×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Urrutitik beste gailu batekin konektatzeko tresnarik onenak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaur egun, urrutitik beste ordenagailu batekin lotzeko aukera ezinbesteko tresna da ekipamendu-administratzaile profesionalentzat nahiz hezkuntza-, enpresa-  eta baita familia-esparruan aritzen direnentzat ere.

Beste ordenagailu batekin urrutitik konektatuz gero, bi ekipamenduetan fitxategi berbera partekatzeko aukera dago eta zure mintzakideari erakutsi ahal diozu, adibidez, kontabilitate baten edo kalkulu-orri handi baten kontu zehatz bat. Oinarrizko tresna horri esker, ez duzu alferrikako joan-etorri garestirik egin beharrik izango, eta beste ekipamendu bateko disko gogorrean dauden artxibategiak eskuratzeko aukera eta beste ekipamendu baten inprimagailua erabiltzeko aukera ere baduzu.

Gainera, joan-etorririk egin gabe, urrutitik laguntza teknikoa emateko edo jasotzeko nahitaezko tresna ere bihurtu da gaur egun. Adibidez, beste PC bat konpondu, programak instalatu, onlineko aurkezpenak egin edo bilerak birtualak egin ditzakezu, zure ekipamendua soilik erabiliz. Eta, jakina, etxeko kontuak ere konpon ditzakezu, hala nola senide baten ordenagailuarekin lotzea, senide horren arazo informatikoak konpontzeko. Hona hemen urrutitiko kontrolerako tresnarik onenetako batzuk:

TeamViewer.

Esan daiteke urrutitik sartu eta laguntzeko programa tipoa dela. Mahaigainera urrutitik sartzeko TeamViewer aplikazioak denboran irautea eta aplikazio ezagun eta erabilia izaten jarraitzea lortu du, arrazoi bati esker: oso erraza da erabiltzea. Horregatik, ez duzu kezkatu beharrik, berdin dio-eta teknologia kontuetan hasiberria zaren edo administratzaile aditua zaren; programa horri esker, arazo handirik gabe jardungo duzu. TeamViewer plataforma anitzekoa da: PCetan erabil daiteke, Android eta iOS mugikorretan, Mac ordenagailuetan eta Chrome OSen ere bai; halatan, edozein gailutatik sartu ahal izango zara urrutitik zure mahaigainera.  TeamViewerek bi bertsio ditu: bata ordainpekoa da eta asmo profesionaletarako edo komertzialetarako erabiltzen duten pertsonei zuzentzen zaie. Onlineko bilkurak sortzeko eta norberaren mahaigaina beste urrutiko ekipamendu batzuekin partekatzeko tresnak eta modulu gehigarriak ditu. Zuretzat soilik erabiltzeko asmoa baduzu, berriz, doako bertsioa erabil dezakezu: beste ordenagailu batzuetako mahaigainarekin konektatu eta senide eta lagunei informatika-arazoak konpontzen lagun diezaiekezu, beraien ordenagailua dagoen lekura joan behar izan gabe.

Real VNC.

Tresna hori ere oso ezaguna eta erabilia da urrutiko kontrolean; halere, ezagutza tekniko handiagoa eskatzen dio erabiltzaileari. Tresna hori VNC (Virtual Network Computing edo Sareko Konputazio Birtuala) protokoloaren gestio grafikoan oinarritzen da eta, hartara, VNC konexioak onartzen dituzten gailu eta plataforma guztiekin bateragarria da: Windows, macOS, software libreko GNU/Linux, Android, iOS… Halere, bertsio profesionalak ez du bertsio irekiaren portu berdina erabiltzen, eta nahiz eta interfazea argia izan, Real VNCk hein bateko ezagutza teknikoa eskatzen du eta, akaso, ez dago erabiltzaile guztien esku. Badago software libreko beste interfaze grafiko bat protokolo horretarako: Ultra VNC.

Ammyy Admyn.

Irtenbide errazenetakoa da: ez du ezarpenik eta administrazaile-baimenik behar. Ildo beretik, Ammyy Adminek ez du inolako ezagutza teknikorik behar eta 1 MB baino ez du hartzen ordenagailuaren memorian. Programa horri esker, klik pare bat baino ez dituzu behar beste ordenagailu batzuetako urrutiko mahaigainekin lotzeko edota barruko txat baten bidez komunikatzeko. Halako beste tresna batzuek bezala, Ammyy Adminek doako bertsioa du, baina hilean egin ditzakezun konexio-kopurua mugatzen du. Gainera, urrutiko ekipamenduaren erabiltzaileak bere baliabideetarako sarbidea muga dezake; adibidez, saguaren eta teklatuaren kontrola eman dezake, baina fitxategiak transferitzeko baimenik eman gabe.

LogMeIn.

Azken urteetan hazkunde handiena izan duen tresnetako bat da, eta ETE-etan erabiltzeko apropos-aproposa da. Errendimendu bikaina dauka eta bideokonferentzia bidezko bilkura birtualak sortzeko aukera ematen du, bai eta urrutiko laguntza eskaintzeko eta ordenagailuaren pantaila partekatzeko aukera ere. Gainera, LogMeIni esker, dokumentuak urrutitik inprimatu ahal izango dituzu eta hodeian 1TB biltegiratzeko lekua edukiko duzu. Agian horrexegatik guztiagatik, ordaindu beharreko plataforma da.

Windosen urrutiko mahaigaina. Windowseko erabiltzaileek elkarren artean konektatzeko modu erraz-erraza dute, bestelako softwarerik erabili behar izan gabe. Nahikoa da Windowsen Urrutiko mahaigaina erabiltzea. Nahikoa da urrutiko ordenagailuaren erabiltzailea eta pasahitza erabiliz saioa hastea eta bi ekipamenduak automatikoki lotuko ditu: zure pantaila urrutiko ordenagailuaren idazmahaian agertuko da. Tresna hori hain da praktikoa, Windows erabiltzen duten Erabiltzaileentzako Arreta Zerbitzuek dagoeneko erabiltzen baitute. Konektatzeko, nahikoa da «Urrutiko mahaigaina» idaztea Windows 10eko Cortana bilatzailean eta ondoren argibideei jarraitzea.

Chromeren urrutiko mahaigaina. Googlek ere eskaintzen du urrutiko konexioa egiteko aukera, Chrome erabiltzen dutenentzat. Oso erraz erabiltzen da eta beste ordenagailu, smartphone edo tablet batetik fitxategiak eta aplikazioak erabiltzea ahalbidetzen du. Erabiltzeko, Chromeren erabiltzaileek erraz eskura dezaketen luzapen bat baino ez duzu behar.

Informatikako gestiorako tresna horiei buruzko edo zure negozioari lotutako edozein alderdiri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Gaztenpresak prestakuntza-tailerrak eta ikastaroak jartzen ditu zure esku, negozioa bultzatzeko behar dituzun gaitasunak eskura ditzazun. Zure zain gaude.

Post gehiago irakurri.

Apirila 19, 2024
Negozio berri bat martxan jartzeko zailena ez da sortu nahi denaren ideia izatea, lurrera jaistea baizik, eta zure buruan dagoen ideia hori bideragarria eta errentagarria den benetako negozio bihur daitekeen aztertzea. Kasu hauetan oso erabilgarria gerta dakizukeen tresna bat Canvas Negozio Eredua da (Business Model Canvas); izan ere, paper-orri bakar batean ikus ditzakezu ekiteko orduan...
Apirila 12, 2024
Negozio-plan on bat da gure enpresak arrakasta lortzeko lehen urratsa. GAZTENPRESA: Zertarako esango zenuke dela garrantzitsua negozio-plan bat? AMAIA MAZÓN: Ideia gauzatzen hasten zarenean, beharrezkoa da jakitea ea horretarako lokal bat behar duzun, bazkideak beharko dituzun, hornitzaileak beharko dituzun, toki batean edo bestean kokatuko zaren etab. Gai izan behar zara, baita ere, ideia hori zure...
Martxoa 4, 2024
Digitalizazioa da negozio askoren konpondu gabeko arazoa. Horregatik, gaur Cristina Terán kazetari eta marketin digitaleko aholkularia dugu.   Gaztenpresa: Ekiten duzunean, badirudi dena jakin behar duzula. Eta askotan, tresna teknologikoekin (sare sozialak, internet, etab.) identifikatu naiteke edo ongi eta eroso senti naiteke. Baina izerdi hotzak ematen dizkidate kontabilitatearekin, finantzekin eta abarrekin lotutako beste gai batzuekin....
Otsaila 8, 2024
GAZTENPRESA: Inma, lehen, mikroetatik kanpo, ekitea gauza hutsala ez dela jakitea garrantzitsua dela komentatzen ari ginen. Eta oso interesgarria iruditzen zaidan konparazio bat egiten zenuen. Kontatuko diguzu? INMA RAMOS: Guk 30 urte daramatzagu ekiten duten pertsonekin lanean. Eta askotan, pertsonak ekiten duenean, egiten duen lehen aldia da. Beraz, gelditu gabe korrika egiten ari naizen esprint...
Urtarrila 15, 2024
Simon Zineckek zioen ekintzailetza ez dela lasterketa bat, inoiz amaitzen ez den bidaia baizik. Bidaia honetan, motxila tresna askorekin beteta eraman behar dugu, eta funtsezko tresna bat finantza-osasuna da. Iñaki Ruiz de Balugerarekin hasiko dugu solasaldi sorta. Bere ibilbide profesionala enpresei eta ekintzaileei helburu hori lortzeko aholkuak ematen eman du. GAZTENPRESA: Badirudi ekintzaileek denetik jakin...
Abendua 13, 2023
Patxi Vizcainorekinhitz egin dugu. Imanol Lecuona eta Iñigo Graciarekin batera, Vaprest enpresa gipuzkoarra jarri dute martxan. Enpresa horrek mota guztietako sektoreetarako presiozko aparatuak instalatu, konpondu eta mantentzen ditu: altzairutegiak, galdategiak, elikagai-fabrikak, ospitaleak, garbitegiak, etab. Nola erabaki zenuten Imanolek, Iñigok eta zuk ekitea? Gure ekintzailetza beharretik dator. Argi eta garbi. Hirurok lurrunezko galdarak eta fluido termikoak...