×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzailetzarako Next Generation EU Funtsak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Hilabeteak daramatzagu enpresa handiei bereziki zuzendutako Europako Funts berrien etorrerari buruz hitz egiten. Hala ere, orain hasi gara ikusten ETEei eta autonomoei zuzendutako laguntza-deialdi batzuk, hala nola Kit Digitala, baina zer dago ekintzailetzarako diru-laguntzei buruz? Martxoaren 18an (ostirala), 9:30ean, dena erakutsiko dizugu web-mintegi honetan.

Norentzat da?

Web-mintegi hau negozio-ideia bat duten, enpresa bat sortzekotan dauden edo berriki sortu duten persona guztientzat dago zuzenduta.

Nortzuk dira hizlariak?

Saioaren aurkezpena Inma Ramos Gaztenpresako zuzendari nagusiak egingo du, baina hitzaldia Marta Boixadós Magrí LKS Next enpresako aholkulari seniorrak emango du.

Zein da saioaren helburua?

Saioak ordubete iraungo du, eta helburua Next Generation EU Europako Funts berriek ekintzailetzari eskaintzen dizkioten aukera guztiak ezagutzea da. Saioan gai hauek jorratuko dira:

  • Next Generation EU Funtsen egoera.
  • Non eta nola kokatzen da ekintzailetza Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean.
  • Laguntza-programen deialdi-motak.
  • Enpresa txiki eta ertainentzako eta ekintzaileentzako laguntzak.
  • Zer da LABORAL Next zerbitzua.

Izen-ematea

Web-mintegi honetan parte hartzeko, artikulu honen amaieran dagoen QRaren edo esteka honetan aurkituko duzun formularioa bete dezakezu.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...