×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzaileei enpresa-jarduera sendotzen laguntzeko, 2015eko laguntza-deialdia

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Diru-laguntza eskatzeko izena emateko epea: abuztuaren 28tik irailaren 28ra.

Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, deialdia plazaratu du ekintzaileei enpresa-jarduera sendotzen laguntzeko. Informazio osoa Lanbide Laguntzak orrialdean duzue eskura, baina laburpen txiki bat eskainiko dizuegu jarraian:

 

Lanbideren laguntzak eska ditzaketen pertsonak:

Banakako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak, 2014ko urriaren 19tik 2015eko abuztuaren 28ra bitartean enpresa-jarduera abiarazi dutenak. EAEn erroldatuta egon behar dira eta benetan bertan bizi. Ekonomia-jardueren gaineko Zergan izena emanda egonik 2014 ekitaldiko deialdian laguntzarik jaso ez dutenak.

 

Laguntza ekonomikoa

Laguntza gehienez 2.500 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko. Zenbateko horri % 15 gehituko zaio sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiago baditu eskaera aurkezteko unean, eta beste % 15 emakumea bada.

 

Diru-laguntzaren xedea

  • Gizarte Segurantzako kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak edo nahitaezko Mutualitate profesionalari dagozkionak.
  • Proiektuarekin lotutako komunikazio-gastuak: Publizitate- eta merchandising-kanpainak
  • Web-orrien eta sare sozialen diseinua, publizitate-bannerrak beste enpresa baten web-orrian jartzea, web-orrialdeen mantentze-lanen kuotak, web-orrian pluginak sartzearekin lotutako gastuak eta Facebook bidezko sustapen-zerbitzuen kostua.
  • Aholkularitza (zerga, lan, kontabilitate, lege edo administrazio arlokoa) eta coaching gastuak.
  • Ekintzaileak eginiko prestakuntza-ikastaroak, zuzenean enpresa martxan jartzearekin eta horren funtzionamenduarekin lotura dutenak.

 

Diru-laguntza horiei edo beste batzuei buruzko informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 900 101 143 telefonoan. Atseginez lagunduko dizugu.

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...

2025-03-14 00:22:17