Honako helburu hauek ditu Cámarabilbao University Business Schoolek eta Gaztenpresa Fundazioak elkarlanean antolatutako ekimenak:
- Batxilergoko ikasleak enpresa-ingurunera hurbiltzea. Nola? Lehiaketa bat antolatuz, ikasleek marketineko eta ekintzailetzako proiektuak egin ditzaten.
- Ikasleek berek euren proposamenak defendatzea, Fundazioaren Marketin Departamentuan lan egiten duten itxura eginez.
Euskadiko 40 ikastetxe, institutu eta ikastolatako Batxilergoko 2. mailako 1.500 ikaslek hartu dute parte aurten. Guztira 300 proiektu aurkeztu dituzte, eta Leioako Claret Askartza ikastetxeko ikasleen proiektua izan da irabazlea.
2019-2020 ikasturtean, Gaztenpresa Fundazioaren kasu praktiko bat izan du oinarri PREUNICA jarduerak. Ekintzailetzaren arloko profesional ospetsuak izan ditugu laguntzaile ekimenean.
Lehiaketaren hasierako fasea
Ikasle gazteek hainbat estrategia diseinatu behar zituzten, gazteak xede dituen hizkuntza hurbilagoa eta egokiagoa proposatzeko.
Parte hartu zuten ikastetxe guztien artean, lehiaketa egin zen. Honako hauek izan ziren onenak: Claret Askartza, Bizkaia Ikastetxea, Begoñazpi Ikastola eta Barakaldoko Salesianos.
Azken fasea eta sari-banaketa
Talde finalistak elkarren aurka aritu ziren. Buyer Persona edo erosle-eredu bat sortu eta sustapen-iragarki bat diseinatu behar zuten, komunikazio-kanalik egokienak erabiliz.
Leioako Claret Askartza ikastetxeko ikasleak irabazle izendatzea erabaki zuen azkenean Gaztenpresako, LABORAL Kutxako eta Cámarabilbao University Business Scholeko ordezkariek eta irakasleek berek osatutako epaimahaiak.
Proiektu irabazlea
PREUNICA lehiaketaren proiektu irabazleak proposamen berritzaile bat aurkeztu zuen: oso erabiltzaile-eredu osatua eta sare sozialen bidez egin beharreko komunikazio-estrategia egokia.