Instagram bidez zure publizitate-inbertsioaren itzulkina handitzeko 3 modu

Instagram bidez zure publizitate-inbertsioaren itzulkina handitzeko 3 modu

Inork ez du zalantzarik: Instagram “ustekabeko” sare soziala bihurtu da azken urteetan, erabiltzaile-kopuruaren igoera sinestezinagatik eta hark eskaintzen dituen aukerengatik. Horregatik, marka nagusiek denbora dezente daramate beren inbertsio globalaren zati handi bat sare horretara bideratzen, Social Media Marketing (SMM) bidez.

Storiesdirelakoen publizitate-potentzialtasunak erakartzen bazaitu, hau da, sare hori beren produktuak eta esperientziak saltzeko erabiltzen duten albiste-atalaren eta influencerren publizitate-potentzialtasunak, izan gogoan hiru estrategia hauek, zure publizitate-inbertsioaren itzulkina handitzen lagunduko baitizute.

  • Egin remarketinga eta bihurtu bezeroak jarraitzaile.Gogoratzen duzu iragarki batean klik egin duzunean edo produktu bat erosi duzunean zenbatetan bihurtu zaren markaren jarraitzaile? Gutxitan, ezta? Bada, bitxikeria hutsa dirudien hori uste duzuna baino gehiagotan gertatzen da: jendeak iragarkiekin eta argitalpenekin elkar eragiten du eta, batzuetan, produktua ere erosten du, baina oso gutxitan bihurtzen da markaren jarraitzaile. Enpresari gisa, saltzea da zure helburua, bai, baina engagementa sortzea eta zure bezeroak follower bihurtzea ere interesatzen zaizu, baita horiek zure berritasunen berri izan dezatela eta lehenbailehen berriz eros dezatela ere. Hori lortzeko, bihurtu jarraitzaile zure kontaktuak eta bezeroak, hau da, egin remarketinga. Retargeting ere deitzen zaio teknika horri, eta aurrez zure webgunea edo beste eduki batzuk bisitatu dituzten erabiltzaileentzako iragarki-kanpaina pertsonalizatuak (oro har, display motakoak) sortzea du helburu. Google Ads da remarketinga egiteko erremintarik ezagunena, eta prozesua hiru urrats sinpletan oinarritzen da:

– Erabiltzaileak gure webgunea bisitatu edo gure markako eduki bat kontsumitzen du.

– Erabiltzaile hori cookie batekin markatu eta aurrez zehaztutako parametroak dituen remarketing-zerrendabatetara gehitzen da.

Iragarki-kanpaina pertsonalizatu bat prestatzen da zerrenda horretan dauden erabiltzaileentzat.

Estrategia horrekin, zure publizitate-inbertsioaren itzulkina hazten hasi dela konturatuko zara.

  • Arakatu influencerren marketin-argitalpen guztiak.

Influencerrak oso marketin-erreminta garrantzitsua bihurtu dira, baina, horien etekinak ezagutzeko, jarraitzaileen jarraipen pertsonalizatua egin behar duzu. Influencer bakoitzak bere esteka izan behar du, horiekin lan egitean lortzen den publizitate-inbertsioaren itzulkina behar bezala arakatzeko. Esteka esklusiboek zehatz-mehatz erakutsiko dizute zenbat trafiko sortu duten, zure webgunean zenbat denbora egon diren, nola jokatu duten eta bihurketak lortu dituzten. Datu horiek guztiek zure negoziorako izan duen benetako etekina ikusten lagunduko dizute. Informazio hori azkar eta erraz lortzeko modu bat da edozein estekaren amaieran honako komando hau gehitzea: “/src =“. “=” zeinuaren ondoren, kasuan kasuko Instagram-erabiltzailearen edo beste edozein identifikadoreren izena gehitu behar duzu, “=@gaztenpresaadibidez. Hori egitean, zurekin lan egiten duten influencerren trafikoak zein kalitate duen ikusi ahal izango duzu.

  • Optimizatu zure iragarkiak audientzia pertsonalizatuekin.

Audientzia pertsonalizatuekjende-talde zehatzak aurkitzeko aukera eskaintzen dute, Facebookeneta Instagramen. Zure webgunea dagoeneko bisitatu duten pertsonak dira. Dagoeneko eskura dituzun datuak ─zure influencerren esteka pertsonalizatuak, helbide elektronikoak, telefono-zenbakiak, datu-artxiboak eta abar─erabiliz sor ditzakezu audientzia pertsonalizatuak. Horretarako, audientzia bat sortu behar duzu Facebooken iragarki-administratzailean; Instagramerako ere balioko dizu. Zenbat eta optimizatuagoak egon zure iragarkiak, orduan eta onura gehiago lortuko dituzu zure publizitate-inbertsiotik.

Hiru gomendio horiek Instagramek eskaintzen dituen aukera guztien ohartxo bat baino ez dira. SMM ez da doako laginak eta deskontu-kodeak oparitzea edo lehiaketak egitea bakarrik: erabilgarri dauden marketin-aukera guztiak esploratzea eta gure kanpainak pertsonalizatzeaeta horien jarraipena egitea esan nahi du, gure inbertsioari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Eta zure marketinari buruzko ezagutzak handitu eta zure negozioa sustatu nahi baduzu, Gaztenpresanprestakuntza-tailerrak eta -ikastaroakdiseinatu ditugu hori lortzeko behar dituzun gaitasunak zuregana ditzazun. Zure zain gaude.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?