MAILEGUAK ETA LAGUNTZAK

MAILEGUAK ETA LAGUNTZAK

Azken fasean gaude. Zure ideia landuta dago, enpresa-plana prest eta hasierako inbertsioa kalkulatuta. Negozioa martxan jartzen jarraitu aurretik, gauzatxo bat neurtu behar dugu: zure gaitasun finantzarioa.

Zure proiektua finantzatzeko maileguak eta laguntzak

Zure proiekturako finantzaketa behar baduzu, formularik egokiena aukeratzen lagun diezazukegu.

Finantzaketa-iturri egokiak aukeratzen jakitea bezain garrantzitsua da zure negozio-ideiara eta abiatu ondorengo ustiaketara ondoen egokitzen den zenbatekoa eta ordaintzeko modua eskatzea.

Badakizu nola finantzatuko duzun zure proiektua?

Egin dezagun osteratxo bat dauden finantzaketa-aukera guztietatik.

Jo baliabide propioetara

Agian, zeuk duzu zerbait aurreratuta. Hala ez bada, inguruan bila dezakezu. Lagunak eta senitartekoak dira biderik errazena norberaren finantzaketarako gomendatzen den % 20 edo % 25 hori lortzeko. Gainerakoa inoren finantzaketa bidez egin dezakezu.

Bilatu bazkideak eta inbertitzaileak

Bazkide batekin parteka dezakezu hasierako inbertsioa. Business Angels esaten zaie proiektu berrietan modu pribatuan inbertitzen dutenei. Enpresaburuak edo enpresa-zuzendariak izan ohi dira. Beren kapitala, ezagutza teknikoak eta kontaktu-sarea eskaintzen dute.

Lortu ekiteko laguntzak eta dirulaguntzak

Ekintzaile berria bazara eta dirua behar baduzu, leku egokian zaude!

Nola finantza dezaket nire proiektua?

Aurkitu zure negozio-ideiarako finantzaketa-formularik egokiena.

“Gaztenpresarekin finantzatzeko aukerak”

LABORAL Kutxarekin lankidetzan ari garenez, Gaztenpresan hainbat aukera eskaintzen dizkizugu baldintza berezietan. Gainera, zuretzat egokiena dena aukeratzen lagunduko dizugu.

iconomicrocredito

EaSI Mikrokredituak mailegua

Europako mailegu-lerrorik handiena, Europako Inbertsio Funtsaren laguntzarekin ekintzaileen, startupen, autonomoen eta enpresa txikien etorkizuna bultzatzea xede duena.

iconopgaztenpresa

Gaztenpresa finantzaketa-lerroa

Bereziki ekintzaileei bideratutakoa, entitateko bezero izan ala ez.

Xehetasun gehiago behar duzu gure finantzaketari buruz? Deskargagarri honetan azalduko dizkizugu aukera guztiak.

Zure proiektua gauzatzeko dirulaguntzak

DeZure proiekturako laguntzetan eta dirulaguntzetan dauden azken berriak ezagutarazten dizkizugu.Zure proiekturako laguntzetan eta dirulaguntzetan dauden azken berriak ezagutarazten dizkizugu.%MCEPASTEBIN%

No data was found

Finantzatu zure proiektua

Gaztenpresak ekiteko prozesu osoan lagunduko dizu.

Gure finantzaketa-aukerak hobeto ezagutu nahi badituzu, bete inprimaki hau eta lortu finantzaketari buruzko deskargagarria.

ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Arduraduna: GAZTENPRESA FUNDAZIOA Helburua: Erabiltzaileari tresnak eta deskargagarriak ematea, ikasteko eta negozio-ideia garatzeko. Gaztenpresaren jarduerarekin lotutako komunikazioak posta elektronikoz bidaltzea kudeatzea, onartu badu. Eskubideak eta informazio gehigarria: Zure eskubideak nola erabili eta zure datuen tratamenduari buruzko informazio gehigarria kontsulta dezakezu gure pribatutasun-politikan