Ekintzaileentzako ikastaroak

Ekintzaileentzako ikastaroak

Ekintzailetzan murgiltzeko eta zure ideia garatzeko edota enpresa bat sortzeko prozesuan lagunduko zaitugu gure ikastaroarekin.
Ezagutu Astelehen Digitalak. Zure negozioa Interneten eta sare sozialetan garatzen ikasteko web-mintegi laburrak.


Urtean zehar, Finantza-Osasuneko asteazkenak antolatuko ditugu, zure negozioaren finantza-osasuna zaintzen lagunduko dizuten ikastaroak.


Gaztenpresa Digitala ere erabil dezakezu: Gune berri horretan, trebatu, informatu, hausnartu eta zure negozio-plana garatu ahal izango duzu, gure taldearen laguntzarekin.


Azkenik, aholkulari baten bila dagoen ekintzailea bazara, Youth Business Spain-ek Euskadin eta Nafarroan Gaztenpresaren bidez eskaintzen duen Mentoring Programan parte hartu ahal izango duzu.

Hurrengo ekitaldiak

Iraupena: 1rdu
Modalitatea: Online
Egoera: Abierto
Ikasi zure negoziofitxa kudeatzen, Googleko eta Google Mapseko bilaketetan haren ikusgaitasuna hobetzeko.
Ikastaroaren data: 2025-02-10
Iraupena: 1rdu
Modalitatea: Online
Egoera: Abierto
Zehaztu eta planifikatu zure markaren sare sozialetako eduki- estrategia.
Ikastaroaren data: 2025-02-17
Iraupena: 1rdu
Modalitatea: Online
Egoera: Abierto
Nola sortu ikus-entzunezko edukiak zure sare sozialetarako
Ikastaroaren data: 2025-02-24
Iraupena: 1rdu
Modalitatea: Online
Egoera: Abierto
Canva-rekin ikus-entzunezko materiala sortzea
Ikastaroaren data: 2025-03-03
Iraupena: 1rdu
Modalitatea: Online
Egoera: Abierto
AA testuak sortzeko tresnak
Ikastaroaren data: 2025-03-10
Iraupena: 1rdu
Modalitatea: Online
Egoera: Abierto
AA irudiak sortzeko eta editatzeko tresnak
Ikastaroaren data: 2025-03-17

Jakin nahi duzu gehiago ikastaroren bati buruz?

Negozioa finkatzeko ikastaroak

Finkatze-lantegien helburua da ekintzaileari beharrezko gaitasun profesionalak hartzen laguntzea, gai izan dadin sortutako negozioa finkatzeko.

Ez da ikastarorik aurkitu

Gaztenpresa Digitala

Dakizunez, Gaztenpresak aurrez aurreko laguntza eskaintzen dizu pertsona ekintzaile gisa zure bidean laguntzeko. Hemendik aurrera, laguntza horrez gain, Gaztenpresa Digitalarekin onlineko laguntza ere eskaintzen dizugu, gure taldeko tutore baten eskutik. Pertsona honek feedbacka eman eta zure zalantzak behar duzun guztietan argituko dizkizu.

Gaztenpresa Digitalean ekintzailetzaren inguruko ezagutzak modu didaktikoan sendotu ahal izango dituzu, bideo, irakurketa eta ariketa praktikoen bidez, malgutasun handiagoz.

Ekin ezazu Gaztenpresa Digitalarekin

Interesatzen zaizu ikastaroren bat?

Zalantzarik izatekotan, bete inprimakia eta ahalik eta lasterren itzuliko dizugu erantzun bat.

ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA Arduraduna: GAZTENPRESA FUNDAZIOA Helburua: Erabiltzaileen edo interesdunen unean uneko beharrak kudeatzea, Gaztenpresak eskainitako ikastaroei dagokienez. Eskubideak eta informazio gehigarria: Zure eskubideak nola erabili eta zure datuen tratamenduari buruzko informazio gehigarria kontsulta dezakezu gure pribatutasun-politikan