×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzaileentzako oinarrizko hiztegia

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzailea zara? Negozioen munduan murgildu berria zara? Bada, orduan, ekintzailetzarekin zerikusi zuzena duten anglizismo batzuk ezagutu behar dituzu.Enpresa txiki eta ertainetako oinarrizko hiztegian txertatu diren terminoak dira. Horregatik, ekintzaile guztiek ezagutu behar lituzkete.

Lean Start UpEric Ries software-ingeniariak asmaturiko kontzeptua da Lean Start Up metodoa. Ohiko metodoak erabiliz sortutako hainbat enpresatan porrot egin ondoren, eraginkortasun handiagoz sortzeko bidea asmatu zuen, Steve Blank-ekin elkarlanean. Metodoak honela funtzionatzen du: arazo edo premia handi bati irtenbidea eman behar dion bezeroa identifikatzen da, eta, arazoa aurkitu ondoren, irtenbidea ematen zaio pausoz pauso, bezeroarekin batera. Bezeroekin dugun etengabeko feedbackari esker, errealitateari lotutako irtenbidea prestatzen dugu, azken emaitza lortu arte. Lehen negozio-ideia ez bezalakoa izan ohi da irtenbide hori.Asmatu, esperimentatu, neurtu eta erabakitzeko dugun abiadura da metodoaren gakoa.

Iteratu.Hitz horrek lotura zuzena du aurreko Lean Start Up metodologiarekin. Prozesu bera behin eta berriro errepikatzean datza, test berri bakoitzaren abiapuntutzat harturik aurreko testaren emaitza. Iterazioaren bidez, ikaskuntza balidatua lortzen da. Izan ere, zenbat eta hipotesi gehiago balidatzen ditugun prozesuen esperimentazioaren bidez, orduan eta oinarri hobeak lortuko ditugu geure negozioa finkatzeko.

J-Curve.Startup bateko ekintzaile guztiek zaindu behar dute J Kurba edo J-Curve deritzon grafikoa. Enpresaren kapital-fluxuak denboran zehar duen bilakaera erakusten du grafiko horrek.Grafikoari izena ematen dion J hizkia grafiko horiek izan ohi duten itxurari zor zaio:hasieran behera egiten du, irabaziak baino handiagoak baitira kostuak; geroago, ordea, irabaziak suspertu eta joera aldatu egiten da, kurbak gora egiten du eta mozkinak apurka-apurka igotzen doaz, proiektuan inbertitutako dirua baino handiagoak izan arte.

Break-even point.Oreka-puntua, itopuntua edo break-even point-a ezinbesteko datua da negozio batentzat, haren bidez jakin baitaiteke zenbat saldu behar duen kostu osoak estaltzeko eta dirurik ez galtzeko (eta ez irabazteko). Puntu horri esker, grafikoki jakin dezakegu zein den negozioaren kaudimena; izan ere, enpresa bat puntu horretara heltzen denean, badakigu hortik aurrera egiten dituen salmenta guztiek errentagarritasuna ekarriko diotela. Oreka-puntua ateratzeko, kostu finkoak zati marjina gordinaren ehunekoa egin behar da.Ehuneko hori, berriz, salmentetatik kostu aldakorrak kenduta ateratzen da.Eragiketa horien emaitza, adibidez, 50.000 bada, horrek esan nahi du zenbateko hori bereganatu behar duela enpresak bere kostuak estaltzeko eta ez galerarik ez irabazirik ez izateko.

Bootstrappers.Kapital txikia edo bat ere ez dutela jarduera ekonomiko bati ekiten dioten ekintzaileak izendatzeko erabiltzen da hitz hori, hau da, eskura dituzten baliabideekin soilik ekiten dutenei.Adibidez, Estatu Batuetan 1980ko eta 1990eko hamarkadetan beren etxeko garajeetan startup bat abian jartzen zutenei deitzen zitzaien horrela.2007ko krisialdiaren ondorioz, milaka lagunek itzuli behar izan zuten Bootstrapping kontzeptura, eta, gaur egun, mikroekintzaile eta lantalde txiki asko hartzen ditu barne, hain zuzen ere bakarrik lan egitea hobesten dutenak, kanpoko kapitalik eta enplegaturik gabe, bizimodu jakin baten bila.

Outsourcing.Enpresa baten funtzio jakin batzuk zeregin horietan espezializatutako beste enpresa baten esku uztea da ousourcinga. Gaur egun, enpresa handi eta txiki gehienek jotzen dute formula horretara zerbitzu jakin batzuk emateko edo lortzeko. Horrela, ez dute pertsonala handitu edo lan-egitura berriak sortu behar.Outsourcingaren abantaila nagusietako batzuk, hain zuzen, kostuak murriztea eta teknologia berriak eskuratzea dira.Halere, outsourcing-enpresak eginkizun horiek betetzeko nahikoa gaitasunik ez badu, lehenaren irudiari begira kaltegarria izan liteke. Oso ohikoa da enpresa berriek edo autonomoek outsourcinga erabiltzea zeregin batzuetarako, adibidez kontabilitatea eramateko. Enpresa handiek eta ertainek gehien azpikontratatzen duten funtzioetako bat, berriz, marketina da.

Dakizunez,Gaztenpresanseriotasun handiz hartzen dugu ekintzailetza, eta, zure negozioa edozein garapen-fasetan dagoela ere, zuri laguntzeko prest gaude.Gogoan izan prestakuntza-tailerrak eta -ikastaroak eskaintzen dizkizugula. Horien bidez, behar dituzun gaitasunak hobetuko dituzu.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...