×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Autonomo gisa, laneko bajaren eta langabeziaren inguruan jakin behar duzun guztia

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Norbere kontura lan egiten duten pertsonek badakite nekez gozatu ahal izango dutela ordaindutako oporrez; hori da lan-erregimen honek ezartzen duen oztopoetako bat. Halere, aurtengo (2019ko) urtarrilaren 1etik aurrera, langabezia-subsidioa eta laneko bajak (istripu, gaixotasun arrunt edo gaixotasun profesionalen kasuan) jasota daude Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB).

Hala, norberaren kontura diharduen langile batek istripua jasaten badu lanaldian, baja jaso ahal izango du istripua gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, eta mutuara joan behar izango du arreta jaso eta prestazioa kudeatzeko. Bestalde, istripua lanalditik kanpo gertatzen bada edo langileak gaixotasun arrunt bat badu, laugarren egunetik aurrera kobratu ahal izango du baja.

Hori gertatzen denean, lehenik eta behin, langile autonomoak familia-medikuarengana joan behar du laneko baja hartzera, baina, gero, zenbait kudeaketa egin beharko ditu, bajak irauten duen bitartean subsidioa kobratu ahal izateko.

  • Hasteko, lan-jarduerarik eza agintzen duen dokumentazioa entregatu behar du mutuan. Dokumentazioak honako hauek jaso behar ditu: osasun-zentroak emandako bajako parte medikoa, prestazioa kobratzeko eskaera (agiri hori mutuek ematen dute webgunearen bidez edo aurrez aurre beren egoitzan), jarduera-aitorpena (zinpeko deklarazio baten antzekoa da, negozioa aldi baterako eten dela adierazteko), beste norbait arduratuko den lanaz edo bestelako berritasunak, eta azken 3 hilabeteetan Gizarte Segurantzari ordaindutako kotizazioen egiaztagiriak.
  • Eskaera horiek zuzenean egin daitezke, edo posta elektronikoaren bidez, mutuek berariaz prestaturik duten helbidera idatziz. Kasu honetan, ezin da era telematikoan egin. Izapide horiek betetakoan, laneko ezintasunagatiko prestazio-eskaera formalizaturik egongo da.

2019az geroztik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (GSIN) laneko ezintasun-egoeraren berri eman behar zaio bide telematikoz —Egoitza Elektronikoaren bidez edo Sare Sistemaren bidez—.

Prestazioaren zenbatekoa zehazteko, langile autonomoaren Gizarte Segurantzako kotizazioa hartuko da kontuan, ordaintzen duen kuotaren arabera. Azken hileko kotizazioaren arabera egiten da zenbatekoaren kalkulua, eta baja amaitu arte ez da aldatuko. Hona hemen zenbatekoak:

  • Laneko istripua bada, oinarriaren % 75 kobratuko da, baja medikoa hartu eta hurrengo egunetik aurrera.
  • Gaixotasun arrunta edo lantokitik kanpoko istripua bada, kotizazioaren ehunekoa % 60ra jaitsiko da eta laugarren egunetik hogeigarren egunera bitartean aplikatuko da.

Gaixotasun arrunta edo istripu arrunta bada, langile autonomoak bere azken kotizazioaren % 75 jasoko du hogeita batgarren egunetik aurrera.

Langabezia-subsidioa

Langile autonomoentzako langabezia-subsidioa ere araututa dago.

Subsidio hori jasotzeko, baldintza batzuk bete behar dituzu. Arrazoi ekonomikoak argudiatzen badituzu, frogatu beharko duzu zure galerak urteko sarreren % 10 baino gehiagokoak izan direla edo % 20 baino gehiagokoak ondoz ondoko bi ekitalditan. Era berean, arrazoi teknikoak eta produkzioari eta antolakuntzari lotutakoak ere argudia daitezke, edo ezinbestekoa arrazoiak, hala nola jarduera betetzeko administrazio-baimena galtzea, dibortzioa, legezko banantzea edo genero-indarkeria.

Horrez gain, baldintza hauek bete behar dira:

  • Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea eta «jarduera uzteagatiko kontingentzia» beteta edukitzea.
  • Araubide Berezian baja eskatzea, jarduera uzteagatik.
  • Jarduera utzi aurreko 12 hilabeteetan kontingentzia horrengatik kotizatu izana.
  • Jarduera uzteko legezko egoeran egotea eta Gizarte Segurantzako Enplegu Zerbitzuaren bidez lan-merkatuan berriro sartzeko prestasuna egiaztatzea.
  • Erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea ematen duen adina bete gabe izatea.
  • Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketa eguneratua izatea edo zor diren kotizazioak ondorengo 30 egunetan ordaintzea.
  • Eta, langile bat edo gehiago kontrataturik baduzu, laneko legerian araututako berme, betebehar eta prozedurak betetzen dituzulako zinpeko deklarazioa aurkeztea.

Betekizun horiek formalizaturik dituzunean, jarduera-etendura eska dezakezu Foru Ogasunean, 036 Ereduaren bidez, eta gero mutuara joan zaitezke. Jarduera utzi eta hurrengo hileko azken egunera arteko epea duzu horretarako.

Baina, zenbat denboraz jaso dezakezu prestazioa? Hori kalkulatzeko, kontingentzia horrengatik kotizatu duzun denbora hartu behar duzu kontuan.

Kotizazio-aldiak (hilabeteak)                      Prestazioaren iraupena

12 eta 17 hilabete bitartean…………………..4 hilabete

18 eta 23 hilabete bitartean…………………..6 hilabete

24 eta 29 hilabete bitartean…………………..8 hilabete

30 eta 35 hilabete bitartean………………..10 hilabete

36 eta 42 hilabete bitartean………………..12 hilabete

43 eta 47 hilabete bitartean………………..16 hilabete

48 hilabete baino gehiago……………………24 hilabete

 

Eta zenbatekoa? Bada, azken 12 hilabeteetan ordaindu duzun batez besteko kotizazioari —jarduera uzteagatiko eta kontingentzia profesionalengatiko zenbatekoak barne hartuta— dagokion oinarriaren % 70ekoa izango da. Hala, adibidez, hileko 944,35 euroko (gaur egungo) gutxieneko oinarriaren arabera kotizatu baduzu azken 12 hilabeteetan, hileko kotizazioen batez bestekoa ere 944,35 eurokoa izango da. Beraz, kalkulua oso erraza da: % 70 aplikatuta, 661,04 euro kobratuko dituzu hilean, prestazioak irauten duen bitartean.

Eta gogoratu, Gaztenpresan, zu bezalako pertsona ekintzaileen aldeko apustua egiten dugula eta zure negozioa martxan jartzeko behar duzun laguntza guztia emango dizugula. Zain gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Otsaila 23, 2023
Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta...
Otsaila 17, 2023
Aurten ere, Gaztenpresaren Astelehen Digitalak itzuliko dira, marketin digitaleko “No te pierdas en las redes” agentziak online ematen dituen prestakuntza-saioak. Saio hauetan, zure negozioaren eremu digitalarekin lotutako gaiak eguneratu ahal izango dituzu. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena duten tailer horietan, zure negozioan erantsi ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra lortuko duzu. Izan ere, kontua...
Azaroa 30, 2022
Estatuko enpresen erdia baino gehiagok azken urtean zibereraso bat jasan dutela onartzen dute. Ezagutzen zenuen datu hau? Ezagutzen dituzu Phising, Vishing edo Smishing kontzeptuak? Artikulu honetan, Lautik IT Solutions hori eta askoz gehiago kontatu digu. Konponbide teknologikoetara eta eraldaketa digitalera bideratutako enpresa honek iaz Gaztenpresaren mentoretza-programan parte hartu zuen. Zibersegurtasunaren Eguna dela eta, negozio bat...
Iraila 16, 2022
Ekintzailetzaren igerilekuan murgildu aurretik, urik badagoen egiaztatu beharra dago; gure kasuan, horrek esan nahi du arrisku-analisia gauzatzea eta negozio-plana egitea. Gogoan izan ezazu negozio-plana edo enpresa-plana oso tresna baliagarria dela eta laburbildu behar duela enpresa-proiektu berria nolakoa den eta jaso egin behar dituela negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua. Gainera, une oro gidatuko...
Uztaila 29, 2022
HALO Donostia hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri.   HALO Donostia “estetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro” moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio...
Uztaila 15, 2022
Modu juridiko askotan gauzatu daitekeen proiektu ekintzaile bat: autonomoa, sozietate mugatua, kooperatiba… Ingravity Dreams elkarrizketatuko dugu Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta, Gaztenpresaren eskutik bere enpresa-ibilbideari ekin zion abereen ongizatera zuzendutako zentroa, hain zuzen ere.   Zer da Ingravity Dreams eta nola sortu zen? Abereen ongizatea da Ingravity Dreams. Gure abereak fisikoki indarberritzeko teknika naturaletan espezializatutako lekua,...