude kokatuta
  • Guztira MONDRAGON UNIBERTSITATEko 231 ikaslek eta Latinoamerikako unibertsitateetako 45 ikaslek hartu dute parte. MUkoek 68 proiektu aurkeztu dituzte eta latinoamerikarrek 14
  • Kategoria bakoitzeko lehen sariak 1.000 euro jaso ditu, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, 500 euro, hurrenez hurren

 

‘Ekiten’ ekintzailetza-programako enpresa-proiektu onenen sariak banatu ditu gaur MONDRAGON UNIBERTSITATEAk. Lehiaketa urtez urte indartuz doa, eta ikasleengan ekintzailetzaren kultura txertatzea du helburu, baita ikasleek euren enpresak sortzea eta negozio berriak abian jartzea ere.

Aurtengo edizioan hiru kategoria antolatu dira: Enpresa Ideia Berriak (Gaztenpresak babestua); Landa Ingurunea Garatzeko Ideiak eta Proiektuak (Deba Goieneko eta Barreneko Landa Garapeneko agentziek babestua); eta Pertsonen Eguneroko Bizitza errazteko Ideia eta Zerbitzu Berritzaileak (Kimu Berrik babestua). Hiru kategoriak MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleentzat dira. Horrez gain, iazko ediziotik beste kategoria bat dago: Latinoamerikako proiektuak. Mondragonen sareko unibertsitateetako ikasleentzat da kategoria hori, hau da, Mondragon Educación Internacionalen (MEI) barruan dauden Latinoamerikako unibertsitateentzat: UCO-Mondragon (Mexiko) eta Unipanamericana (Kolonbia).

Kategoria bakoitzeko talde irabazleak 1.000 euro eskuratu ditu, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, 500 euro talde bakoitzeko. Programako epaimahaiak proiektu bideragarrienak eta enplegu eta aberastasun gehien sortzeko gaitasuna dutenak aintzat hartu ditu irabazleak aukeratzean.

Guztira MONDRAGON UNIBERTSITATEko 231 ikaslek eta Latinoamerikako unibertsitateetako 45 ikaslek hartu dute parte. MUkoek 68 proiektu aurkeztu dituzte eta ikasle latinoamerikarrek 14. Guztira, beraz, 276 ikaslek hartu dute parte, eta 82 proiektu aurkeztu dituzte.

Clap shoes deritzon proiektuak irabazi du lehen saria, Enpresa Ideia Berrien kategorian; oinetako tradizionalak era iraunkor eta berritzaile batean egitea du xede proiektuak. Ortuz-ortu ekimenak, berriz, bigarren saria eskuratu du (lehenengoa eta hirugarrena hutsik geratu dira) Landa Garapenerako Ideia eta Proiektuen kategorian; ekimen horren bidez, nekazaritzako ekoizleak harremanetan jarriko lirateke seme-alabak landa-eremuaren balioetan hezi nahi dituzten gurasoekin. Azkenik, Three 2 one kanping denda proiektua izan da irabazlea Pertsonen eguneroko bizitza errazteko proiektuen kategorian: kanpaketa-kit bat da, kanpadenda, lo-zakua eta alfonbra pakete bakar batean eramatea ahalbidetzen duena.

 

Bestalde, MONDRAGON-UCO  (Mexiko) Unibertsitateko Meatles proiektuak irabazi du MONDRAGON UNIBERTSITATEAk MEIren bidez parte hartzen duen Latinoamerikako unibertsitateetako proiektuetarako saria; elikagaien eta zerbitzuen industrian aukera osasungarriago bat eskainiko lukeen enpresa bat sortzea aurreikusten du proiektuak: barazkiz eta kimuz egindako hanburgesak eta bestelako elikagaiak eskainiko lizkieke bezeroei.

Post gehiago irakurri.

Abendua 4, 2023
Beatriz Ramos eta Tzibi Juaristierekin batera, Eukene Aranak irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat jarri du martxan, erakunde publiko eta pribatuei haurrak eta nerabeak babesten, eta tratu ona prebenitzen eta lortzen laguntzeko. Elkarrizketa honetan azaldu digu.   Hobeto ezagutzeko, azalduko al diguzu labur-labur zer egiten duzuen Zain Protección Infancia y Adolescencia erakundean? Gure lana, batez ere, erakunde...
Azaroa 10, 2023
Sheila Rubiarekin hitz egin dugu gaur. Emakume ekintzaile honek, Emilio Cabrera bikotekidearekin batera, etxeko sukaldaritzako negozio bat jarri du abian Iruñean, eramateko janariarekin. Bere establezimenduak “Pollos Asados La Abuela” du izena eta, elkarrizketa honetan, proiektu honen jatorria eta Gaztenpresak errealitate bihurtzen nola lagundu dion azalduko digu.   Nola sortu zen zuen negozioa abian jartzeko ideia?...
Urria 23, 2023
Eskolan txalupa bat egiten ari zela konturatu zen arabar hau bere bizitza betiere zurarekin lotuta egongo zela. Eta horrela izan da, baina ez beti modu berean. Elkarrizketa honetan, merkatuko premiak aldatzen ziren neurrian bere artisau-jarduera ere nola aldatu den kontatutako digu Félix Pikatzak. Baita berrasmatze-prozesu horretan Gaztenpresak nola lagundu dion ere. Oso txikitatik argi izan...
Urria 3, 2023
Gizonentzako neurrirako joskintzako eta jantzigintzako marka da Jajoan, hainbat saltoki ditu estatu osoan, eta Bilbokoa dago haien artean. Noelia Fernándezek gidatzen du saltoki hau, eta gaur harekin hitz egingo dugu ekintzailetzari lotuta duen historia ezagutzeko. Nola hasi zen zure abentura ekintzailea? Jajoan markak zenbait urte zeramatzan jada Bilbon zeukan dendarekin eta dendako langileetako bat nintzen...
Iraila 26, 2023
2004an hasi zuen bere harremana Gaztenpresarekin Irene Rodríguez ekintzaileak, bere kontura delineatzaile gisa lan egiten hasteko pausoa eman zuenean. Baina harremana ez zen hor bukatu. 2016an, goi-kualifikazioko langile teknikoen outsourcinga bere jardueraren ardatz gisa hartzea erabaki zuen Iddtekek, bere zerbitzuak zabalduz, eta, berriro ere, Gaztenpresan oinarritu zen aldaketa horri aurre egiteko. Eta, orain, mentore gisa...
Iraila 14, 2023
Maiatzaren amaieran ireki zuten Bilbon House Of Movement Experience (HOME) zentroa, entrenamendu pertsonal eta mugimendu egokiturako gunea. Proiektu horren atzean, Laura Leandro eta Noel Herresánchez ditugu, eta euren esperientzia ekintzailea kontatuko digute elkarrizketa honetan. Entrenamendu-zentro horretara joaten diren guztientzat “etxe” bihurtzeko asmoz sortu duzue HOME. Zer du bereizgarri zuen proposamenak ariketa fisikoa egiteko beste aukerekin...