×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzailetzaren garrantzia gizartean

Gaztenpresatik - Mesa redonda
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Duela egun gutxi batzuk gure 2022ko Memoria aurkeztu genuen Donostian. Izan ere, aurten Donostia Gizarte Ekonomiaren Hiriburu izendatu dute. Prentsaurrekoaren ondoren, Gaztenpresatik ekitaldia egiteko aprobetxatu genuen, hain zuzen ere, gure erkidego ekintzailea inspiratu, motibatu eta babesteko ekitaldia. Topaketa hau oso mamitsua izan zenez, eta ezer ez ahazteko, bertan gertatu zen guztia kontatzea erabaki dugu. Has gaitezen!

Gaztenpresatik ekitaldia mahai-inguru batekin hasi zen, eta moderatzaile-lanetan Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoitik jardun zuen. Hona hemen mahaikideak: Víctor Meseguer, gizarte-ekonomiarako komisionatu berezia; Cristina Dumitrescu, Europako Inbertsio Funtseko (EIF) mikrofidantzen inbertsioetako kudeatzailea; eta Gloria Múgica, Lanbideko zuzendaria.

Gizarte-ekonomia

Víctor Meseguer pasa den otsailetik egon da karguan, eta bere esku-hartzean azpimarratu zuen zein pribilegio handia den beretzat hain sektore garrantzitsu batean lan egitea, gizarte-ekonomian hain zuzen ere. “Espainiako BPGd-aren % 10 da, 43.000 enpresak osatzen dute eta biztanleria aktiboaren % 10 baino gehiago ari da lanean bertan”. Gainera, nabarmendu zuenez, oso ekonomia berezia da, lurraldean oso errotuta baitago eta kide diren “enpresek behar kolektiboei eta erkidegoen beharrei erantzuten diete”.

Ildo horri jarraikiz, oso balorazio positiboa eman zion gizarte-ekonomiak Euskadin duen ezarpen-mailari. “Enpresa horiek ez dute lana deslokalizatzen, oso berritzaileak dira eta gizartearekin konprometituta daude; hala, Euskadi Europan eta munduan desparekotasun gutxien dituen lurraldeetako bat da”.

Finantzaketa, prestakuntza eta babesa

Bestalde, Cristina Dumitrescukmikroenpresaburuei eta, batik bat, ohiz kreditu konbentzionala lortu ezin duten edo aukera mugatuak dituzten kolektiboei, hala nola emakumeei, gazteei, migratzaileei eta gaitasun desberdinak dituzten pertsonei, finantzaketa eskuratzeko erraztasunak” emateaz hitz egin zuen.

Baina guztia ez da finantzaketa. Dumitrescuk azpimarratu zuen ekintzaileentzat zerbitzu ez-finantzarioak ere beharrezkoak direla. Diruaz gain, mikroenpresaburuek prestakuntza eta babesa behar dituzte, beren negozio-ideia itxuratzeko eta errealitate bideragarri bihurtzeko, betiere arrakasta-aukerekin, Gaztenpresan egiten dugunaren ildotik.

Aberastasuna eta enplegua sortzea

Gloria Múgicak eman zion amaiera mahai-inguruari. Nabarmendu zuen “ekintzailetzaren garrantzia, aberastasun eta enplegu sortzaile gisa, bai eta gizartearen etorkizunari begira oinarrizko proiektuak bultzatzeko ere, besteak beste, zaintzen eta jasangarritasunaren ekonomiarekin zerikusia dutenak”.

Istorio ekintzaileak

Mahai-inguru horren ondoren, hiru ekintzailetza-proiekturen benetako istorioak entzun genituen. Lehenengo kontakizuna Txitatokiko Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvadorrena izan zen. Bi artista dira eta amets bat dute: eskualdean zirku-eskola bat antolatzea. Dena den, beren istorioa ezagutzeko, datorren astera arte itxaron beharko duzue 😉.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...

2025-03-13 22:08:18