×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Autonomoen ongizatea hobetzeko antolaketa eta autozainketa

portada gzt equilibrio en el trabajo
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia zarenez, zeure ongizatea zaindu behar duzu.

 

  • Ordutegi finkoak: Malgua izan zaitezkeen arren, onuragarria da lanean hasteko eta amaitzeko ordu finkoak ezartzea. Gainera, ordutegi horiek zure bezeroei edo laguntzaileei jakinarazteak lanetik kanpo ematen duzun denbora errespetatzen lagunduko die.
  • Lan-eremu bereizia: Etxetik lan egiten baduzu, saiatu eremu espezifiko bat izendatzea lan egiteko. Horrek “lantoki” bat izaten lagunduko du, eta uzten duzunean, amaiera sinbolikoa emango diozu jardunaldiari.
  • Planifikatu eta kudeatu zure denbora: Erabili agendak eta egutegiak zure zereginak eta aisialdia antolatzeko.
  • Delegatu zereginak: Zure espezialitatea ez diren zeregin batzuk kanporatu ditzakezu (kontabilitatea, marketina, diseinu grafikoa…) edo tresna teknologikoak erabili prozesuak automatizatzeko.
  • Ikasi ezetz esaten: Freelance langileek bezeroak ez galtzeko enkargu guztiak onartzen dituzte, baina kalitatezko lana eskaintzeko zure osasuna, energia eta atsedena zaindu behar dituzu.
  • Etenaldi irregularrak: Kafea hartzeko eta deskonektatzeko bulegoko kiderik ez baduzu ere, atseden laburrak egitea komeni da, erlaxatzeko, arnasa hartzeko edo paseatzeko.
  • Zaindu zure osasuna: Zure ongizatea funtsezkoa da produktibitatea eta gogobetetze pertsonala epe luzera mantentzeko. Horretarako, ondo lo egin eta ariketa fisikoa egiten saiatu behar duzu.
  • Bezeroekiko itxaropen argiak: Zure bezeroen partetik presio handiegia saihesteko, hasieratik itxaropen argiak ezarri behar dituzu entrega-denborei, komunikatzeko moduei eta erabilgarritasunaren mugei buruz.
  • Deskonexio digitala: Etengabeko konexioak higadura mental handia eragin dezake. Autonomo gisa, erraza da mezu elektronikoak, bezeroen mezuak edo sare sozialak etengabe berrikustearen tranpan erortzea. Desaktibatu jakinarazpenak lan-ordutegitik kanpo, eta hartu eguneko une batzuk teknologiarik gabe egoteko.
  • Sozializatu: Autonomoa izateak bakartia eta isolatua sentiaraz zaitzake. Zure lagunekin eta senitartekoekin loturak izaten saiatu behar duzu, harreman pertsonalak laguntza- eta ongizate-iturri garrantzitsuak baitira.
  • Garapen pertsonala: Eskaini denbora zure zaletasun eta grinei. Egin tarte bat gozatzen duzun eta pertsonalki hazten lagunduko dizuten jardueretarako: bidaiatzea, ikastea, meditatzea, atseden hartzea edo lagun maiteekin denbora pasatzea, adibidez.

 

Beraz, autonomoa izateak askatasun bat eskaintzen du, besteren konturako lan gutxik ahalbidetzen dutena, baina erantzukizun gehigarri bat ere badakar zure lan-bizitzari eta bizitza pertsonalari eskaintzen diozun denbora eta energia behar bezala orekatzeko. Freelance munduan, bi alderdien arteko muga oso lausoa da. Puntu optimo hori bilatzea lan bat da berez. Plangintza egokia eginez, mugak ezarriz eta tresna jakin batzuk erabiliz, nork bere burua zainduz eta delegatzeko eta antolatzeko gaitasunarekin, kontziliazioa lor dezakezu, zure negozioaz eta aisialdiaz gozatzeko aukera emango dizuna.

 

Burnout ospetsuan ez erortzeko, deskonexio- eta atseden-uneak bilatu behar dituzu. Inor ez da zure osasun mentalaz arduratuko zu zeu baino gehiago. Ekintzaileek bere burua entzun eta zaindu behar dute. Garaiz gelditzen jakiteak zure produktibitatea hobetuko du luzarora.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...