×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza berriak: LALF programa

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

LALF: Mikroenpresen, pertsona fisikoen eta nortasun juridikorik gabeko erakundeen inbertsiorako laguntza finantzarioa.

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza honek inbertsioetan laguntzea du helburu, jarduera ekonomikoa hobetu, areagotu edo berritzeko, hain zuzen.

 

Diru-laguntza hauek jaso ditzaketen erakundeak

Jarduera ekonomiko bat gauzatzen duten eta honako baldintza hauek betetzen dituzten mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak:

  • 6 langile baino gutxiago izan beharko dituzte, eta helbide soziala eta zerga-egoitza Bizkaian izan beharko dituzte.
  • Ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide guztiek ohiko egoitza Bizkaian dutela egiaztatu beharko dute, eta horietako batek, gutxienez, LAAB edo mutualitate baliokide batean alta emanda egon beharko du.
  • Jarduera ekonomiko bat gauzatzen duten pertsona fisikoek LAAB (Langile Autonomoen Araubide Berezia) edo mutualitate baliokide batean alta emanda egon beharko dute, eta ohiko egoitza Bizkaian dutela frogatu beharko dute.

 

Zertarako dira Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak?

Jarduera ekonomikoa hobetu, areagotu edo berritzeko helburuarekin erosi den ibilgetuak diru-laguntza jaso dezake.

Diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoak 15.000 eurokoa izan behar du gutxienez.Ibilgetuetan egindako inbertsioak diruz lagun daitezkeen gastu gisa hartu daitezke, Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauei jarraiki:

  • Informatika-aplikazioak; 211. Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea izan ezik); 212.  Instalazio Teknikoak; 213. Makineria; 216. Altzariak; 217. Informazioa prozesatzeko ekipamendua.
  • Salbuespen gisa, garraio-elementuak (218), erakundearen jarduera nagusia garraioa denean.

 

Honako kontzeptu hauek ez dira diruz lagun daitezkeen gastu gisa hartuko:

  • Diruz lagun daitezkeen 500 eurotik beherako gastuen frogagiriak.
  • Enpresa eskatzailearekin lotutako enpresen edo pertsonen bitartez egindako gastuak.
  • Erakunde onuradunaren jarduerarekin identifikatu ezin daitezkeen gastuak.
  • Ez dira aurrekontuak, proformako fakturak eta eskaintzak onartuko.

 

Diru-laguntzen zenbatekoa

Diru-laguntza diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 7koa izango da. Diru-laguntza 10.000 eurokoa izango da, gehienez ere, erakunde eskatzaile bakoitzeko.

Ordaintzeko modua: % 70eraino diru-laguntza ematen den momentuan, eta gainerako guztia 2017an.

 

Diru-laguntzak eskatzeko epea

Eskaerak: 2016ko ekainaren 1eko 08:30etik ekainaren 30eko 13:30era arte, diru-laguntzen fondoak lehenago agortzen ez badira.

Inbertsioak gauzatzeko epea: 2015eko urriaren 1etik 2016ko ekainaren 30era.

Eskaera eta gainerako dokumentazio guztia Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailaren Bulego Birtualaren bitartez aurkeztu beharko dira (www.bizkaia. eus/sustapena-oficinavirtual). Horretarako, sinadura elektronikoa beharko da, edo bestela, Bizkaibai zerbitzuan alta hartu beharko da; horretarako txartela Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakiko bulegoetan eskatu ahal izango da.

Más información sobre el Programa AFA de Diputación de Bizkaia

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...