×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Pertsona ekintzailearen izaera eta jarrera al dituzu?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzailetza modan dago. Egunero ikusi eta irakurtzen ditugu startup bikainei edo negozio-ideia apartak izan dituen jendeari buruzko albisteak. Gaiaren inguruko informazioa oso ugaria da, eta batzuetan badirudi arrakastaz ekiteko nahikoa dela ideia on bat edukitzea, gainerako guztia berez etorriko dela.

Baina errealitatea oso bestelakoa da. Mundu guztia ez da ekintzaile perfektua: negozio bat martxan jartzeko beharrezkoa da asko aztertzea, orduak ematea, pazientzia izatea, irmotasuna, sakrifizio-gaitasuna eta lana. Unea iritsita eta ideia egokiari helduta gaitasun horiek guztiak izan ditzakegula uste badugu ere, askotan norberaren izaera izaten da egitasmoaren arrakasta edo porrota erabakitzen duena. Izan ere, negozio batek aurrera egin dezan, milaka egoera konpondu behar dira egunero, lehenik eta behin gaitasun profesionalarekin zerikusia dutenak, baina baita norberak ikuspuntu pertsonaletik egoera horiei aurre egin eta konpontzeko duen gaitasunarekin ere.

Ariketa erraz baten bidez egiazta dezakezu hori. Begiratu inguruan dituzun pertsonei, senitartekoei, lagunei, kideei… Seguru ezagutzen duzula norbait gelditzen ez dena nahi duena lortu arte; bere denbora librea eginkizun horretan emateko gai dena, helburua lortzeko modu guztiak aztertuko dituena. Eta kontrakoa ere, seguru ezagutzen duzula metodikoa den pertsonaren bat, berritasunak gehiegi atsegin ez dituena, ez ohikotasunetik ateratzea. Seguruenik biak ala biak fidagarriak izango dira euren lanean, baina badirudi lehenengoa ekintzailearen profiletik hurbilago dagoela.

Ekiteko abenturari heldu aurretik oso garrantzitsua da zeure burua aztertzea, hoztasunez, zure negozioa martxan jartzeko beharrezkoak diren izaera eta jarrera pertsonalak ba ote dituzun jakitea.

Jarraian, zenbait egoera azalduko dizkizugu, ekiteko aproposa ote zaren jakiten lagunduko dizutenak. Prest al zaude?

  1. Gai al zara bat-batean sortzen diren egoera berrietara egokitzeko ala berritasunek noizbait blokeatu izan zaituzte? Merkatu aldakorrak egoera eta arazo aldakorrak sorrarazten ditu, eta horiei aurre egiteko prest egon behar duzu.
  2. Arriskuak onar ditzakezu ala beldurtzen zaituzte? Arriskua negozio ororen berezko ezaugarria da. Arriskatzen ez duenak ez du irabazten, baina arriskua kalkulatu egin behar da beti.
  3. Zugan erabateko konfiantza al duzu ala hirugarrenen laguntza nahi izaten duzu? Enpresaburu eta arduradun direnek bakarrik erabaki behar izaten dituzte hainbat neurri, batzuetan ongi hartuak ez direnak.
  4. Lagunkoia al zara ala erosoago egiten duzu lan bakarrik? Nahitaezkoa da bezeroekin, hornitzaileekin, inbertitzaileekin, lankideekin… harremanak izaten jakitea. Harreman pertsonalek konfiantza sustatzen dute; horregatik, soziabilitatea funtsezkoa da enpresak arrakasta izan dezan.
  5. Tematsua al zara baita kolpe bat hartu ondoren ere, ala denbora behar duzu onera etortzeko? Onera etortzeko gaitasuna bertute handia da, etsipenean erori ez zaitezen.

Pertsona ekintzailea izateko izaera egokia ote duzun jakiteko ordua da. Galdera gehienetan lehenengo aukeraren alde egin baduzu, ekintzailetza zure bokazioa da, negozio bat martxan jartzeko beharrezkoak diren jarrera pertsonalak dituzu. Baina ez kezkatu nagusiki bigarren aukerarekin bat egin baduzu, inor ez baita jakitun jaio. Laguntza eta aholkularitza egokiarekin edozein motatako egoerak bideratzen ikas dezakezu, izan zaitezkeen ekintzailerik onena izan zaitezen. Eta horri prestakuntza egokia gehitzen badiozu eta zure bidean laguntzen uzten badiguzu, arrakastaz ekiteko aukera asko izango duzu.

Gogoratu Gaztenpresan ekintzaileentzako testa eskaintzen dizugula. Horrekin, zure proiektua garatzeko dituzun gaitasunak ezagutuko dituzu. Gainera, egitasmoa bultzatzeko behar dituzun baliabide guztiak jarriko ditugu zure esku, enpresak sortzeko tailerrak edota mentoring-programak, adibidez. Zain gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...